Lapurretak
Bi pertsona gehiago sartu dituzte behin-behinean kartzelan, Louvreko lapurretarekin lotura dutelakoan
Parisko Fiskaltzak ohar baten bidez adierazi duenez, "ikerketa ez da oraindik amaitu", eta bi atxilotu horiek badaezpadako kartzelaldian daude.
Mohamedek Erandioko bizilagunen babesa eta elkartasuna jaso du
Urriaren 9an, Mohamed Dien senegaldarrari lapurreta egin zioten. Bankutik atera berri zegoen, Afrikako familiari bidali beharreko 3.500 euro zeramatzala, eta bi emakumek lapurtu egin zizkioten. Erandioko bizilagunak diru-bilketa bat egiten ari dira Mohamedi laguntzeko.
Louvre Museoaren lapurretaren irudiak zabaldu dituzte
CNEWSek esklusiban zabaldutako bideoan, txaleko horia daraman gizon bat ikus daiteke, Apolo Galeriako beira-arasa bat zerra zirkular batekin irekitzen, ireki eta barruko piezak lapurtzea lortzen duen arte. Lapurretak 5 eta 7 minutu artean iraun zuen, eta balio handiko 8 pieza lapurtu zituzten.
Hauek dira Louvren lapurtutako bitxiak
-Montijoko Eugenia enperatrizaren koroa, Napoleon III.a enperadorearen emazte espainiarra (1852-1870), lapurrek ihesean galdu zuten.
Zeintzuk dira historiako arte lapurretarik ospetsuenak?
Igandean, Napoleonen eta Eugenia de Montijo enperatrizaren bildumako 9 pieza lapurtu dituzte Parisko Louvre museoan. Baina... zeintzuk dira historiako arte lapurretarik ospetsuenak? Hona hemen horietako batzuk.
Bilboko saltoki batek salgai dituen 65 telefono lapurtutakoak ote diren ari dira ikertzen
Ohar baten bidez, Udalak jakinarazi du Mariaren Bihotza plazan dagoen denda miatu ondoren, bi pertsona ari direla ikertzen, delitua egin dutelakoan.
Bikote bat atxilotu dute Beasainen furgoneta bat lapurtu eta ertzainei erasotzeagatik
Bikoteak laneko furgoneta bat lapurtu zuen Beasainen, eta, ondoren, aparkatuta zeuden hainbat ibilgailurekin talka egin zuen. Emakumeak haiek atxilotzera joan ziren ertzainak eraso zituen.
Pertsona bat ikerketapean, Eibarko bizilagun bati 40.000 euroko iruzurra egiteagatik "maitasunaren iruzurrarekin"
Iruzurra sare sozialen bidez egin zuten, herentzia baten promesarekin, eta biktimak bi hilabeteren buruan transferitu zuen dirua.
11 pertsona atxilotu dituzte Bilboko Aste Nagusiko bosgarren gauean; batek osasun-langileei eraso egin die
Atxiloketa gehienak indarkeriaz egindako ebasketekin eta lapurretekin lotuta daude. Dena dela, beste delitu batzuk ere jazo dira, eta gizon bat ere atxilotu dute emakume bati ukituak egitea leporatuta.
Bost pertsona espetxeratu dituzte Donostian pertsona bat jipoitzeagatik, hura lapurtzeko
Gertaera igandean izan zen, 7:30ean, Egiako pasabidean, Gipuzkoako hiriburuko autobus geltokiaren inguruan, bost pertsonak beste bati eraso egin zietenean, lapurtzeko. Epaileak bostak espetxeratzeko agindu du eman du.
Udan egiten dira dendetako lapurreten % 26, eta ardoa, hestekiak eta aurpegiko kremak lapurtzen dira gehien-gehien
Jan-edatekoak daude Nielsenek egindako Estatu mailako rankingaren buruan. Horien atzetik zaintza pertsonalerako produktuak daude.
Bi atxilotu Gasteizen, gizon bati indarkeriaz lapurtzea leporatuta
04:15 aldera jazo da lapurreta, hiriburuko parke baten inguruan. 31 eta 29 urteko atxilotuak epailearen esku utziko dituzte, beharrezko izapideak amaitutakoan.