Ekonomia
Maricarmenek ospitalean jarraitzen du, eta "behaketan" egon beharko du atzoko etxegabetzearen ondoren
Maricarmen, desgaitasuna duen 87 urteko emakumea, Madrilen bizi zen etxetik atera zuten, inbertsio funts batek erosi baitzuen. Ospitalean jarraitzen du eta "behaketan" izango da, "etxegabetzeak eragindako larritasuna" dela eta.
Erandioko hainbat familiak mobilizazioa egingo dute putre funts batek etxetik bota ez ditzan
Los Ochosen bizi diren ehundik gora familia borrokan ari dira beren etxeak ez galtzeko. Putre funts batek erosi zituen, eta funtsak ez dizkie alokairu kontratuak berritu nahi, higiezinak saldu nahi dituelako.
D'Anjouk nabarmendu du Euskadik fiskalitateari buruzko interesak defendatu dituztela Ecofinen
Eusko Jaurlaritzaren arabera, gaur egun Europako agenda fiskala markatzen duten ekimen nagusietako batzuk jorratu dira bileran, besteak beste, Europako Batzordeak zerga-betebeharrak sinplifikatzeko bultzatutako proposamenak.
Izokin arrantzua, debekatzear
Espezie Mehatxatuen Espainiako Katalogoan izokina sartzeak (Galizia, Asturias, Kantabria, Euskadi eta Nafarroan) arrain horren arrantza debekatzea ekarriko luke, bai eta espeziea bera eta haren habitata kontserbatzeko neurriak hartu behar izatea ere.
SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGTk elkarretaratzeak egin dituzte ospitaleetan, mobilizazio eta greba dinamikaren atarian
Sindikatuen aburuz, bada garaia proposamen zehatzak egiteko soldaten arloan, lanaldiaren murrizketaan, baimenetan, enpleguaren egonkortasun eta kalitatean... Urriaren 30erako eta abenduaren 9, 10, 11 eta 14rako deitutako grebetarako deialdia ere izan da gaurkoa.
Industria sailburuak onartu du Vicinayk eskari "oso garrantzitsua" galdu duela
Vicinay Marinek langileen batzordeari jakinarazi dio "beharrezko neurriak" hartu beharko dituela konpainiaren "etorkizuna bermatzeko". "Egoerari aurre egiteko hainbat aukera aztertzen ari gara, langileengan ahalik eta eragin txikiena izan dezan", jakitera eman dio zuzendaritzak.
Euskadik lehen aldiz parte hartuko du Ecofinen fiskalitateari buruzko goi mailako taldean
Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, urrats hori Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoan lortutako akordioen emaitza da.
Ia 8.000 lagunek jasotzen dute hilero alokairua ordaintzeko Gaztelagun dirulaguntza
% 3 egin du gora emantzipazioa sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren laguntza jasotzeko eskarien kopuruak maiatzetik, Premiazko Neurrien Dekretua onartu zenetik.
i+Medek eta Mondragon Korporazioak protesien estaldurak garatzeko enpresa bat sortu dute
Produktu horren helburua protesiek eragindako arazoak saihestea da, hala nola ebakuntza osteko infekzioak eta hezurraren eta protesiaren arteko integrazio falta.
Gasteizko Udalak 6,5 euroko tasa turistikoa ezarriko du bost izarreko hoteletarako eta etxebizitza turistikoetarako
Udal Gobernuak eta Elkarrekinek astearte honetan akordioa lortu dute egonaldi turistikoen gaineko zerga ezartzeko. Udalbatzak azaroan onartuko du, behin betiko, ordenantza berria eta 2027an sartuko da indarrean.
OCUk ohartarazi du urrian gasaren faktura % 54 garestituko dela; 310 euro, urtean
Zehazki, erakundeak uste du datorren hiruhilekorako berrikuspenean (urriaren baterako egitea aurreikusi da), ABT 2 tarifa duten etxeetan (urtean 5.000 eta 15.000 kilowatt arteko kontsumoa) 4,12 zentimotik 6,59 zentimora igoko dela gas kontsumoaren prezioa.
LAB: "Etxebizitzaren merkatua berrantolatu egin behar da, eta prezioen gaineko kontrol sakonagoa izan"
Etxebizitza sustatzeko Jaurlaritzak abiatuko duen funtsaren inguruan mintzatu da Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko koordinatzaile nagusia, Euskadi Irratian egindako elkarrizketan, eta esan du ez duela etxebizitzaren arazoa konpontzeko "benetako neurririk ikusten".
Hurtadok adierazi du turismoaren sektorean helburua ez dela neurririk gabe haztea
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak udaren balantzea egin du, eta, haren ustez, "oso datu onak" dira, "sasoikako turismoa" murriztea lortzen ari dira. Era berean, adierazi du Arabako datu negatiboak perspektibarekin behatu behar direla, azken hamarkadan sarrerak eta gaualdiak, hurrenez hurren, % 40 eta % 80 igo baitira.
30.000 etxebizitza publiko eraikitzea "posible" dela adierazi du EH Bilduk
Pello Otxandiano koalizio subiranistaren Eusko Legebiltzarreko buruak "anbizioa" eskatu du politika publikoetan, "etxebizitza larrialdialdiari" aurre egiteko.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen itsaspeko kablea jartzeko lanen % 70 daude eginda
Interkonexio elektrikoa 2027aren amaierarako edo 2028aren hasierarako egongo da martxan. Lanak erritmo onean doaz, baina baliteke itsasoaren egoerak epeak luzaraztea. Azpiegiturari esker, bi estatuen arteko argindar trukea 2.800 megawattetik 5.000 megawattera igaroko da.
2027an jarriko dute abian etxebizitza sustatzeko funtsa, eta alokairura bideratutako 2.100 pisu eraikiko dira
Funts horrek 2.000 milioi bideratuko ditu, 8 urtean euskal herritarrek arrazoizko alokairuko 10.000 etxebizitza berri izan ditzaten.
Hoteletako sarrera kopuruak gora egiten jarraitu zuen EAEn abuztuan
Sarreren igoera % 5ekoa izan zen, uztailean baino zertxobait txikiagoa, eta igoera hori Espainiako Estatutik kanpoko turistei esker izan zen, % 17,4 handitu baitzen zenbatekoa.
Diesela eta gasolina % 32 inguru garestitu dira EAEn Irango gerra hasi zenetik
Espainiako Gobernuak ezarritako zerga beherapenek eragin mugatua izan dute kontsumitzaileen poltsikoetan, eta merkealdiak egun gutxi iraun du kasu gehienetan.
Jaurlaritzak laguntzak emango ditu aire girotua instalatzeko, betiere eguzki panelez hornitua bada
Dirulaguntzak urriaren amaieratik aurrera egongo dira eskuragarri. Partikularrek, osasun etxeek eta ikastetxeek, industriek eta saltokiek eskatu ahalko dituzte. 120 milioi euro bideratuko dituzte programa horretara.
Abeltzaintzaren etorkizuna bermatzeko laguntzak eskatu ditu lehen sektoreak
EHNE sindikatuak protesta egin du Eusko Jaurlaritzaren Donostiako egoitzaren aurrean, abeltzainek bizi duten egoera salatzeko. Lehorteak euren jarduera okertu duela ohartarazi dute. Izar ere, larreak erabat lehor daude, eta, besteak beste, belarra kanpoan erosi behar izan dute. Jaurlaritzari laguntza eskatu diote, abeltzaintzak etorkizuna izan dezan.