Junts per Catalunya
EAJk eta EHBilduk "benetako memoria" egiteko eskatu diote Sanchezi, eta 1981eko otsaila baino zaharragoak diren testu sekretuak daudela esan dute
Kongresuko ezkerreko oposizioaren blokearen ustez, ez da nahikoa otsailaren 23ko estatu kolpe saiakerari buruzko dokumentuak desklasifikatzea; PPk eta Voxek, berriz, ke-lainoa baino ez dela uste dute.
Espazio publikoetan burka eta niqab-a debekatzeko Voxen proposamena atzera bota du Kongresuak
PPk eta UPNk soilik babestu dute eskuin muturreko alderdiaren proposamena. Juntsek kontra bozkatu du, baina bere lege-proposamena erregistratu du, debekuaren eskariari eusteko. EAJk, berriz, gaia lantzea beharrezkoa ikusten du, eta horretarako azpibatzorde bat sortzea proposatu du.
Juntsek aurrera atera du delitu-errepikatzaileen kontrako legea, PSOE, PP, Vox eta EAJren babesarekin
Aldeko 302 boto, kontrako 36 eta 8 abstentzio izan ditu Kode Penala eta Prozedura Kriminalaren Legea aldatzen dituen ekimenak eta Senatura bidalliko da orain. Legeak, besteak beste, hiru urteko espetxe zigorra ezartzen du mugikorrak lapurtzen dituztenenetzat. Podemos, Sumar eta EH Bilduk ez dute neurria onartu eta, lapurretak geldiarazteko baliogarri ez izateaz gainera, eskuin muturraren suspergarri dela diote. ERC abstenitu egin da, legeak "kirats arrazista" duelakoan.
Delitu-errepikatzaileei zigorra gogortzeko legea bozkatuko dute gaur Espainiako Kongresuan
Espero da oposizioak legea babestea azken bozketa honetan. Juntsek bultzatu erreformak mugikorrak lapurtzeagatik ezarritako zigorrak gogortzen ditu.
Sanchez Junquerasekin (ERC) bilduko da urte hasieran, legegintzaldian aurrera nola egin aztertzeko
PPk, PSOEk eta Juntsek akordioa lortu dute pertsona berrerorleei zigorra gogortzeko
EH Bildu eta Podemos Exekutiboko kideak erreformaren aurka agertu dira. Voxek eta EAJk bai babestu dute ekimena.
Juntsek azpimarratu du ez dutela PSOErekin duten jarrera aldatuko, eta erabakiak har ditzaela eskatu diete
"Negoziatzeko denbora dago, betetzeko denbora eta erabakiak hartzeko denbora. Guk negoziatu dugu, bete dugu eta erabakiak hartu ditugu. Hemendik aurrera PSOE da erabakiak hartu behar dituena", azpimarratu du Miriam Noguerasek prentsaurrekoan.
Sanchezek onartu du Juntsekin hartutako konpromisoak ez dituztela bete, eta iragarri du dekretu bat tramitatuko duela hitz emandakoa bete dadila
Espainiako Gobernuko presidenteak onartu egin du Juntsekin krisia egon badagoela, eta iragarri du Ministroen Kontseiluak gaur onartuko duela udal inbertsioak malgutzeko eta alderdiarekin adostutako konpromisoak betearazteko dekretua. Gainera, Jose Luis Abalosek botatako akusazioak "gezurra" direla adierazi du, eta esan du 2018an ez zela Otegirekin bildu.
Juntsen abstentzioak Sanchezen Gobernuari arnasa eman dio, nuklearrei buruzko bozketan
Espainiako Gobernuarekiko haustura formalizatu eta hamar egunera, Carles Puigdemonten alderdiak PPren zuzenketa batek aurrera egitea eragotzi du. Txalo zaparrada batekin eratzun dute PSOEko diputatuek.
Sanchezek "ganorazko politika" egiteko eskatu dio Juntsi, "blokeo jarrerarekin bat egin beharrean"
Diputatuen Kongresuko Osoko Bilkuran egin duen lehen hitzaldian, Espainiako Gobernuko presidentea Carles Puigdemonten alderdiari zuzendu zaio, espreski aipatu gabe eta, zeharka ere, jendearen bizitza hobetzea helburu duten legeak bertan behera uzteko arrazoiak eskatu dizkio.
