Hirugarren hildakoa Nafarroan eta 38 kasu berri EAEn, gaur
COVID-19an positibo eman dutenen kopurua 765era iritsi da EAEn, aurreko egunean baino 38 gehiago. Hildakoen kopurua, alabaina, bere horretan geratu da (36), ez baita birusa duen beste inor hil azken 24 orduetan.
Nekane Murga Osasun sailburuak azaldu duenez, datuok atzoko 20:00etako datuak dira, ordu horretakoak ematen baititu Espainiako Osasun Ministerioak ere.
Gipuzkoan kutsatu kopurua 90era igo da (1 gehiago), eta horietako 32 daude ospitaleratuta.
Bizkaian, berriz, kutsatuak 201 dira (bezperan baino 7 gehiago), eta horietako 96 daude ospitalean.
Azkenik, Araban, birusa gogorren jotzen ari den lurraldean, 474 dira kasuak (30 gehiago), eta 234 daude ospitalean.
Guztira, 362 dira birusarekin ospitaleratu dituztenak.
Osasun Sailak eta Osakidetzak azpimarratu dute ospitaleetako farmazietan ematen dituzten sendagaien hornidura "erabat bermatuta" dagoela, eta hitzordurik izan gabe zerbitzu hori ez erabiltzeko deia egin dute, jendea pila ez dadin.
Horren harira, Jaurlaritzak herritarren ardura eskaera berretsi du: sozialki bakantzea, leku publikoetan batik bat; eta higiene neurriak hartzea, tartean eskuak etengabe garbitzea, sintomak dituztenen kasuan bereziki. Izan ere, kutsatzeen % 95 sintomak dituzten pertsonak eragiten dituzte.
Gainazalak garbitu egin behar dira, pertsonekin metro edo metro eta erdiko distantzia zaindu, eta eztula egiten denean ahoa ukondoarekin estali. Era berean, sintomak dituzten pertsonek (sukarra, arnasteko arazoak) ezin dute adineko pertsonengana edo gaixotasun kronikoak dituztenengana hurbildu.
Nafarroa
Nafarroan, koronabirusaren eraginez foru erkidegoan hildako hirugarren pertsona erregistratu dute gaur. 88 urteko emakumezko bat da, astelehenean Iruñeko San Miguel klinikan ospitaleratu zutena, Osasun Departamentuak jakinarazi duenez.
Nafarroan koronabirusarekin kutsatutakoak 350 dira, hau da, aurreko egunean baino % 27,7 gehiago, eta horietako 9 Zainketa Berezien Unitatean daude. Hiruk, berriz, gaixo-agiria jaso dute.
Ospitalean 93 gaixo daude (% 23), eta etxean, 254 (% 73), Carlos Artundo Osasun zuzendariak jakitera eman duenez. Artundok gogorarazi du bi direla hildakoak.
Bestalde, azpimarratu du 11 lagun etxean daudela ospitaleratuta, eta bide hori jorratu nahi dutela; izan ere, 250 gaixori etxean egiten diete jarraipena.
Zainketa Berezien Unitatean dauden bederatzi pertsonetatik, zazpi sare publikoan daude, eta beste biak, pribatuan.
Osasun Ministerioak 11.178 koronabirus kasu eta 492 hildako baieztatu ditu Espainiako Estatuan
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez hildako bat eta bi adingabe zauritu dira Ponferradatik gertu (Leon) izan diren uholdeetan
19:30 aldera jaso dute gertatutakoaren berri larrialdi zerbitzuek. Oraindik ez da jakitera eman zenbat pertsona harrapatu dituen uholdeak.
Maravillas Lamberto, 90 urte geroago: musikari esker bizirik dirauen memoria
Bere historiak 36ko kolpe militarraren ondoren Nafarroan bizi izan zen errepresio izugarria irudikatzen du. Haren kasua basakeriaren sinbolo bihurtu da, eta haren memoria bizirik mantentzen lagundu dute, besteak beste, Berri Txarrak taldearen abestiek.
"Giza jarduera batek" eragin zuen Llantenoko sutea, baina argitzeko dago "nahita edo nahi gabe" piztu zen
Llantenoko baso-sutea perimetratu eta egonkortu dute. Guztira, 100 hektarea kiskali ditu suak. Datozen orduotan lanean jarraituko dute, sutea erabat kontrolatzeko.
Riglosko suteak aurrera jarraitzen du eta 19. udalerria hustu behar izan dute
Suteak 16.600 hektarea baino gehiago erre ditu dagoeneko, eta 1.045 lagun etxetik aterarazi dituzte; azkenak, arratsaldean, Bernues herrian.
Osakidetzak 200 pertsona artatu ditu eklipsearen ondorioz azken hiru egunetan
Ostegunean 59, ostiralean 70, eta azken orduetan 71 pertsona joan dira Euskadiko osasun-zerbitzuetara begietako sintoma arin edo oso arinekin.
Pirotecnia Valencianak Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketako Urrezko Maskorra irabazi du, laugarren urtez jarraian
Pirotecnia Valenciana su-etxea Donostiako 61. Nazioarteko Su Artifizialen Lehiaketako Urrezko Maskorrarekin saritu dute. Lehiaketa abuztuaren 8tik 14ra egin da, 2026ko Aste Nagusia dela eta, eta, horrenbestez, laugarren garaipena jarraian lortu du Gipuzkoako hiriburuan.
Talibanen erregimenetik ihes egitea lortu zuten emakume afganiarrek duela 5 urte gertatutakoa gogoratu dute
Etorkizun duin baten bila alde egin zuten. Goi mailako ikasketekin, bakarrik daude hemen, senideak Afganistanen dituzte eta ezinezko ikusten dute hauek bertatik ateratzea egungo egoerarekin. Okerrena emakumeen egoera da: ezin dute ikasi, lan egin eta gizonen baimena behar dute denerako.
Begoña jai-giroz bete da Ama Birjinaren Egunean
Giro ezin hobea izan da Begoñan, Ama Birjinaren Eguna ospatzeko. Erroskillak, musika eta debozioa izan dira nagusi Basilikaren inguruan, eta jai-giroak barrualdea eta kanpoaldea hartu ditu egun berezian. Milaka lagunek parte hartu dute, beste urte batez, ekitaldi tradizionalean.
11 pertsona intoxikatu dira Vianako kiroldegian kloro-gasa arnastuta
Kaltetuetako bi 5 eta 9 urteko haurrak dira.
5 graduko lurrikara batek Granada astindu du goizaldean
Lurrikarak Alhendinen izan du epizentroa, eta 112 larrialdi-zerbitzuak 200 dei baino gehiago jaso ditu; gainera, hamabost bat erreplika izan dira Granadako Vega inguruan, baina ez da inor zauritu.