Ekonomia
Ilara luzeak egunotan Irun aldean erregai-tankea betetzeko
Egunotan matrikula frantsesa duten auto asko ikusten ari dira Gipuzkoako gasolindegietan, mugatik gertu, Ipar Euskal Herrian erregai litroko 3 euro inguru ordaintzen ari baitira.
Donostiako taxiek hiru orduz eten dute zerbitzua Zinemaldiaren irekieran
VTC lizentzia duten ibilgailuen jardueraren "irregulartasunengatik" protesta egin dute, eta aurreratu dute urriaren 7an manifestazio autonomikoa egingo dutela.
Bilboko aireportuaren hobekuntza-lanen kudeaketa lizitatu du Aenak, ia 23 milioi euroan
Terminalaren plataforma egokitu eta ontziratzeko sei pasabide gehiago jartzea aurreikusten du diseinu berriak, besteak beste.
Nafarroako Volkswagen ID. Cross modelo elektrikoa ekoizten hasi da
Nafarroako Volkswagenen lantegia ID. Cross ibilgailu elektrikoa ekoizten hasi da, T-Cross eta Taigo errekuntza-modeloekin eta Škoda Epiq elektrikoarekin batera. Iruñeko lantegia elektrifikatzeko, mila milioi eurotik gorako inbertsioa egin behar izan dute, eta mila langile inguru kontratatzea ekarriko du.
ELAk lanbide arteko akordioa bilatuko du langileek lanorduetan euskara ikasi ahal dezaten
Sindikatuak "inplikazioa" eskatu die, batetik, Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari, eta, bestetik, beste eragile eta patronalari, lanbide arteko akordioa lortzeko.
Barredok iragarri du lehorteari aurre egiteko aparteko laguntzak aurten emango dituztela, ofizioz
Eusko Jaurlaritzako sailburuak azaldu du aldundiekin ari direla laguntza horien zenbatekoa eta zein azpisektoretara bideratuko diren zehazten.
EAEko ekonomia % 2,3 hazi da bigarren hiruhilekoan, aurreikusitakoa baino hiru hamarren gehiago
Kanpo-sektoreak ekarpen negatiboa izan du eta aurreko urteko bigarren hiruhilekoan baino 13.238 enplegu garbi gehiago sortu dira.
Euroguneko inflazioa % 3,2ra igo zen abuztuan, aurreikusitakoa baino hamarren bat gutxiago
Energiaren prezioak izan zuen hazkunderik nabarmenena, % 14,3 igo baitzen iazko abuztuaren aldean.
Argindarraren prezioak gora egin du iraileko lehen hamabostaldian, eta baliteke 2022tik izan den ordainagiririk altuena izatea
Facua elkartearen arabera, prezioek bide horretan jarraitzen badute, erabiltzaile arrunten faktura 106 euro ingurukoa izan daiteke.
Euskadik 25 milioi euro inguru bideratuko ditu altzairuaren eta metalen erabilera zirkularra sustatzera
Basque Zirkular Metals proiektuak 11 industria-enpresa eta bost kluster bilduko ditu, eta produktuen pasaporte digitala jarriko du martxan 2026an.
Brent upelaren prezioa apaldu egin da 108 dolarreraino
Hala ere, merkatuak beldur dira petrolioaren prezioak gora egiten jarraituko duela Ekialde Hurbileko tentsioen eta Ekidalde-Mendebaldeko oliobidearen itxieraren ondorioz.
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.