Israel
Israelek atzeman egin ditu Gazara zihoazen Askatasunaren Flotillaren bederatzi ontziak
Gazara Bidean kanpainak salatu duenez, Israelgo Armadak "nazioarteko uretan" eraso egin die, Gazako kostaldetik 110 itsas miliara zeudela. Ontzian 140 pertsona zeuden, tartean, medikuak, kazetariak eta funtzionario hautetsiak, eta 110.000 dolar baino gehiagoko laguntza humanitarioa zeramaten. Israelek jakitera eman duenez, tripulatzaileak "onik" daude, eta "arin" deportatuko dituzte.
Albiste izango dira: Gazako bake negoziazioak, EAJ eta PSE-EEren arteko desadostasunak eta Bernedo auzia
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Gazarako bake akordioa ostegunean edo ostiralean irits daiteke, eta Trumpek iragarriko luke
Ameriketako Estatu Batuetako eta Turkiako negoziatzaileek bat egingo dute gaur Israelen eta Hamasen arteko elkarrizketekin, eta "giro positiboan" ari dira aurrera egiten, gertuko iturrien arabera.
AEBko eta Turkiako bitartekariak asteazken honetan batuko dira Gazako bake negoziazioetara
Orain arteko elkarrizketen diskrezioa erabatekoa bada ere, gertuko iturriek baieztatu dute giroa "positiboa" dela. Egiptoko hainbat hedabidek zabaldu dutenez, baliteke ostegun edo ostiralean behin behineko akordio bat izatea mahai gainean.
"Loratu egin behar gara, orain arte egindakoak, bestela, ez du ezertarako balioko"
Kissufim kibbutzean Hamasek hildako Ivan Illarramendi zarauztarraren aita-amaginarrebekin bildu gara, haren hilketaren bigarren urteurrenean. "Zauria ez da inoiz itxiko", adierazi du Dani Garcovich Illarramendiren aitaginarrebak.
Hamasek dioenez, U-7ko erasoa egin eta Israelek Gazan erasoaldia abiatu eta bi urtera, "borrokak jarraitu" egiten du
Adierazi duenez, erasoek "itzalak proiektatzen jarraitzen dute maila politikoan eta militarrean, eskualdean eta munduan". "Bi urteko samina, bidegabekeria, zapalkuntza, sufrimendu handia eta kostu handiak; erresistentziaren begiek, berriz, Jerusalemen, Al Aksako meskitaren eta Palestina osoaren askatasunari begira jarraitzen dute", azpimarratu du, eta "atzerriko okupatzaileei aurre egiteko orduan herrialdeko seme-alaben ausardia" goraipatu du.
"Palestinako okupazioaren amaierari buruz hitz egin beharko genuke, eta, zoritxarrez, ez da bake-plan horretan aipatzen"
Raquel Marti UNRWA erakundearen Espainiako zuzendaria kezkatuta azaldu da AEBk proposatutako bake-plana dela eta. "Negoziazioa baino, ultimatuma dirudi", deitoratu du EITBri egindako adierazpenetan.
Israelen eta Hamasen arteko lehen negozioazioak "positiboak" izan dira
Bilerak astelehenean hasi ziren, Egiptoko Xarm el-Xeikh bainuetxean, Itsaso Gorrian, Trumpen proposamenaren lehen fasea ezartzeko mekanismoak eta xehetasunak adosteko. Proposamenaren arabera, Hamasek bahitu guztiak askatuko ditu, Israelek ehunka palestinar aske uztearen truke.
Albiste izango dira: Gaza bi urteren ondoren, Gobernu Irekirako Aliantzaren goi-bilera eta aurreakordioa Gasteizko lorezainen gatazkan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Gazako genozidioa: bi urtetako sarraskia, iruditan
Bi urte bete dira astearte honetan, Hamasek aurrekaririk gabeko erasoa egin zionetik Israeli. Berehala erantzun zuen Benjamin Netanyahuren Gobernuak: Gazako Zerrendaren aurkako bonbardaketa masiboekin hasi zena, erabateko genozidio bilakatu da. Horren erakusgarri, datuak: 67.000 hildako, gehienak, emakumeak eta haurrak; 168.000 zauritu; eta milioi erdi herritar baino gehiago goseteak harrapatuta.
