Txertoak
Gripearen kontrako 1.500 dositik gora jarri dituzte Bilboko txertaketa gune handiaren lehenengo egunean
Casillako pabiloian dago, eta astelehenetik igandera egongo da irekita, 08:00etatik 20:00etara, gutxienez bi astez. 14 urtetik gorako bizkaitarrak joan daitezke bertara, eta ez da hitzordurik hartu behar. Ilara luzeak eratu dira gaur.
Gripearen aurkako txertoa hartzeko deia egin du Osakidetzak, kutsatzeen kurba aurreratu daitekeela ohartarazita
Osasun Sailak jakinarazi duenez, azken asteotan gripe kasuen "gorakada nabarmena" atzeman dute, bereziki, Bizkaian, eta horrek "kurba epidemiologikoa aurreratu daitekeela iradokitzen du".
200.000 pertsona baino gehiago deitu dituzte Nafarroan gripearen eta covidaren aurkako txertoa jartzera
"Sententziak zapore gazi-gozoa uzten digu"
Aitzol Asla Kabiezesko osasun-zentroko erizainaren biktimen abokatuak adierazi duenez, kaltetutako 400 adingabeen familiek ez dute epaiaren aurkako helegiterik aurkeztuko, baina iragarri dute Osakidetzari erantzukizunak eskatzen jarraituko dutela.
EAEn, 43.000 pertsonak baino gehiagok hitzordua hartu dute gripearen aurkako txertoa jartzeko
EAEn, gaur hasi da arrisku-taldeek eta pertsona zaurgarriek txertoa jartzeko kanpaina. 43.000 pertsonak baino gehiagok eskatu dute txertoa jartzeko hitzordua, horietatik 20.381 80 urtetik gorakoak dira, eta 2.353, haurrak. Gripearen txertoarekin batera, arrisku-taldeei covidaren aurkako txertoa jasotzeko aukera ere ematen zaie.
Osakidetzak gripearen txertaketa kanpaina abiatuko du astelehen honetan 60 urtetik gorakoentzat eta herritar zaurgarrientzat
Osakidetzak 6 hilabete eta 5 urte bitarteko haurrei ere jarriko die txertoa, eta 2 urtetik gorakoei sudurretik emango die.
Hasi da gripearen aurkako txertaketa-kanpaina, eta 75 urtetik gorakoei txerto indartua jarriko diete
"Zu zara funtsezko pieza gripea saihesteko. Jarri txertoa" lelopean, Osakidetzak hitzordua eskatzeko deia egin die pertsona zaurgarriei. Astelehenean hasiko dira txertatzen. Kalteberatzat jo ez dituztenek azarora arte itxaron beharko dute txertoa hartu ahal izateko.
Fiskaltzak zazpi urteko tratamendu psikiatrikoa eta inhabilitazioa eskatu du Kabiezeseko erizainarentzat
Alberto Martinez Osasun sailburuak ziurtatu duenez, Osakidetzak pertsona bat jarri zuen Santurtziko Kabiezes osasun zentroan txertaketak simulatzea egotzita epaitu duten erizaina "zaintzen", gertatzen ari zenaren berri izan bezain laster, lehen kexak jaso ondoren.
Astelehen honetan hasiko da Kabiezesen 400 haur baino gehiago txertatu gabe utzi zituen erizainaren aurkako epaiketa
Kaltetutako familiek 12 urteko kartzela-zigorra eskatzen dute akusatuarentzat, eta Fiskaltzak, 7 urte eta erdikoa.