Gazako Zerrenda
CAF enpresak Israelen okupazio politikei etekina ateratzen diela jaso du NBEk
Zerrenda ostiral honetan eguneratu da, eta guztira 158 enpresa zerrendatu ditu. CAF 38. postuan dago.
Pradalesek CAF babestu du, eta "Gazako genozidioan" ez duela laguntzen azpimarratu du
Imanol Pradales lehendakaria eta Jon Hernandez Sumarreko legebiltzarkidea aurrez aurre izan dira gaur Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan. Hernandezek azalpenak eskatu dizkio CAFek Jerusalemen duen tren arinaren proiektuaren inguruan, Jaurlaritzak partaidetza baitu Gipuzkoako enpresan; Pradalesek, berriz, gaur egun palestinarrek bizi duten drama ez instrumentalizatzeko eskatu dio Hernandezi.
'Furor' ontzia Cartagenatik abiatu da, Gazara doan ontzidiari laguntzeko asmoz
50 pertsona inguru doaz ontzian, eta, besteak beste, kanoi bat eta bi metrailadore daramatza. Aurreikuspenen arabera, lau egun beharko ditu Global Sumud Flotilla osatzen duten ontziengana iristeko.
Israel txapelketatik kanpo uztea aztertzen ari dira UEFA eta FIFA
Futbolaren erakundeek bozketa bat deitzea aztertzen ari dira, Gazako egoeragatik Nazio Batuek Israel baztertzeko eskatu ondoren.
Palestinako lur okupatuetan duen trenbide-proiektuak nazioartearen begiradapean jarri du CAF
Uztailean aurreratu zuen txosten batean, NBEk salatzen du CAF enpresak Israelen okupazio politikei etekina ateratzen diela.
Hind Rajab neskato gazatarraren istorioari eman diote Agenda 2030 saria
Jasangarritasun, aniztasun eta elkartasunaren balioak ondoen islatzen dituen filma aitortu du Eusko Jaurlaritzak. Euskal Herriko publikoaren ahotsa Palestinako umeentzat oihartzun bihurtu nahi dute aktoreek.
CAFek dio Jerusalemgo trenaren proiektuak ez dituela "giza eskubideak urratzen"
Beasaingo enpresak komunikatu bat igorri du ostegun honetan, lehen aldiz, bere posizioa adierazteko.
Netanyahuk "hiltzaileei, haurrak erre eta bortxatzen dituztenei Israelen bihotzean estatu bat" eman nahi dietenak mehatxatu ditu
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak berriro azpimarratu du Palestinako Estatua ez dela "izango", eta iragarri du NBEren Batzar Nagusian egingo duela "haurren hiltzaile, bortxatzaile eta erregailuei Israelen bihotzean estatu bat" eman nahi dietenen kontra. "Gure egia esango dut: Israelgo herritarrena, Israelgo Defentsa Indarretako soldaduena, gure Estatuarena. Hiltzaileak, bortxatzaileak eta haurrak erretzen dituztenak kondenatu beharrean, Israelen bihotzean estatu bat eman nahi duten buruzagiak kondenatuko ditut", agindu du, eta gaineratu du ez dela Palestinako Estaturik izango.
Gazara bidean den Global Sumud flotillari laguntzeko ontzi bat bidaliko duela iragarri du Pedro Sanchezek
"Kideek zailtasunen bat izanez gero erreskatatu ahal izateko bidaliko dugu, horrelakorik ez gertatzea espero dugun arren", gaineratu du Sanchezek, eta flotilla horretan dauden espainiarrak "munduko milioika lagunen elkartasunaren adierazgarri" direla adierazi du.
Victoria Eugenia Antzokiak txalo artean hartu ditu "The Voice of Hind Rajab" filmeko protagonistak, Gazako genozidioaren aurkako manifestazioaren atarian
"The Voice of Hind Rajab" filma proiektatu dute Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, eta bertaratutakoek zazpi minutuko txalo zaparrada eskaini diete haren protagonistei, Palestinaren aldeko adierazpenen artean. Filmak sei urteko neskato baten istorioa kontatzen du. Neskato horrek laguntza eskatu zuen, Israelgo armadak erasotako ibilgailu batean harrapatuta geratu ondoren. Motaz Malhees eta Saja Kilani aktoreak, hunkituta, kalera atera dira, Gazako genozidioaren aurkako manifestazioa hastear zegoela, eta eskainitako elkartasun keinuak eskertu dituzte.