Juntsek Espainiako Gobernuarekiko haustura formalizatu du: tramitean diren legeak eta gerora etor litezkeenak blokeatuko ditu, eta ez ditu aurrekontuak babestuko
Juntsek iragarri du osoko zuzenketak aurkeztuko dituela Espainiako Gobernuak legeak aurkezten dituen guztietan, kontrako botoa emango duela dagoeneko izapidetzen ari direnetan, eta ez dituela babestuko 2026rako aurrekontuak.
Juntsen militantziak botoen % 86,98rekin berretsi du PSOErekin hausteko erabakia
Astelehenean, Juntseko zuzendaritzak aho batez erabaki zuen PSOErekin haustea, Perpinyàn (Frantzia) egindako bilera baten ostean, nahiz eta sozialistek azken egunetan katalanek atzera egiteko ahaleginak egin.
EH Bildu: "Juntsen erabakia errespetatzen dugu; baina beharrezkoa da bide-orri berri bat ezartzea"
"Zer gertatuko da hemendik aurrera? Momentuz, legealdiak jarraitzen du eta aukera-lehioek irekita jarraitzen duten bitartean guk lanean jarraituko dugu, Euskal Herria zein euskal herritarren interesak mahai gainean jartzen", adierazi du Gorka Elejabarrietak EH Bilduren senatariak, "Egun On" saioan.
Albiste izango dira: Juntsek PSOErekin hautsi du, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektua eta GOIDIak urtebete
Juntsen hausturaren ondoren, zer?
Moncloak dramatismoa kendu dio erabakiari, eta "eskuak luzatuta" jarraitzen dutela adierazi. EAJk, berriz, ohartarazi du "gehiengorik eta aurrekonturik gabeko Legebiltzarra" ez dela "iraunkorra" izango, epe luzean.
Puigdemontek PSOE egin du hausturaren erantzule, eta Junts "oposiziora" pasako dela iragarri du
JxCaten zuzendaritzak aho batez erabaki du PSOErekin dituen akordioak haustea, Perpinyà hirian egindako bileran. Erabakia militanteek onartu beharko dute asteazken eta ostegunean egingo den bozketan. Espainiako Gobernuak hitz egiten jarraitzeko gonbidapena egin dio Juntsi.
Juntsen zuzendaritzak aho batez erabaki du Sanchez babesteari uztea
Erabakiaren inguruko galdeketa egingo dute alderdi barruan eta azken erabakia militanteek hartuko dute. Carles Puigdemontek agerraldia egingo du 17:00etan Perpinyà hirian zuzendaritzaren erabakiaren berri emateko. Espainiako Gobernuak lasaitasun mezua zabaldu du eta elkarrizketaren aldeko apustua egin du, Puigdemontek emango dituen azalpenen zain.
Albiste izango dira: Juntsen erabakia, Urriko azken astelehena Gernikan eta Mileiren garaipena
JxCat-ek astelehen honetan erabakiko du Sanchez babesteari utzi ala ez
Aukeren artean du Juntsek erabakia militanteen esku uztea, barne kontsulta baten bidez. Bilera 10:00etan hasiko da, eta aurreikuspenen arabera, luze joko du. 17:00ak arte ez dute agerraldirik iragarri. Batzar horretako eginkizunen artean dute Bruselako akordioaren balantzea egitea eta "burutu beharreko ekintzak" zehaztea.
JxCat militantziari galdetzekotan da, Espainiako Gobernuari babesa ematen jarraitu ala ez erabakitzeko
Carles Puigdemont JxCateko presidenteak bilera deitu du astelehen honetarako Perpinyan (Frantzia), alderdi independentistak atzo Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen aurkako tonua igo eta "aldaketaren orduaz hitz egiten hasteko unea" iritsi dela ohartarazi ostean. Sanchezek esan du Juntsekin hartutako konpromisoak betetzen ari dela.