19 hildako EAEn eta 12 Nafarroan azken orduetan COVID-19aren ondorioz
COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz, 19 pertsona hil dira EAEn eta beste 12 Nafarroan azken orduetan. Gainera, EAEn 352 positibo gehiago zenbatu dituzte, Nekane Murga Osasun sailburuak larunbat honetako agerraldian jakinarazi duenez. Horren hitzetan, "pazienteak artatzeko jarduerari eta alor epidemiologikoari erreparatuta, beheranzko joera" baieztatzen dute kutsatu berrien eta hildakoen datuek.
Hortaz, koronabirusaren pandemia hasi zenetik, EAEn 14.132 pertsona daude kutsatuta, eta beste 1.212 hil dira COVD-19arekin. Erietxetan ospitaleratuta egon diren edo dauden lagunak 6.375 dira, atzo baino 60 gehiago.
Zainketa Intentsiboko Unitatean, berriz, 525 pertsona daude, atzo baino zazpi gehiago. Gaitza gainditu dutenen kopuruari dagokionez, 8.941 dira Euskal Autonomia Erkidegoan.
Ostiral arratsaldeko 20:00ak arte bildutako datuen arabera, guztiz sendatutako edo mediku alta jasotako pertsonak 8.941 dira. Gaitza detektatzeko 4.968 PCR test eta 4.441 test azkar egin dira ostiralean, egun bateko kopururik handiena, eta guztira 78.896 egin dira orain arte. Hamar probatik zazpik eman dute positibo.
Herrialdeka, Araban 3.551 kasu positibo zenbatu dira (aurreko egunean baino 98 gehiago), eta horietatik 146 ospitaletan daude; Bizkaian 8.025 pertsona daude kutsatuta (197 gehiago), horietatik 448 ospitaleratuta; Gipuzkoan 2.556 positibo zenbatu dira (57 gehiago), horietatik 175 ospitaletan. Halaber, epidemia hasi zenetik, Araban 332 lagun hil dira, Bizkaian 642 eta Gipuzkoan 238.
Nafarroa
Bestalde, Nafarroako Foru Erkidegoan 94 kasu berri izan dira, aurreko egunean baino % 1,8 gehiago. Epidemia hasi zenetik konfirmatutako kutsatze kopurua 5.274koa da. Ostiral honetako 20:00ak arte 12 hildako gehiago izan dira Nafarroan, guztira, 429. Gaixotasuna gainditu dutenen kopurua 1.737koa da, aurreko egunean baino 185 pertsona gehiago.
Hildakoen % 70,2 erietxetan ospitaleratuta zeuden, eta gainerako % 29,8, ordea, ospitaletik kanpo jazo dira. Hildakoen batez besteko adina 83 urtekoa da.
Datuak Estatu mailan
Hildako kopuruari dagokionez, zertxobait gora egin du larunbat honetan Espainiar Estatu mailan: 378 hildako gehiago izan dira, beraz, 22.902 lagun hil dira guztira, Espainiako Osasun Ministerioak jakitera eman duenez. Ostiralean 367 hildako gehiago izan ziren, aurreko egunean baino 11 hildako gehiago.
223.759 kutsatu daude Estatu osoan, aurreko egunean baino 2.944 kasu gehiago. Gaitza gainditu dutenak, ordea, 95.708 dira, eta horietatik 3.353 azken 24 orduetakoak dira.
Autonomia Erkidegoei erreparatuta, COVID-19agatik hildako kopuru gehienak ditu Madrilek (7.848 hildako); jarraian doaz Katalunia (4.498); Gaztela-Mantxa (2.292); Gaztela eta Leon (1.639); EAE (1.212); Valentzia (1.172); Andaluzia (1.131); Aragoi (709); Nafarroa (429); Extremadura (416); Galizia (388); Errioxa (311); Asturias (239); Kantabria (182); Balear Uhartea (174); Kanaria Uhartea (130); Murtzia (126); Ceuta (4); eta Melilla (2).
Zure interesekoa izan daiteke
1,1 milioi euro utzi ditu Primitivak Bilbon
Astarloa kaleko 3. zenbakian dagoen 11 zenbakia duen Loteria Administrazioan zigilatu zuen txartela asmatzaileak.
25 pertsona artatu dituzte EAEn igande honetan izandako tenperatura altuen ondorioz
16 eta 94 urte bitarteko pertsonak dira artatuak. Horietatik zortzi tokian bertan artatu dituzte sendagiria eman diete; beste 17ak, aldiz, anbulantzian eraman dituzte osasun zentroetara eta ospitalera, jarraipena egiteko, baina ez daude larri.
Mañeruko sutea egonkortu dute, eta pertsona bat eraman behar izan dute ospitalera kea arnastu duelako
Hainbat etxebizitza hustu behar izan dituzte Mañerun, eta A-12 errepidea bi orduz itxita egon da, pilatu den keagatik.
30 urteko gazte bat hil da Sopuertan, trafiko istripu bat izan ostean
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, istripua 02:10 aldera gertatu da; gidatzen ari zen ibilgailua errepidetik atera da eta horma baten kontra jo du. Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean hil da handik ordu batzuetara.
Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako presidente ohia hil da
1947an Ataunen jaioa, gaur egun, Gaindegia behatokiko presidentea eta Jakiundeko akademiako ohorezko kidea zen.
Sute txikiak, atzerapenak Metroan, arazoak TUVISAn... hainbat gorabehera eragin ditu beroak
Muskizen, Arena hondartzatik gertu, sute txiki bat izan da, eta horrek ikuspena zaildu du. Bestalde, Metro Bilbaoren zerbitzua eten egin da beroak arazo teknikoak eragin baititu. TUVISAk ere gorabeheren berri eman du bere zerbitzuan.
Polemikaz inguratura itzuli da Sokamutura Eibarrera, zortzi urteren ostean
Eibarren azken sokamuturra egin zutenetik 8 urte igaro direnean, gaur berriro egin dute halako bat bertan. Udalak aurten festetako egitarauan sartzea erabaki du, eta polemika handia izan da aurreko asteetan. Hala ere, arazorik gabe egin da. Parte hartzaile asko izan dira, batez ere gazteak, eta sokamuturren aurka dauden dozena bat lagun ere bertaratu dira, protesta egiteko.
Arenako hondartzatik gertu sastraka batzuek su hartu dute, eta kea A-8raino heldu da
Sastraka batzuek su hartu dute Muskizen, Arenako hondartzatik gertu, eta A-8raino heldu da kea. Larrialdietarako zerbitzuek jakitera eman dutenez, A-8ko zati bati ere eragin dio, eta, ondorioz, zirkulatzeko arazoak izan dira. Suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera, inguruko beste sail batzuetara zabal ez zedin.
Bizirik topatu dute Gasteizen desagertutako 56 urteko emakumea
Desagerpenak kezka sortu zuen eta mobilizazio handia eragin zuen sare sozialetan.
15 urte martxan daramatzan Iraetako Trena elkarteak tren txikien X. topaketa egin du gaur
Bost hazbeteko, edo bestela esanda, 12 zentimetroko errailetan ibiltzen diren trenak jarri dituzte. Batzuek ikatzez ondo hornitu dituzte eta besteek ezustekoei aurre egin behar izan diete.