Nafarroa
Tradisnako garraiolari nafarrek protesta egin dute A-68an
Tradisna Nafarroako garraiolarien elkarteak mobilizazioekin jarraitzen du. Gaur A-68 autobidean egin dute protesta. Besteak beste, bidesariak kentzeko eta fiskalitatea beste erkidegoetan dutenarekin parekatzeko eskatzen dute.
Etxarri Aranazko Udalak “soilik beharrezkoa den ura erabiltzea" eskatu die herritarrei lehorteagatik
Deposituan ur gutxi dagoela eta, datozen egunetan, besteak beste, lorategiak ez ureztatzeko eta kaleak eta kotxeak ez garbitzeko eskatu die.
Sunbillako auto-istripuan larri zauritutako 82 urteko gizonezkoa hil egin da
Epaileak hilketatzat jo du uztailean Zizurren hildako emakumearen kasua, eta epaimahaiaren prozedura bideratu du
Iruñeko Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko 1 zenbakiko epaitegiko titularrak epaimahaiaren prozedura abiatzea erabaki du, uztailaren 29an Zizur Nagusian 78 urteko emaztea hil zuelakoan 85 urteko gizon baten aurka abian den auzian. Hilketa delitua leporatzen diote, azpikeriaren astungarriarekin.
Eguraldi eguzkitsua, oro har, eta ekaitz eta zaparrada arriskua hegoaldean
Datorren astean, eguraldi eguzkitsua izango da, tenperatura epelarekin, eta hurrengo asteburuari begira, tenperatura igoera eta zerua are gehiago argitzea espero da.
Nafarroak arlo soziala indartu du Aurrekontuen aurreproiektuan, 6.741 milioi eurora igota
Aurreproiektuak PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroa taldeak osatzen duten gobernu-akordioari erantzuten dio, baina EH Bilduren babesa beharko dute behin betiko proiektua onartzeko.
Pradalesek eta Chivitek sinatutako lankidetza protokolo berriak mugikortasunari, trafikoari eta kulturari lotutako berrikuntzak dakartza
Protokolo berriak osasuna, industria eraldaketa, kultura eta euskara ditu ardatz. Guztira, 42 lankidetza arlo biltzen ditu, aurreko akordioak baino 13 gehiago.
“Online bideojoko hauen diseinua baliatuz, pedofiloek haurrak hurbiltzea lortzen dute”
Pediatrek ohartarazi dute hainbat bideojoko haur eta nerabeentzako arriskutsuak direla; online jolastekoak, batik bat. Ezagunena Roblox da, munduan 380 milioi erabiltzaile baino gehiago baititu. Telmo Lazkano hezkuntza eta osasun digitalean adituak horrelako plataformek nola funtzionatzen duten kontatu du.
Arreta non jarri, seme-alabak online bideojokoetan ibiltzen badira?
Online bideojokoek hainbat arrisku dakartzate, sareekin eta Internetekin lotura duen heinean. Horren aurrean gurasoek arreta non jarri behar duten azaldu du Telmo Lazkano hezkuntzan eta haurren osasun digitalean adituak. Besteak beste, adierazi du jokalari bat baino gehiagorentzako jokoetan jarri behar dela fokua, eta txatak dituztenetan bereziki.
45 urteko langile bat larri zauritu da Funesen gertatutako lan istripu batean
Emakumezko langilea makina batek harrapatu du, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, larri.
Maria Chivitek sare elektriko hobetua eskatu du Nafarroako industriari zerbitzua emateko
Nafarroako presidenteak Oteizan egin ditu adierazpenok, Lizarraldea eskualdeari zerbitzua emango dion azpiestazioa eraikitzeko lanen hasiera ekitaldian. Azpiestazioa Muruarterekin lotuko dute 30 kilometroko goi-tentsioko linea berri baten bidez.
Aurre-akordioa Iruñerriko hiri-garraioaren hitzarmenean
Moventis TCCk eta enpresa-batzordeak aurre-akordio bat lortu dute, eta, horri esker, langileek hitzarmen-proposamen bat bozkatu ahal izango dute. Kontsulta egin arte lanuzteak amaitzeko konpromisoa hartu dute, halaber.
Auto-istripua izan da Tafallan, eta 17 urteko mutil bat larri zauritu da
Kopilotua Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, larri, eta 29 urteko gidaria, berriz, Azkoiengo osasun zentroan artatu dute.
Eguzkiak aginduko du hurrengo ordu eta egunetan
Astelehenean eta asteartean maximoak 20 gradutik gorakoak izango dira, nahiz eta goizaldean giroa nabarmen freskatuko den.
Nafarroako Osasun kontseilaria: "Itxaron zerrendak murrizteko neurriek emaitzak eman dituzte espezialitate gehienetan"
Fernando Dominguezen esanetan, "ahalegina izugarria da", baina Radio Euskadin egindako elkarrizketan onartu du oraingoz ez dituztela "espero diren emaitzak" lortu traumatologian. Testuinguru horretan, Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak azpimarratu du egoera aztertzeko eta hobetzeko baliabide zein kudeaketa tresna guztiak koordinatuko dituztela.
Fermin Muguruzaren "azken akelarre antifaxista"
Navarra Arenan agurtu zuen larunbatean bere nazioarteko bira abeslari irundarrak, 11.000 jarraitzaileren aurrean. Bere musika ibilbideari errepasoa egin, eta Iñigo Cabacas eta Aitor Zabaleta izan zituen gogoan atzokoan, bai eta palestinar herria ere.
Abian da Nafarroako Bertsolari Txapelketa
Auritzeko kultur etxean jarri da abian aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Sei bertsolari izan dira oholtza gainean. Larunbatetik azaroaren 29ra bitartean jokatuko da txapelketa eta 24 bertsolarik hartuko dute parte. Zortzi saio izango dira beste horrenbeste udalerritan. Nafarroa Arenan amaituko da txapelketa.
EH Bilduk lankidetzaren aldeko apustua egin du, eskuin muturraren gorakada geldiarazteko, eta PPrekin egindako itunak kritikatu ditu
EH Bilduk Nafarroan, Gipuzkoan eta Araban bildu ditu bere karguak ikasturte politiko berria aztertzeko.
Milaka lagunek manifestazioa egin dute Iruñean, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko
Manifestazio jendetsu batek Iruñeko erdiguneko kaleak zeharkatu ditu larunbat honetan, Israelek Palestinari egindako genozidioa salatzeko eta Palestinako herriari elkartasuna adierazteko. Milaka manifestarik, 50.000 antolatzaileen arabera, berdez, zuriz, beltzez eta gorriz bete dituzte Nafarroako hiriburuko kaleak.
Fermin Muguruza: "Bira garrantzisua izan da ikusteko non nengoen, non egon naizen eta non nago orain"
Fermin Muguruzak birako azken kontzertua eskainiko du bihar, Iruñean. Berezia izango dela dio musikariak; izan ere, familia eta ezagunak izango ditu bertan. Muguruzak errepasoa egin du azken bira honek utzitako momenturik goxoenak azalduz; horien artean, Madrilgo kontzertua eta birak utzitako irakaspenak.