Eguneko Titularrak
Gasteizko Mercedeseko langileen batzordea lanuzteak deitzea aztertzen ari da, lan-baldintzak salatzeko
Langileen batzordeak mobilizazio kanpaina abiatu du, "lan-harremanen okertzeari" aurre egiteko asmoz. Batzordeak pasa den abenduaren 1eko bileran baiezkoa eman zion mobilizazio-kanpainari, ELA, LAB eta ESK sindikatuen aldeko botoekin eta UGT, CCOO eta Ekintza sindikatuen abstentzioarekin.
Lakuntza: "Confebask haserre dago ELAk aurre egiten diolako"
Mitxel Lakuntza ELAren idazkari nagusiak Tamara Yague Confebasken presidentea egindako adierazpenei erantzun die Radio Vitorian. Lakuntzaren arabera, Confesbakek gutxieneko soldataren negoziazioan duen ardura saihestu nahi du.
Aste erabakigarria, billabesetako lan gatazkan
Langileen batzordean hamazazpi ordezkaritik zazpi dituen UGT sindikatua prest dago enpresaren eta Iruñerriko Mankomunitatearen eskaintza onartzeko, eta gainerakoei erantzukizunez jokatzeko eskatu die lan-gatazkari amaiera emateko.
126 km/h-ko haize-boladak neurtu dira goizaldean Matxitxakon
Haizeagatiko abisu horia eguerdira arte egongo da indarrean Bizkaian. Haizeguneetan, 100 km/h-tik gorako boladak izango dira, bereziki mendebaldean, eta haizeguneak ez diren tokietan, berriz, 80 km/h ingurukoak ere izan daitezke.
Gaztelurrutia: “Bisitari fidelak edukitzea eta bi heren 45 urtez azpikoak izatea dira arrakastaren gakoetako bi”
2025eko Durangoko Azoka bukatu berritan, ETBri emandako lehen balorazioan pozik agertu da Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko kudeatzeailea. Jendetza ibili dela nabarmendu du, baina erosoa izan dela bai sartzea baita bertan zehar ibiltzea ere. 2026ko Azokak 5 egun izango dituela aurreratu du, eta etorkizuneko erroka kulturaren jaialdi gisa sendotzea izango dela esan du.
Enplegu publikoa eskuratzeko euskara eskakizuna, Konstituzionalerako bidean
Eusko Jaurlaritzak kezkaz hartu du EAEko Auzitegi Nagusiak legearen konstituzionaltasunaz galdetzeko aukera mahaiaren gainean jartzea, euskara administrazio publikoan normalizatzeko markoa bera zalantzan jartzen duen erabakia dela iritzita. Fiskaltza, ordea, ados dago Auzitegi Konstituzionalari kontsulta egitearekin.
Eusko Legebiltzarrak tramitera onartu du zezen-ikuskizunen inguruko lege-proposamena
Hortaz, EAJk eta PSE-EEk aurkeztutako lege-proposamenak bidea egingo du Eusko Legebiltzarrean. Jeltzaleen eta sozialisten testua babestu dute PPk eta Voxek, EH Bildu abstenitu egin da eta Sumarrek kontra bozkatu du.
Martuteneko eskola zaharra hustu dute
Polizia-operatiboa 09:10ean iritsi da, eta ingurua hesitu dute. Megafonia bidez abisatu dute, agenteak barrura sartu eta lau pertsona identifikatu dituzte. Edozein kasutan, eraikin horretan bizi ziren 111 lagunetatik ia denak beren kabuz atera dira azken ordu eta egunetan.
Albiste izango dira: Donostia, hiri berritzaileenaren Europako saria irabazteko hautagai, abisu horia kostaldean eta Durangoko Azokaren atarian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Espainiako Gobernuak iragarri du 1.280 milioi euroko neurri-sorta jarriko duela martxan ibilgailu elektrikoa sustatzeko
2026an 400 milioi euroko partida onartuko da herritarrek auto elektrikoa eros dezaten zuzeneko laguntzetarako. Laguntza horiek Espainiako Gobernuak kudeatuko ditu, eta ez autonomia erkidegoek, orain arte bezala.
