Ustezko ustelkeria politikoa
Peinadok uko egin dio Begoña Gomezen auzia artxibatzeari eta Presidentetzako goi-kargudun bat inputatu du
Judit González Pedraz Gobernuko Presidentzetzaren egungo idazkari nagusia inputatu du epaileak, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea egotzita, eta azaroaren 12an deklaratzera deitu du.
Torresek bere izena zikintzeko erasoa salatu eta Victor de Aldama auzitara eramango du
Ministroak iragarri du auzitara eramango duela 'Koldo auzi'ko komisio-hartzailea, haren eta familiaren ohorea, intimitatea eta irudia kaltetzeagatik.
Ayusoren bikotekideak "publikoki hiltzea" egotzi dio Estatuko fiskal nagusiari
Miguel Angel Rodriguezek, Ayusoren kabineteburuak, azaldu "bere burua behartuta" ikusi zuela Fiskaltzarekin negoziatzen ari zirela filtratzera.
UCOren ustez, Torres ministroak hainbat ordainketa agindu zituen, “Koldo Garciak harengan zuen eraginagatik”
Auzitegi Nazionalean 'Koldo auzia' ikertzen ari den epaileari bidalitako azken txostenean Koldoren eta Torresen arteko hainbat mezu jaso ditu Guardia Zibilak. Ministroaren taldeak, ordea, ukatu egin du deliturik egin zuela eta haren aurkako “difamazioa” salatu du.
Estatuko fiskal nagusiak epaiketan ukatu egin du Ayusoren bikotekideari buruzko informazioa filtratu izana
Alvaro Garcia Ortizen oinarrizko eskubideak urratu direla salatu du Estatuko abokatu nagusiak, tartean, errugabetasun printzipioa. Estatuko fiskal nagusiak 6 urte arteko kartzela-zigor eskaerari eta 12 urteko inhabilitazio eskaerari egin beharko die aurre.
Abalos ministro ohia epaitzea proposatu du 'Koldo' auziaren epaileak, talde kriminala egotzita
Leopoldo Puente Goreneko Zigor Salako magistratuak prozedura laburtuko autoa plazaratu du Garraio ministro ohiaren aurka, covid pandemian musukoak salerosteko kontratu irregularrak egitea leporatuta. Funtzionario-eroskeria, erakunde kriminaleko kide izatea, eragimen-trafikoa eta ondasun publikoak bidegabe erabiltzea egotzi dizkiote ministro ohiari.
Estatuko fiskal nagusia akusatuen aulkian eseriko da astelehen honetatik aurrera
Mezu elektroniko baten filtrazioak irudi historikoa eskainiko du, Estatuko fiskal nagusi bat lehen aldiz eseriko baita akusatuen aulkian.
PSOEk Abalosi eta Koldori egindako ordainketak ikertzeko eskatu dio Gorenak Auzitegi Nazionalari, dirua zuritu duelakoan
Epailearen ustez, baliteke gastuen likidazioen bidez dirua zuritu izana. Alderdiak, ikertuek zein lekuko gisa deklaratu zuten alderdiko langileek ez dute ezer argitu horren inguruan.
PPk Sanchezi Senatuko batzordean egindako galdeketaren zortzi une
Alderdi Popularrak Alejo Miranda de Larra senataria aukeratu du Pedro Sanchezi galdetzeko Koldo auziko ikerketa batzordean. Saioan zehar tentsio une eta etenaldi ugari izan dira, eta sarkasmoa erabili dute, bai Mirandak, bai Sanchezek.
"Hau zirku hutsa da": Pedro Sanchezek 'Koldo' auzia ikertzeko batzordean utzitako lerroburu nagusiak
Begoña Gomez emaztearen defentsa sutsua egin du 'Koldo' auzia ikertzen duen batzordearen aurrean, Senatuan. Behin eta berriz, PSOEren finantziazioa "garbia" dela azpimarratu du.
Sanchezek onartu du eskudirutan "gastu anekdotikoak" kobratu dituela, baina esan du inoiz ez direla mila eurotik gorakoak izan
'Koldo' auzia ikertzeko Senatuan egindako batzordean Espainiako Gobernuko presidenteak adierazi duenez, Jose Luis Abalos Garraio ministro ohiarengan "konfiantza handia" zuen, baina adierazi du "haren ohiturek" nazka eragiten diotela.
Sanchezek onartu du ordainketak eskudirutan egin izan dituela, baina adierazi du inoiz ez zirela mila eurotik gorakoak izan
PSOEk "finantziazio garbia" duela adierazi du Espainiako Gobernuko presidenteak, 'Koldo auzia' ikertzeko Senatuan egindako batzordean.
Albiste izango dira: Sanchez Koldo auziko ikerketa batzordean, Miren Arzalluzi elkarrizketa ETBn eta Gipuzkoako aurrekontu proiektua
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
PSOEko gerenteak esan du ez dagoela "dokumentatuta ez dagoen eskudiruzko ordainketarik"
Ana María Fuentes PSOEko gerenteak ostegun honetan Koldo auzia ikertzeko Senatuko batzordean adierazi duenez, alderdiak egiten dituen ordainketa guztiak "ezin hobeto araututa" daude.
Nicolas Sarkozy: "Gaur ez dute Errepublikako presidente ohia espetxeratu, errugabe bat espetxeratu dute"
Frantziako presidente ohiak mezu bat idatzi du sareetan La Santeko espetxera abiatu aurretik, bost urteko zigorra betetzeko.
'Gurtel auzi'ko buruek eta akusatu gehienek egindakoa aitortu egin dute makro-prozesuaren azken epaiketan
Ondarea ezkutatzeagatik Francisco Correak eta Pablo Crespok Ogasun Publikoaren aurka egindako delituei buruzko azken epaiketa-zatia egin dute. 25 akusatuetatik 20k akordioa lotu dute Fiskaltzarekin, zigor txikiago baten truke.
Santos Cerdanek Senatuko ikerketa batzordean gezurra esan ote zuen ikertuko du Madrilgo epaile batek
PSOEko Antolakuntza idazkari ohiak esan zuen ez zela Koldo Garcia ministro-aholkulari ohiarekin harremanetan jarri 2021etik 2023ra, ez zekiela hark bitartekari gisa jardungo zuenik maskarak erosten, ez ziola jarraibiderik eman enpresa jakin batzuei mesede egiteko, eta ez zuela enpresa-harremanik izan zuzenean edo zeharka inoren laguntzaz.
Koldo Garciak aske jarraituko du
Leopoldo Puente epaileak Koldo Garcia aske uztea erabaki du, bezperan Jose Luis Abalos Garraio ministroarekin egin bezala. Halaber, orain arteko kautelazko neurriak bere horretan utzi ditu.
Koldo Garcia Auzitegi Gorenean deklaratzen ari da
Jose Luis Abalos ministro ohiak ez deklaratzea erabaki eta biharamunean, Koldo Garcia haren aholkulari ohia Leopoldo Puente Goreneko epailearen aurrean agertu da. UCOk argitaratu berri duen txostenaren arabera, eskupekoak kudeatzearen arduraduna omen da.
Epaileak aske utzi du Jose Luis Abalos ministro ohia
Herri-akusazioek 650.000 euroko fidantzapeko behin-behineko espetxealdia eskatzen bazuten ere, Auzitegi Goreneko magistratuak Abalos ministro ohia aske uztea erabaki du. Epailearen aurrean ez deklaratzeko eskubideari heldu dio gaur Abalosek auzitegian egindako laugarren agerraldian.