Ekonomia
G7ak 100 milioi petrolio- eta diesel-upel askatuko ditu lau hilabetez
Emmanuel Macron Frantziako presidentearen arabera, adostutako neurriek erregaien "prezioak jaitsarazi beharko lituzkete".
Etxebizitza izan da protagonista 10 egunetan
Maricarmen etxegabetu zutenetik Kongresuak Espainiako Gobernuaren dekretuari ezezkoa eman bitartean igarotakoak, egunez egun.
Adegik ezkortasun handia antzeman du Gipuzkoako enpresetan, batez ere industrian
Patronalak % 2 eta % 2,5 arteko BPGaren hazkundeari eutsi dio 2026rako, baina zerbitzuek bultzatuko dute ia erabat.
Langabeziak gora egin du irailean Euskadin, 109.237 langabe zenbatu baitituzte, baina afiliatuen kopuruak ere egin du gora
Langabeziak gora egin du hiru lurraldeetan: % 2,84 Araban, % 2,33 Gipuzkoan eta % 2,01 Bizkaian. Euskadin 109.237 langabe eta 1.041.618 kotizatzaile zenbatu dituzte.
Tabernak "Konstituzioaren aurkakotzat" jo ditu dekretuak, eta gaineratu du: "Francok ezin hobeto pentsatu zuen jabetza pribatuak indartu zezakeela gizartea"
Iruñeko Merkataritza Ganberako presidenteak jabetza pribatuaren alde egin du alokairuak jaisteko modu gisa, eta etxebizitzari buruzko dekretuak "Konstituzioaren kontrakotzat" jo ditu eskubide hori mugatzeagatik. Era berean, diktadura frankista aipatu du, jabetza pribatuaren defentsan.
OCUk ohartarazi du gasolina eta diesela % 30 baino gehiago garestitu direla Irango gerra hasi zenetik
Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak (OCU) zabaldutako datuen arabera, otsailaren 28tik irailaren 28ra bitartean gasolina litroaren batez besteko prezioa 1,48 eurotik 1,935 eurora igo da, eta dieselarena, 1,437 eurotik 1,931 eurora.
Etxebizitzaren arazoa “konplexua da” eta ez da “korrika eta presaka” egindako dekretuekin konponduko, Ubarretxenaren arabera
Euskadi Irratiko Faktoria saioan egin dioten elkarrizketan, Maria Ubarretxena Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburuak Eusko Jaurlaritzak etxebizitzaren arazoari aurre egiteko hartutako neurriak balioetsi ditu. Pasaiako portuari dagokionez, azaldu duenaren arabera, "beste aukeraren bat baldin badago, momentuz, desklasifikatzea ala ez ebazten den bitartean, gu hori aztertzeko prest gaude".
Kontratuen luzapen automatikoa eta kalte-ordainak aurreikusten dituen etxebizitzaren bigarren dekretua argitaratu da Espainiako Aldizkari Ofizialean
Espainiako Gobernuaren etxebizitzari buruzko bigarren dekretuak alokairu-kontratuen luzapen automatikoa aurreikusten du, baita maizterrarentzako 12 hilabeteko kalte-ordaina ere, etxejabeak kontratua ez berritzea erabakitzen badu, aurreikusitako salbuespen kasuak izan ezik.
Alokairu kontratua berritu ezean, etxejabeak 12 hilabeteko kalte-ordaina ordaindu beharko du, etxebizitzaren gaineko bigarren dekretuaren arabera
Espainiako Gobernuaren etxebizitzari buruzko bigarren dekretuak alokairu-kontratuen luzapen automatikoa aurreikusten du, baita maizterrarentzako 12 hilabeteko kalte-ordaina ere, etxejabeak kontratua ez berritzea erabakitzen badu, aurreikusitako salbuespen kasuak izan ezik.
Maizterren Sindikatuen Konfederazioak bi dekretuak baliozkotzeko eskatu du
Lapiko joka protesta egitera deitu dute ostegun honetan, 20:00etan, Estatuko udaletxe guztien aurrean.
Eusko Jaurlaritzak eta Mercedesek 180 milioi inbertituko dituzte hiru urtean fabrikazio malgua garatzeko
Proiektua Mercedes-Benz enpresak gidatuko du, eta 11 euskal enpresak hartuko dute parte, ekoizpena modu malguan egokitu dadin autogintza berriaren erronketara.
Euriborra % 3,2ra igo da irailean, azken bi urteetako mailarik gorenera
Iraileko batez besteko tasa % 3,25era iristen bada, hipoteka aldakorren prezioa berriro igoko da, iazko iraila % 2,172an itxi baitzuen. Hortaz, hileroko kuotak urtean behin eguneratzen dituztenek aldaketa handia nabarituko dute.
Vienako etxebizitza-politikan arreta jarri du EAEk, espekulazioa desagerrarazteko
Austriako hiriburuko etxebizitza eredua guztiek miresten dute. Zertan datza? EAEk Vienako eredua inportatzea egingarria al da?
CAFeko langile baten antsietatea lan-istriputzat jo du Justiziak
CCOOk salatu duenez, lehenengo bajaren ondoren, enpresak lanpostu berean utzi zuen behargina, eta ez zuten beste postu batean jarri berriro gaixotu zen arte.
Gasolinak urteko maximoetan jarraitzen du 20 zentimoko beherapena indarrean sartu aurretik
Batez beste, gasolina litroa 1,934 euroan dago, duela astebete baino % 0,4 gehiago eta abuztuaren amaieran baino % 11,6 gehiago. Espainiako Gobernuaren krisiaren aurkako pakete berriak litroko 20 zentimora igo du gasolinaren prezioaren gaineko beherapen fiskala, eta dieselarena mantendu egin du.
Albiste izango dira: etxebizitza dekretuak, Bizkaiko Politika Orokorreko osoko batzarra eta "Eusko lur gainean zutunik" dokumentala
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Horrela jokatzen dute funts putreek: ahuleziaz baliatu merke erosteko eta etekina lortu alokairuak igota
Aitor Zurimendi EHUko Merkataritza Zuzenbideko katedradunak azaldu duenez, "funts putre" bat ez da kategoria juridiko bat, inbertsio-funts enpresa batzuek erabiltzen duten estrategia zehatz bat baizik.
Volotea hartzekodunen aurrekonkurtsoan sartu da
Hartzekodunekin akordioa lortu nahi du konpainiak, 200 milioi euroko finantza-zorra berregituratzeko
Etxebizitzaren negozioari aurre egiteko irtenbidea herritarrek bat egitea dela aldarrikatu dute Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan
Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak elkarretaratzeak deitu ditu asteartean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, eta ehunka lagun hurbildu dira protestetara espekulazioa eta putre-funtsen kontra egitera.
Alta ematen diotenean etxera itzultzeko proposamena onartu du Maricarmenek
Atzo erdietsitako akordioari esker, Maricarmen azken 30 urteotan bizi izan den etxera, alokairu kontratu berri batekin. Kontratuak zortzi urteko iraupena izango du, eta alokairuaren prezioak ezingo du emakumearen diru-sarrera garbien % 30 baino handiagoa izan.