Manifestazioak
Alderdiek "onartezintzat" jo dituzte Gasteizko istiluak, eta Erne sindikatuak Ertzaintzako buruak "berehala kargugabetzeko" eskatu du
Igande honetan Falange Españolak Gasteizen eragindako istiluei aurre egiteko dispositiboa "eskasa" izan zela kritikatu du Ernek. EH Bilduk erantzukizunak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari, "inoiz egin behar ez zen" ekitaldia egitea baimentzeagatik. EAJk, berriz, gogor kritikatu du ezker abertzaleko koalizioaren jarrera, eta "begirada desbideratzea" eta "indarkeria gaitzesteari uko egitea" leporatu dizkio.
Bingen Zupiria: "Irudien azterketak argi eta garbi uzten du atzean zerbait antolatua dagoela"
Gasteizen urriaren 12an izan ziren istiluen harira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak adierazi du Ertzaintzak "jokabide hauek aztertu eta erantzun egokia" emango diela.
Horrez gainera, onartezintzat jo ditu "indarkeria erabiltzea justifikatzen" duten "diskurtso antifaxistak".
Askatu egin dituzte Gasteizen Falangearen ekitaldiaren osteko istiluetan atxilotutako 19 lagunak
Atxilotuei desordena publikoko delitu bat leporatzen zieten, segurtasun-dispositiboko agenteen aurka harriak eta hainbat material jaurtitzeagatik. Atxilo hartutako guzti-guztiak Falange Españolaren ekintzaren aurkako kontramanifesazioan ari ziren parte hartzen.
Eusko Jaurlaritzak Gasteizen izandako istiluak gaitzetsi ditu: "Bizikidetza urratzen duten gertaera oso larriak dira"
Gasteizko alkate Maider Etxebarriak, PPko legebiltzarkide Ainhoa Domaicak eta SiPE, Euspel eta ESAN sindikatuek ere gogor gaitzetsi dute arabar hiriburuan jazotakoa. Guztira, 19 pertsona atxilotu dituzte, eta 19 ertzain zauritu dira istiluetan.
Aske Antolakundeak elkartasuna adierazi die Falangeko elkarretaratzean atxilotutakoei eta zauritutakoei
Aske Antolakundeak manifestazioa egin du Gasteizen, Falange Espainolaren bilkuran parte hartzen ari zirenei aurre egitera joandakoen artean atxilotutakoei eta zauritutakoei elkartasuna adierazteko. "Atxilotuak askatu" lelopean, Andre Maria Zuriaren plazatik abiatu dira manifestariak, 17:00etan, atxilotuak askatzea eskatzeko.
ELAk eta Ernaik elkarretaratzea egin dute Gasteizen, faxisten presentziagatik protesta egiteko
Hispanitatearen Egunaren eta Falange Españolak Gasteizen deitutako bilkuraren kontrako elkarretaratzea egin dute ELAk eta Ernaik, istiluak izan diren tokitik aldenduta. Faxistak Gasteizen inoiz ez direla ongi etorriak izango aldarrikatu dute.
Gutxienez 19 pertsona atxilotu dituzte Falange Espainolak Gasteizen deitu duen bilkuran izandako istiluetan
Faxistek elkarretaratzea deitu dute gaur goizean Arabako hiriburuan, Hispanitatearen Egunaren harira, eta ehunka pertsona bertaratu dira kontramanifestazioa egitera. Istiluak sortu dira Ertzaintzarekin, eta desordena publikoak izan dira, Ertzaintzak baieztatu duenez.
Istiluak Gasteizen Falangek antolatutako ekitaldian
Faxisten deialdiari aurre egitera bertaratu dira ehunka pertsona, eta istiluak sortu dira Ertzaintzarekin. Pertsonaren bat atxilotu dute.
EH Bilduk "euskal azaroaren 22a" aldarrikatu du "gizarte molde zaharkitua" islatzen duen urriaren 12aren aurrean
Arkaitz Rodriguez Ekintza Politikoko arduradunak Bilboko "Autonomia kalea lepo betetzera" deitu ditu herritarrak, Euskal Herri "solidarioa, feminista, euskalduna, independentista, sozialista eta gainerako herri, kultura eta hizkuntzak errespetatzen dituena" aldarrikatzeko.
