Espainiako gobernua

mikel torres
2026/06/08 - 11:32

Torresek espero du UCOk Tubos Reunidosen gainean hasitako ikerketak enpresaren hartzekodunen korkurtsoan ez eragitea 

Mikel Torres Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak espero du SEPIk Tubos Reunidosi emandako dirulaguntzen inguruan UCOk zabaldutako ikerketak "eraginik ez izatea" enpresaren hartzekodunen konkurtsoan. Hala ere, argi du arren "lagundu ez" duela lagunduko. "Espero dut prozesua garbia eta legezkoa izatea", zehaztu du. 

2026/06/02 - 19:04

Pradales, Espainiako politikaren egungo egoerari buruz: "Guri dagokigunez, alarma guztiak Vox agertzen denean pizten dira"

Imanol Pradales lehendakariak Cercle d'Economia foroak antolatu duen jardunaldi batean hartu du parte, Salvador Illa eta Alfonso Rueda Kataluniako eta Galiziako presidenteekin batera. Erkidegoen finantzazio ereduez ez ezik, Espainiako egoera politikoaz eta hauteskunde aurrerapenaz ere hitz egin dute. Zuhurtzia eskatu du Gasteizko Gobernuaren buruak, baina nabarmendu du aldaketa politikoaren aukerarekin ez dela tematu behar.

gabriel rufian
2026/05/26 - 19:00

Rufian: "Beti esan izan da legealdiek EAJk dioena irauten dutela"

EAJk Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari hauteskunde orokorrak ez aurreratzea "arduragabea" litzatekeela esan ostean, Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramaileak esan du beti esan izan dela EAJk erabakitzen duela legealdien iraupena. Kongresuko pasilloetan egindako adierazpenetan, buruzagi kataluniarrak azaldu du bere alderdiak hauteskundeak aurreratzea eskatuko lukeela PSOEren finantziazio irregularra frogatuko balitz.

« 10 11 12 ... 20 »

Asteko irakurriena