Zinemaren mundua, bat eginda, Donostian Gazako genozidioaren kontra
Zinemako profesionalek eta herritarrek The Voice of Hind Rajab filmaren proiekzioa aprobetxatu dute, eta Victoria Eugenia antzokitik abiatu dira Palestinaren aldeko manifestazioan. Pelikulako protagonistek eraman dute pankarta, 'Genozidioa STOP. Free Palestine' lelopean.
"The Voice of Hind Rajab" filmeko aktoreak, hunkituta eta eskertuta Donostiako gizartearen erantzunarekin
Motaz Malheesek eta Saja Kilanik, Gazako neskatoari buruzko pelikulako protagonistek, Palestinako genozidioaren kontrako manifestazioan parte hartuko dute, proiekzioaren ostean.
Sumud Flotillak salatu du "gutxienez 13 lehergailu" jaurti dizkietela eta komunikazioa etenarazi dietela
Nazioarteko flotillak esan du "operazio psikologikoak" direla nabigazioa geldiarazteko, eta droneen presentziak "beldurtu eta Israelentzat inteligentzia biltzeko" helburua duela.
Palestinako Estatua onartzea Hamas "saritzea" dela bota du Trumpek
Dagoeneko 157 herrialdek aitortzen dute Palestinako Estatua, eta Nazio Batuen Erakundean gehiengo zabala dute, guztira 193 herrialde dira eta.
Israeli arma enbargoa ezartzea onartu du Espainiako Gobernuak
Edonola ere, errege dekretuak klausula bat aurreikusten du, eta, horren arabera, salbuespen kasuetan eta Estatuaren interesaren eta interes orokorraren izenean, Ministroen Kontseiluak Israelekin merkataritza harremanak baimendu ahalko ditu.
Beste hamaika herrialdek onartu dute Palestinako Estatua
Frantzia, Belgika, Luxenburgo, Andorra, Malta, Monako eta San Marino izan dira pausoa ematen azkenak, New Yorken bi estatuen konponbidea gauzatzeko pausoak zehazteko asmoz egindako goi bileran.
Albiste izango dira: Nazio Batuen Batzar Nagusia, Zinemaldia eta eguraldia
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Frantziak Palestinako Estatua onartu du NBEn
New Yorken hasi den Palestinako Gatazkaren Konponbide Baketsurako Konferentziaren hasieran aitortu du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ofizialki Estatu palestinarra. Frantziak eta Saudi Arabiak babestutako batzarra da, Nazio Batuen Erakundeak bihar abiatuko duen Batzar Orokorraren atarian.
Palestinako Estatuaren aitortza erdigunean dela abiatuko da NBEren 80. Batzar Nagusian
Erresuma Batuak, Kanadak, Australiak, Portugalek eta Frantziak aitortu dute ofizialki Palestinako Estatua, goi-bileraren bezperan. Horren aurrean, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak esan du ez dela inolaz ere Palestinako Estaturik egongo, eta Bezalel Smotrich zein Itamar Ben Gvir Israelgo ministroek Zisjordania anexionatzea proposatu dute, Palestinako Estatua aitortzeko erabakiei erantzuteko.
Zinemako profesionalek bat egin dute Gazako genozidioaren aurkako manifestazioarekin, Donostian
350etik gora aktorek (Itziar Atienza, kasu), zuzendarik, ekoizlek eta zinemagintzako hainbat langilek dei egin dute Israel Gazan egiten ari den genozidioaren kontrako manifestaziora joateko. Donostian egingo da, asteazkenean, eta 18:30ean abiatuko da, Victoria Eugenia antzokian, The Voice of Hind Rajab filmaren proiekzioa baliatuta. Israelek Gazan eraildako 6 urteko neskaren istorioa kontatzen du pelikulak.