PSE EE
Eneko Goia: "Eneko Andueza ahobero hutsa da"
Donostiako alkateak Eneko Andueza sozialisten idazkari nagusiak atzo esandakoa gezurtatu egin du. Alegia, jeltzaleek EAJ eta PSEren arteko koalizioa arriskuan jarriko dutela, EH Bildurekin politika identitarioak ezartzeko akordioak bultzatzen jarraitzen badute. Eneko Goia baikor agertu da, Gobernu Programa arazorik gabe betetzen ari delako.
Otxandianok dio PSE-EE "funtsezkoa" dela, eta estatusari eta euskarari buruzko akordioen parte izan behar duela
EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailearen ustez, EAJk eta PSE-EEk duten itun instituzionalak "ez du oinarririk; funtsezko eztabaidetan arrakalak dira nagusi".
Anduezak EAJri ohartarazi dio gobernu koalizioa "arriskuan" egon daitekeela "EH Bildurekin akordio identitarioak bilatzen jarraitzen badu"
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiaren arabera, fronte abertzalea sumatzen du estatus berriaren eta euskararen inguruan. Ildo horretan, "bi jauzi kualitatibo oso kezkagarri" eman direla adierazi du.
Boto duala: Horrela aldatzen dira botoak hauteskundeen arabera
Silvan & Miracle enpresak azken EITB Focus inkestaren datuak aztertu ditu.
Zuzeneko boto-asmoa: EH Bildu indartsuagoa da emakumeen artean eta EAJ nagusi da 65 urtetik gorakoen artean
Silvan & Miracle enpresak EITB Focus inkesta berriak utzitako mikrodatuak aztertu ditu.
EH Bilduk lankidetzaren aldeko apustua egin du, eskuin muturraren gorakada geldiarazteko, eta PPrekin egindako itunak kritikatu ditu
EH Bilduk Nafarroan, Gipuzkoan eta Araban bildu ditu bere karguak ikasturte politiko berria aztertzeko.
Hainbat aburu, Donostiako Udaleko taldeen artean, Goiaren agurra dela eta
PSE-EEn lasai eta sorpresarik gabe hartu dute albistea. Adostutako proiektuak betetzen jarraituko dutela adierazi dute. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek, berriz, aldaketa gorabehera, hiriak norabide berari jarraituko diola kritikatu dute. Alderdi Popularrak, aldiz, esker oneko hitzak izan ditu Eneko Goiarentzat.
Herritarren % 43k Gernikako Estatutua hobetzearen alde egin dute, eta % 20k dagoen bezala mantentzearen alde
Euskal autogobernuaren etorkizunari buruzko eztabaida betean, EITB Focusek ondorioztatu du hamar euskal herritarretatik lauk Gernikako Estatutua hobetzearen aldeko apustua egingo luketeela, % 20k dagoen bezala uztea nahiago lukete, eta % 18k EAEk Estatuarekin duen harreman-estatus berri baten alde egiten dute.
Pedro Sanchezek legegintzaldia agortuko al du? Hamar biztanletik seik baietz uste dute
EITB Focus inkestan parte hartu dutenen % 65,1ek uste dute Espainiako Gobernuko presidenteak legegintzaldia amaitzeko geratzen zaizkion bi urteak egin egingo dituela, baina % 35,8ren iritziz, Pedro Sanchezek hauteskundeak deitu beharko lituzke.
EH Bilduk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak Euskadin, EAJrekin berdinduta
Bi alderdiek, EH Bilduk eta EAJk, emaitzak hobetuko lituzkete hauteskunde orokorrak egingo balira, EITB Focusen atal berrian ikus daitekeenez. Alderdi biek diputatu bat gehiago izango lukete Kongresuan.
EH Bilduk diputatu bat gehiago lortu eta indar nagusia izango litzateke Gipuzkoan
EiTB Focusen azken atalaren arabera, hauteskunde orokorrak egingo balira, EAJk ere emaitza hobetuko luke eta bigarren indarra izango litzateke Gipuzkoan, dituen bi eserlekuei eutsita.