Flotillako euskal ekintzaileak gauerdian iritsiko dira Loiura
Lau euskal ekintzaileak Atenasen daude, eta handik hartuko dute hegazkina Bilbora. Aurreikusten da astelehenean lurreratzea Bizkaiko aireportuan, 23:14ak aldera.
Ontzidi berria Gazatik 350 kilometrora dago
Askatasunaren Ontzidia irailaren 27an Cataniatik abiatu ziren zortzi belaontzik eta "Conscience" ontziak osatzen dute. Azken honi maiatzaren hasieran eraso egin zioten nazioarteko uretan, Malta parean. Konponketa lanak amaitu ondoren Otrantoko portutik isasoratu zen irailaren 30ean.
Israelek atxilotutako Global Sumud Flotillako lau ekintzaile euskal herritarrak gaur itzuliko dira
Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri ministroak jakinarazi du astelehenean aterako direla Israeldik etxera bidean, nazionalitate espainiarra duten beste 24 ekintzailerekin batera. Igandean 21 ekintzaile Madrilera iritsi ziren.
Gazan bakea lortzeko beste saiakera bat abian, Trumpen proposamena abiapuntu hartuta
Israelgo eta Hamaseko ordezkaritzak nahiz bitartekariak (AEB eta Qatar) Egipton dira, gaur arratsaldean hasi diren negoziazioetan parte hartzeko. Bitartean, Gazan, martxotik aurrenekoz, ez da eraso hilgarririk izan gauez.
Albiste izango dira: Israel eta Hamasen arteko bake negoziazioak, Donostiako Aquariumak 100 urte eta gripearen txertaketa kanpaina
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Global Sumud Flotillako 21 ekintzaile Barajaseko aireportura iritsi dira
Espainiar nazionalitateko 21 pertsona dira, eta Israelek "tratu txarrak" eman dizkiela salatu dute. Lau euskal ekintzaileek preso jarraitzen dute Israelen, autoinkulpazioa sinatzeari uko egin diotelako.
Israelgo eta Hamaseko negoziatzaileek astelehen honetan aztertuko dute Trumpek proposatutako plana
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak agindua eman du ordezkaritza bat Afrikako herrialdera bidaltzeko. Ordezkaritza horrek Ron Dermer izango du buru, Gai Estrategikoetako ministroa, alegia.
Global Sumud Flotillan parte hartu duten nazionalitate espainiarreko 21 ekintzaile Madrilera iritsi dira
Gazarako Mugimendu Globala Euskal Herria kolektiboko kiderik ez dago talde horretan, eta Saharonimgo espetxean jarraitzen dute Espainiako Estatuko 24 herritarrekin batera, autoinkulpazioa sinatu ez dutelako.
Israelek tropak ateratzeko "lehen fasea" onartu duela iragarri du Trumpek, eta horri oniritzia emateko eskatu dio Hamasi
AEBko presidenteak esan du Israelen "urratsa" ontzat eman beharko duela orain Hamasek, eta behin hori eginda su-etena eraginkorra izango dela. Egiptoko Gobernuak, bestalde, baieztatu du Israelgo eta Hamaseko ordezkaritzek astelehenean hasiko dituztela negoziazioak Kairon.
Netanyahu: "Lorpen handi bat eskuratzear gaude"
Bahituak datozen egunetan askatzea espero du Israelgo lehen ministroak, eta negoziazio talde bat Egiptora joatea agindu duela baieztatu du, bitartekariekin eta Hamasekin "xehetasun teknikoak lotzeko".