Ertzaintza
Ertzaintzak Ernairen aurka ezarritako isunak baliogabetu edo nabarmen murriztu ditu Gasteizko epaitegi batek
Arrazoia eman diote gazte antolakundeari: Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazteen espetxeratzeen aurka 2023an egindako protestak guztiz zilegiak izan ziren zirela esan dio ebazpenak, baimendu gabeko mobilizazioak izan baziren ere.
Ikertu gisa deklaratu duen ertzainak ukatu egin du Amaya Zabarteri buruan ostikoa eman izana
Iazko martxoan, Realak eta PSGk jokatu zuten partidan ertzainek foam pilotak jaurti eta zauriak eragin omen zizkieten bi emakumeen salaketen instrukzioak beste pauso bat eman du gaur. Familiek behin eta berriro eskatu dituzten ertzainen deklarazioak hasi dira Donostian.
Bernedoko kanpalekuak antolatzen dituen elkartearen aurkako zehapen-espedientea abiatu du Arabako Aldundiak
Sarrea Euskal Udaleku Elkartearen aurkako zehapen-espedientea ireki du Aldundiak, araudiaren "bi betebehar ez betetzea" leporatuta: eskumena duen departamentuari jardueraren berri ez ematea eta eskatutako dokumentazioa Aldundiari ez helaraztea. Orain arte, 21 salaketa aurkeztu dituzte udaleku horietan parte hartu zuten adingabeen familiek, sexu-erasoak eta exhibizionismoa egitea egotzita.
Ertzaintzak dagoeneko identifikatu eta salatu du Zumarragan kontrol batetik ihes egin duen gidaria
Ikerketak lehen emaitzak eman ditu, agenteek 48 urteko gizonezkoa identifikatzea lortu baitute. Dena den, ez dute oraindik aurkitu, ezta atxilotu ere.
Etxebizitza, Donostiako alkatearen lehentasunetako bat gazteek hiritik joan behar ez izateko
ETBk Jon Insausti Maisterrena elkarrizketatu du, Donostiako aginte makila hartu ostean. Legealdi honetako erronka nagusiak izan ditu hizpide solasaldian: etxebizitza, segurtasuna eta turismo jasangarria, besteak beste. Horrez gain, izendapenaren berri nola izan zuen esan digu.
Lanean ari zen ertzain batek positibo eman du droga proban, Ertzaintzaren autoarekin beste ibilgailu baten aurka talka egin ostean
Autoaren barruan, hanka igeltsatsuta zuen gizon bat (gidaria), haur bat eta emakume bat zeuden. Lehenengo biak Gurutzetako eta Basurtuko ospitaleetara eraman dituzte, zaurituta. Ertzaintzak kautelazko neurriak hartu ditu, eta agente horrek bulegoan egingo du lan kontranalisiaren emaitza jaso eta gertatutakoa argitu arte.
Mendizale bat hil da Hondarribian, Jaizkibel menditik gertu, amildegi batetik erorita
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gizonaren heriotzaren arrazoiak argitzeko.
Espetxera bidali dute bikotekide ohia itotzen saiatzeagatik Irunen atxilotutako gizona
Bizilagunek lagundu zioten biktimari eta erasotzailea atxiki zuten Ertzaintzako agenteak iritsi ziren arte.
Azpeitiko alkatearen hitzetan, Zupiriaren aurkako pintaketak "onartezinak" dira eta ez dute lekurik herrian
Udalaren izenean elkartasuna adierazi die Nagore Alkortak mehatxatu egin zaien erakunde eta ordezkariei, "kasu honetan, Bingen Zupiriari"
"Euskal aberriaren aurka joko zikina" erabiltzea eta "antipolitika" egitea egotzi dio EAJk EH Bilduri
Indarkeriazko gertakarien atzean beti protagonista berdinak daudela esan du Iñigo Ansola BBBko presidenteak, eta indarkeria gaitzesten ez duena ez dela "politikari duina" adierazi du. "Biolentziak ez dauka tokirik gure herrian. Bakea nahi dugu", gaineratu du.