EAJk diputatu bat gehiago lortu eta hauteskunde orokorrak irabaziko lituzke Bizkaian, eta EH Bilduk emaitza hobetuko luke
Jeltzaleek botoen % 26,9 lortuko lituzkete Bizkaian, eta EH Bilduk, berriz, % 24. 2023ko emaitzak hiru puntu hobetuko lituzke Bizkaian koalizioak. PSE-EEk eta PPk ordezkaritzari eutsiko liokete, eta Sumarrek zeukan eserleku bakarra galduko luke.
Arabak 2023ko argazkia errepikatuko luke: PSE-EE lehen indarra, eta EH Bildu, bigarrena
EiTB Focusen atal berriaren arabera, Araban gauzak ez liratekete asko aldatuko hauteskunde orokorrak egingo balira. Horrela, PSE-EEk lehen alderdia izateari eutsiko lioke, eserleku batekin, eta EH Bilduk eta EAJk boto-portzentajea hobetuko lukete.
Aitor Esteban eta Arnaldo Otegi, gainditu duten alderdi-ordezkari bakarrak
EITB Focus inkestaren arabera, Diputatuen Kongresuan ordezkaritza duten alderdi politikoetako buruzagietatik bi baino ez daude gainditzeko moduan, eta Aitor Estebanek (EAJ) lortu du notarik onena: 6,8, 10etik.
Andueza "harro" agertu da sozialista batek Monbar hoteleko biktimen familiei barkamena eskatu izanagatik
1985ean Baionako Mombar hotelean GALek hildako Jose Mari Etxaniz, Iñaxio Astiasuinzarra, Agustin Irazustabarrena eta Sabin Etxaide ETAko kideen familiei barkamena eskatu zien Maria Jesus San Jose sailburuak astelehen honetan izandako ekitaldi batean. Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi duenez, "oso ekitaldi hunkigarria izan zen, beharrezkoa, eta espero dut aurrerantzean urrats gehiago emateko aukera gehiago izatea".
Mendiak esan du Estatutua eguneratzera "behartuta" daudela, "erantzukizunagatik"
PSOEko eurodiputatu eta PSE-EEko buruzagi ohiak ohartarazi du "garai zailak" datozela eta "trena pasatzen uztearen edo hartzearen artean" erabaki behar dela. Hori dela eta, Estatutu berri bat adosteko prest agertu da, "gizarteari laguntzea helburu duten oinarrien gainean".
Eneko Andueza: "Hilda daude batzuen independentzia nahiak"
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak estatutuari buruz hitz egin du Durangon egin duten Arrosaren Jaian. Euskal sozialisten buruak argi utzi du ez dutela "identitateen estatutu bat" babestuko.
PSE-EE "Euskadi gidatzeko prest" dagoela aldarrikatu du Anduezak
EAEko sozialisten idazkari nagusiak gobernu maila guztietan duten papera nabarmendu du, eta egonkortasun, aurrerapen eta kohesio aro berri baten buruzagitza hartzeko gaitasun handiena dutela esan du.
Alderdi politikoek beren ikuspuntua eman dute Txiki eta Otaegiren fusilamenduaren 50. urteurrenean
Frankismoaren biktimak direla esan dute EAJk eta PSE-EEk, baina terrorismoa ez lausotzeko eskatu dute. EH Bilduk haien memoria defendatu du, frankismoaren aurkako borrokaren "erreferente" gisa, eta PPk eskatu du egin zituzten "krimenak" gogoratzeko.
Andueza: "Ez diogu aterik irekiko independentziari bide emango liokeen Estatutuaren erreformari"
Eneko Andueza PSE-EEren bozeramailearen ustez, "Estatutu berri bat ahalbidetu behar dugu, 46 urte hauetan garatu ahal izan ditugun aurrerapen guztiak jaso eta beteko dituena", eta pilota EAJren eta EH Bilduren teilatuan dagoela azpimarratu du.