Iparralde
Ekaitzak EHZ jaialdia bertan behera uztera behartu du
Antolatzaileek etxera autoz ez itzultzeko eskatu diete bertaratutakoei, eguraldia dela eta. Gune batzuk erabat lokaztuta geratu dira, eta horrek mugikortasuna zaildu du.
Beroak atseden hartuko du igandean, eta ekaitz arriskua izango da hainbat tokitan
Maximoak nabarmen jaitsiko dira. Kostaldean apalagoa izango da aldaketa, aurreko egunetan ere beroenek behera egin dutelako, baita Nafarroa ekialdean eta hegoaldean ere. Ildo horretatik, beroenak 30 ºC azpitik geratuko dira leku gehienetan.
Pantxoak eta Peiok jaso dute aurtengo Adarra saria, Donostiako Victoria Eugenian
Epaimahaiaren arabera, Pantxoak eta Peiok 60ko hamarkadatik gaur arte “kantuaren plazera” gozarazi diete hainbat belaunaldiri, interpretazio zainduak, melodia kantagarriak eta konpromiso soziala uztartuta. Saritutako bikoteak emanaldia egin du saria jaso eta gero.
Euskal herritarren % 23,3 independentziaren alde daude, eta % 69,9 erabakitzeko eskubidearen alde, Naziometroaren arabera
Euskal estatuari emandako babesa % 41,1ekoa da, eta inkestatutako gizon-emakumeen % 27,7 aurka daude.
EAJk Ipar Euskal Herrirako bere marka berritu du: Le Parti Basque
Aitor Estebanek Bidarten adierazi duenez, nomenklatura berri honek alderdiaren "balioak eta ideologia abertzale eta zentrokoa hobeto ordezkatzen ditu".
Desobedientziarekin erantzun diote Seaskako ikasleek baxoko matematika azterketari
Hego Euskal Herrian selektibitatea amaitu eta gero, gaur abiatu da Iparraldean baxoa. Seaskako ikasleek desobedientziaren bidea hartu dute, ofizialki frantsesez egin behar duten matematikako azterketa euskaraz egin baitute. Baxoa osorik euskaraz egin ahal izatea eskatzeko elkarretaratzea egin dute.
Baionako gotzainak Urruñako erretorea baztertu du adingabe batek sexu-abusu salaketa jarri diolako
Marc Ailletek Baionako elizbarrutian apaiz gisa jardutea debekatu dio Xavier Zabaletari, Besiers herrian adingabe bati ustez egindako abusuen salaketa baten berri izan ostean. Zabaletak ukatu egin ditu akusazioak.
Hiru molotov koktel jaurti dituzte Baionako suprefeturaren kontra
Baxoan matematikako azterketak euskaraz egiten badituzte zuzendu egingo dizkietela iradoki dio Frantziak Seaskari
Hori dela eta, Seaskak bertan behera utzi du ekainaren 6an Bordelen egiteko deituta zuen elkarretaratzea.
Euskaldunon Kontseiluaren erronka: 300.000 euskaldun gehiago 2036rako
'Pizkunderako Erronka 2036. Larrialditik indarraldirako jauzia' txostena aurkeztu du Euskalgintzaren Kontseiluak: orain arteko euskalduntze erritmoa bikoiztea eta urtero 30.000 hiztun irabaztea proposatzen da. Modu horretan, erabileran % 20ko langa gainditzea aurreikusten dute.
2028tik aurrera, Baxoako espezialitate bat eta ahozko probaren zati bat euskaraz egin ahalko dute Ipar Euskal Herriko ikasleek
Edouard Geffray Frantziako Hezkuntza ministroak egin du iragarpena, bart, hedabide bati eskaini dion elkarrizketan. Aldaketa horrekin hezkuntza elebidunak legezko markoa izango duela nabarmendu du.
Pantxoak eta Peiok bere kantutegiari errepasoa egin diote Iruñeko Baluarten
“Itsaso ondoan” kantuarekin abiatu dute Pantxoak eta Peiok Iruñeko Baluarteko kontzertua, arratsaldeko 19:30ean. Zazpi kontzertuko bira egingo du Iparraldeko bikoteak, eta Lesaka, Bergara eta Baionatik pasako dira. Ondoren, 2027ko urtarrilaren 9an eta 10an Barakaldoko BECen izango da Pantxoa eta Peioren azken dantza.
Euskal Herriko erraldoiak ezagutu nahi? Hauek dira tradizionalenak
Herriko jaietan festarik ez da erraldoiak kalean ez badira. Batzuek pertsonaia historikoak irudikatzen dituzte; beste batzuk euskal mitologiatik datoz. Herri bakoitzak bereak ditu, bere historia eta nortasunarekin. Ezagunen eta kuttunenen errepasoa egingo dugu gaur.
Hizkuntza gutxituen irakaskuntzarako estatutua agindu du Frantziako Hezkuntza ministroak
Eguzkia, beroa eta 30 gradutik gorako tenperaturak
Ostiralean ere zerua oskarbi egongo da eta tenperatura maximoak 30-35 artekoak izango dira.
Udazken giroa eta euria barra-barra izango dira nagusi ostiral honetan
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatu du Bizkaian eta Gipuzkoan prezipitazio iraunkorrengatik, 24 ordutan metro koadroko 60 litro baino gehiago pila daitezkeelako.
Milaka euskaltzaleren bultzadaz hasi dira gaur Senperen geroa eraikitzen
Urtero bezala, milaka euskaltzale bildu dira gaur Senpereko lakuaren bueltan, aurten helburu zehatz bat jomugan: Donapaleun lizeo berria izan dezaten laguntzea. Jai giroa izan da nagusi goizetik arratsera, baina aldarrikapenak ere izan du lekua.
19 urteko kartzela zigorra ezarri diote Jerome Verin boxeolari ohiari, Eric Courdy hiltzeagatik
2024ko uztailaren 11n, eztabaida baten ostean, Jerome Verinek eraso egin zion Eric Courdyri autobus geltoki batean, eta sei egun koma egon eta gero hil zen.
Seaskako ikasleek desobedientziara joko dute eta euskaraz erantzungo dute baxoko matematikako azterketa
Baionan dagoen Bernat Etxepare lizeoan egin duten agerraldian, Seaskako ikasleek iragarri dute desobedientziara joko dutela eta ekainaren 12an egin behar duten baxoko matematikako azterketa euskaraz egingo dutela. Azterketa guztiak frantsesez egitera behartuta daude, eta aspalditik ari dira baxoa euskaraz egiteko aldarrikapenarekin. Momentuz, baina, ez dute aurrerapausorik lortu. Euskal gizarteari babesa eskatu diote, eta besteak beste, igandean Herri Urratsen izango diren mobilizazioetara batzeko deia egin dute.
Euria eta ekaitzak, astea hasteko
Iparraldeko haizea ibiliko da, eta, ondorioz, tenperatura maximoek nekez gaindituko dituzte 15 graduak.