Pertsona bat atxilotu eta beste bat ospitaleratu dute Eibarren goizaldean izan den borrokaldi baten ondorioz
Zauritua Mendaroko ospitalera eraman dute, ebakiak baitzituen, eta atxilotua epailearen esku utzi dute jada.
Ertzaintzak sei gazte atxilotu ditu Urnietako tren-geltokian beste gazte bati indarrez lapurtzeagatik
Atxilotuetako bi, 13 urteko bat eta 16 urteko beste bat, aske utzi dituzte; beste laurak, 18 eta 21 urte bitartekoak, epailearen esku utziko dituzte datozen orduetan, dagozkien eginbideak amaitu ondoren.
Gasteizko istiluek eztabaida piztu dute Eusko Legebiltzarrean
Urriaren 12an Ertzaintzak Arabako hiriburuan egindako lana defendatu du lehendakariak. Bertan, talde erradikalek kalte material ugari eragin zituzten, Falangeak kontzentrazio bat egin ondoren. Sumarrek deitoratu egin du ekarretaratzea eragotzi ez izana, eta EH Bilduk eta PPk zalantzan jarri dute segurtasun eredua.
Pradales lehendakariak "bi ertzainek EHUn jasandako boikot onartezina" gaitzetsi du
Imanol Pradales lehendakariak salatu du azken hilabeteetan "ugaritu" egin direla Ertzaintzaren aurkako erasoak Euskadin, eta ohartarazi du "bizikidetzaren atzerakada larria eta kezkagarria" dakartela.
Juan Ignacio Perez Iglesias Unibertsitate sailburuak dio "onartezina" dela Ibaetako Zuzenbide Fakultateko bi ertzainen hitzaldia bertan behera uztea
Sailburuaren hitzetan, hori Zuzenbide Fakultatean gertatu izana are larriagoa da. Horren ustez, adierazpen-askatasunaren aurkako erasoa da, oinarrizko eskubidea da, eta horrelako gertaerak Ertzaintza erakundetzat deslegitimatzeko kanpaina baten eta iraun duen hertsapen-kultura baten barruan daudela gaineratu du.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak bi ertzaini EHUn egindako "boikota" gaitzetsi du
Kriminologia ikastaroko ikasle batzuek protesta egin zuten agente horiek hitzaldi bat eman ez zezaten, eta irakasleek dinamika bertan behera uztea erabaki zuten.
Esteban, EH Bilduri: "Zuen jendeak eman zion indarra Falangeri"
Gasteizen Falangeko manifestarien eta horren kontra antolatutakoen artean izandako istiluak mintzagai izan ditu Aitor Esteban EAJko EBBren presidenteak, Onda Vascan egindako elkarrizketan. Jeltzalearen esanetan, "arazoa da EH Bildu ontzat ematen ari dela indarkeria erabiltzea beraiei gustatzen ez zaienari aurre egiteko".
Zupiriak nabarmendu du ez duela "zalantzarik" kontramanifestatzaileen helburua "Ertzaintza zela, ez Falange Española"
"Dibertigarria da Falangeren kontzentrazioari erreparatzea, alderdi horrek ez baitu garrantzirik, Gasteizko kaleetan indarkeriaren erabilera totalitarioa egin zuten sistemaren aurkako talde alegalei buruz ez hitz egiteko", adierazi du elkarrizketa batean.
Albiste izango dira: Lanbidearteko gutxieneko soldata, Amaya Zabarteren senarraren agerraldia eta Gorka Urbizuren disko berria
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Amaya Zabarteren senarrak justizia exijituko du gaur, Legebiltzarrean egingo duen agerraldian
Ertzaintzak botatako foam jaurtigai batek larri zauritu zuen Zabarte iazko martxoan, Realaren eta PSGren arteko partidaren atarian Anoeta estadioaren inguruan izandako istiluetan.