Manuel Torres enpresaria zenari eman diote 2025eko Nafarroako Urrezko Domina
Hil ondoren eman diote aitortza, eta haren alargun Amparo Lusarretak jaso du saria, Maria Chivite Nafarroako presidentearen eskutik. Manuel Torresen semeak, Eduardo Torres Lusarretak, bere aldetik, familiaren izenean eskerrak eman dizkie Nafarroako Gobernuari eta hautagaitza proposatu zuen Nafarroako Aspace elkarteari.
EAJk Sanchez inplika dadila eskatu du, Estatutua betetzeko “oztopoak” gainditzeko
Maribel Vaquero EAJk Espainiako Kongresuan duen bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, epemuga ez da aldatu eta eskualdatzeke dauden eskumenak abenduaren 31rako transferitu beharko dituzte.
Federica Mogherini EBko diplomaziaburu ohia inputatu dute, kontratazio publikoan iruzurra eta ustelkeria leporatuta
Europako Batzordearen presidenteorde izandakoa eta gaur egun Europako Elkargoko egungo errektorea dena atxilotu dute, beste bi pertsonarekin batera. Europar Batasunak gazte diplomatikoentzat finantzatutako formakuntza programa batekin lotuta iruzurra egitea leporatu diote.
2026an ez da Koba Live jaialdia egingo, erakundeek dirulaguntzak murriztu dituztelako
Ohar batean, Sugaar musika elkarte antolatzaileak azaldu du Bizkaiko Aldundiak eta Abadiñoko Udalak dirulaguntzak murrizteak ekarri duela erabakia. Hala ere, antolatzaileek adierazi dute etenaldia ez dela behin betikoa, ez dute baztertzen etorkizunean metal eta rock jaialdia berreskuratzea.
215 kilo zabor atera dituzte itsasotik Gipuzkoako sei herritan egindako bilketetan
Itsas Zaintza Sareak antolatuta, joan den larunbatean egin ziren bilketak. Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen barruan egin zen ekimena.
Putinek ez ditu ontzat eman Europak Ukrainarako bake-planari egindako proposamenak
Errusiako presidenteak salatu duenez, Europako herrialdeek —batez ere, Frantziari, Alemaniari eta Erresuma Batuari egin die erreferentzia—, Moskurentzat "onartezinak" diren eskakizunak jaso dituzte bake-planean. Haren hitzetan, "bake-prozesu osoa blokeatzea" nahi dute.
Dagoeneko bederatzi dira txerri-izurriak jotako basurdeak Bartzelonan
Txerri-haztegien egoerari dagokionez, Espainiako Gobernuak baieztatu du, oraingoz, horietan ez dela txerri-izurri kasurik antzeman.
Black Friday sasoiak kontsumoa hauspotu zuen EAEn: eguneko batez besteko gastua % 76 handitu zen
Kutxabankek emandako datuen arabera, EAEn 65,7 milioi euro baino gehiago gastatu ziren Black Friday astean, iazko sasoi berean baino % 4 gehiago.
Anduezak "errealistak" izatea eta "momentu historikoa" baliatzea eskatu du estatus berriari buruzko akordioa lortzeko
Radio Euskadiko Boulevard saioan egin dioten elkarrizketan, Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak onartu du erabakitzeko eskubidea dela akordioa lortzeko oztopo nagusia.
Trumpek Venezuelatik ateratzeko iragan ostiralera arteko epea eman zion Madurori
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak baztertu egin zituen Venezuelako presidenteak herrialdea uzteko mahai gainean jarritako baldintzak. Ultimatuma amaituta, Venezuelako aire eremua itxi egingo zuela iragarri zuen Trumpek.