Bahitu israeldarren senideek azken manifestazioa egin dute Tel Aviven
2023ko urriaren 7ko erasotik bahituta dituzten herritarrak askatzeko eskatu dute azkenekoz. Testuingurua beste bat dela bildu dira oraingo honetan, su-etena indarrean delako. AEBren bitartekaritzari esker lortutako akordio horren arabera, 72 orduko epean askatuko ditu Hamasek oraindik bizirik dauden 20 bahitu.
LABek eta Steilasek egun osoko lanuzteari eutsi diote urriaren 15ean, Gazako genozidioa salatzeko
Gasteizen agerraldia egin dute LAB eta Steilas sindikatuetako ordezkariek, urriaren 15ean Hezkuntzan deituta duten egun osoko lanuzteari eusten diotela azaltzeko. Hezkuntzako komunitatea osatzen duten kide guztiei dei egin diete herri eta hirietan egingo diren mobilizazioetan parte hartu eta Palestinari babesa adierazteko. EAEko hiru hiriburuetan 12:30ean egingo dira manifestazioak.
Zaintza arloko langileak zerbitzuen eredu publikoa eskatzeko mobilizatu dira Gasteizen
Mobilizazioa Gasteizko Bilbo plazatik abiatu da, "Kalitatezko euskal zaintza eredu baten bidean, publifikazioa!" lelopean.
Sarek manifestazioa deitu du Bilbon urtarrilaren 10erako, "salbuespen politika" amaitu dadila eskatzeko
"Ezin da gehiago luzatu" lelopean egingo den mobilizazioan, ETAkoak izatea leporatuta espetxean dauden presoei salbuespenik gabeko espetxe politika arrunta aplikatzea eskatuko dute.
LABek eta Steilasek egun osora zabaldu dute Hezkuntzan urriaren 15ean Palestinaren alde egitekoa den greba
Hezkuntza sektorean diharduten langile guztiak daude grebara deituta, haur-eskoletatik hasi eta unibertsitateraino.
Milaka lagunek manifestazioa egin dute Iruñean, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko
Manifestazio jendetsu batek Iruñeko erdiguneko kaleak zeharkatu ditu larunbat honetan, Israelek Palestinari egindako genozidioa salatzeko eta Palestinako herriari elkartasuna adierazteko. Milaka manifestarik, 50.000 antolatzaileen arabera, berdez, zuriz, beltzez eta gorriz bete dituzte Nafarroako hiriburuko kaleak.
Manifestazio jendetsua egin dute Gasteizen, Gazako genozidioaren aurka
Palestinarekin Elkartasuna elkarteak, Israelekin "edozein konplizitate mota duena" kritikatu du igande honetan. "Finantzatzen duena, laguntzen duena, armatzen duena eta negozioa egiten duena ere genozidioaren konplizea da", azpimarratu du elkarteak.
60.000 eta 100.000 pertsona artean manifestatu dira Berlinen, Gazako genozidioaren amaiera eskatzeko
Urte erdi bete dute greban Gasteizko lorezainek, aurrerapausorik gabe eta manifestazio handi baten esperoan
Gatazkak ez du argirik ikusi, funtsean, lorezainek eskatzen dutena (hitzarmen propioa, soldata igoera garrantzitsuak eta lan-baldintza duinak) eta enpresa eta Udala ekonomikoki zein instituzionalki beren gain hartzeko prest daudena ez datozelako bat. Gainera, bitartekaritzak ez du bi aldeak hurbiltzerik lortu.
Pentsiodunen manifestazio jendetsua Gasteizen, haserre daudela adierazteko
Ehunka pentsiodunek manifestazioa egin dute Andre Maria Zuriaren plazatik Eusko Legebiltzarrera, ganberara eramandako herri-ekimen legegilea aintzat hartu ez dutelako. Proposamenak 145.000 sinadura zekartzan, eta EH Bilduren eta Sumarren babesa jaso du.
Jendetza batu da Donostian Palestinaren alde, zinema munduak bultzatutako manifestazioan
Euskal Herriko komunitate palestinarrak deituta eta zinemako profesionalek babestuta, milaka herritarrek manifestazioa egin dute Donostian, Israel Gazan egiten ari den genozidioa salatzeko. Bertan izan da "The Voice of Hind Rajab" pelikulako lantaldea.