Eguneko Titularrak
Pentsioen igoera eta beste hainbat neurri biltzen dituen dekretua bertan behera, PP, Vox eta Juntsen botoekin
Pentsioen igoera beste hainbat gairekin dekretu berean "nahastea" kritikatu dute aurka bozkatu duten alderdiek.
Puigdemont atxilotzeko agindua bere horretan utzi du Auzitegi Konstituzionalak
Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak atzera bota du atxilotze agindua bertan behera uzteko Puigdemonten defentsak egindako kautelazko eskaria, aurrez Puigdemontek berak jarritako babes helegitea ebatzi bitartean.
EHUko kolektibo guztien lan baldintzak hobetu direla azpimarratu du Bengoetxeak, ordezkoen auzia konponduta
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak urtebete egin du karguan, eta balantzea egiteko aprobetxatu du. Orain arteko lorpenak azpimarratu ditu, besteak beste, ordezko langileen auzia konpondu dutela, Leioako campuseko erreforma abian dela, eta euskaraz ikasteko aukera bermatzeko dihardutela.
Adifen kontrol zentroko softwareko akats batek eragin zuen Rodaliesen asteleheneko gorabehera
Jose Antonio Santano Espainiako Garraio idazkariak baztertu egin du gorabehera sabotaje, zibereraso edo giza akats batek eragin izana.
Pertsona migratzaileen ezohiko erregularizazioa onartu du Espainiako Gobernuak
Bizileku baimena eskatu ahal izateko baldintza izango da 2025eko abenduaren 31 baino lehen Espainiako Estatuan gutxienez bost hilabete bizi izana.
Rodalies tren zerbitzua partzialki martxan da, erabateko normaltasunetik urrun
Azken egunotan Kataluniako aldirietako tren sarean izandako arazoen ondorioz, Renferen Kataluniako bozeramaileak adierazi du "Adifeko teknikariekin lanean" ari direla trenbideko "tarteak irekitzen jarraitzeko" eta zerbitzua lehenbailehen berrezartzeko.
Urrearen prezioa 5.100 dolarrera iritsi da lehen aldiz, eta ontzaren balioa bikoiztu egin da urte eta erdian
Nazioarteko ordenaren aldaketak, tentsio geopolitiko eta komertzialek eta dolarrak balioa galdu izanak eragin dute urre ontzaren balioak gora egitea.
Pradales Sanchezekin bilduko da gaur, transferentzietan aurrera egiteko eta migrazio eta osasun politikak indartzeko
Lehendakaritzako iturriek zehaztu dutenez, "egoeraren balantzea" egingo dio Pradalesek Sanchezi, baina proposamenak ere jarriko dizkio mahai gainean, datozen hilabeteotako lan-ildoak zehaztuz. 17:30ean hasiko da bilera, Moncloa jauregian.
Nekazariek traktoreak aterako dituzte berriro kalera asteazkenean eta ostegunean Gasteizen
Buesa Arena pabilioitik abiatuko dira protestak bi egunotan, baina asteazkenekoa Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren atarian amaituko da, eta ostegunekoa, berriz, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzaren aurrean.
Jasangarritasuna eta eskualdearen garapena uztartzeko premia azaleratu du entzute prozesuak Urdaibain
Guggenheimen proiektuaren harira abian jarritako entzute prozesuaren azken txostena aurkeztu du gaur Bizkaiko Aldundiak. Ondorioen artean, adostasun esparru bat nabarmendu dute: parte-hartzaile gehienak bat etorri dira biosfera babesteko eta eskualdeko eredu sozioekonomikoa birpentsatzeko beharra nabarmentzean.
EAEko udalekuak gainbegiratzeko hiru ikuskatzaile kontratatuko dituzte
Eusko Jaurlaritzak ikuskatzaile talde espezifiko bat sortuko du eta oraingoz hiru kide izango ditu, bana Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Europako Batzordeak espedientea ireki dio X sare sozialari, Groken bitartez egiten diren irudi sexualizatuengatik
Elon Musken enpresak Grok adimen artifizialari lotutako arriskuak aztertu eta arindu ote dituen argitu nahi du Bruselak.
Zardoya Otis zegoen Herrerako pabilioietako bat hustu dute
Jolastokietako 4 pabiloian bizi ziren 30 lagunetatik 5ek soilik igaro dute gaua bertan, eta guztiak alde eginda zeuden Ertzaintza iristerako.
Albiste izango dira: Ingrid ekaitzak baretzera egin du, Sanchez eta Pradalesen arteko biharko bilera eta tentsioa gora, Minneapolisen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Jai giro bikaina berriz ere Sunbillako inauterietako karrozen desfilean
Ehunka lagun bildu dira goizean goizetik Sunbillan, inauterietako ekitaldi nagusia ikusteko: karrozen desfilea. 11:00etan abiatu da, Ulibeltzak elkartetik, eta bisitariei opilak, gaztainak, salda, tortilla eta ardoa eskaini dizkieten karrozek ireki dute ibilbidea.
Podemos Euskadik "hautagaitza zabalak eraikitzearen" alde egin du, "euskal ezker indartsua" lortzeko
"Autogobernua birdefinitzeko garaia" dela adierazi du alderdi moreak, erabakitzeko eskubidearen alde dagoela, "baina benetan premiazkoa, dauzkagun tresnak erabiltzea" dela, "gure hizkuntza bezain baliotsua den zerbait barne, euskara, gizartea batzeko, eta ez zatitzeko", adierazi dute.
Trumpek dio AEBek Groenlandian dituen base militarren lurren subiranotasuna izango dutela
"Nahi dugun guztia izango dugu. Elkarrizketa interesgarriak izaten ari gara", azaldu dio Trumpek "The New York Post" egunkariari, larunbat honeta kaleratutako elkarrizketa batean.
ArcelorMittalek Adamuzeko istripuaren azken txostenaren zain egoteko eskatu du, eta laguntzeko prest agertu da
Istripuaren hipotesietako bat hautsi zen trenbideko erreiak fabrikazio akats bat izatea dela esan zuen ostiralean Oscar Puente ministroak, eta, beraz, eta laborategiek zer esaten duten zain dauden bitartean, instalatutako lote guztiak berrikusteko eskatu du Garraio ministroak.
Gaur 1.448 hautagaik egingo dute MIR azterketa Hego Euskal Herrian, 771 postuetako bat lortzeko asmoz
Medikuntzako BAME (Barneko Mediku Egoiliar) edo MIR (Médico Interno Residente) azterketaz gain, erizaintza (BAEE), psikologia (BEP), farmazia (FIR), biologia edo fisikako ikasleentzako azterketak ere egingo dira.
Artxandako tunela itxita egongo da, Ugasko eta Txorierri artean, sei hilabetez
2. tunela (Ugasko-Txorierri) itxita dagoen bitartean, Bilbo eta Txorierri arteko lotura bermatuta egongo da 1. tunelaren bidez (La Salve-Txorierri), baita Enekuriko eta Egirletako ohiko sarbideetatik ere.