13 hildako EAEn eta bat Nafarroan azken orduetan COVID-19aren ondorioz
Koronabirusak eragindako pandemiaren ondorioz, 13 pertsona hil dira Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) azken 24 orduetan; beraz, orain arte, 1.442 pertsona hil dira. Halaber, 340 kasu positibo berri atzeman dituzte Euskadin (38 PCR proben bidez eta 302 test azkarren bitartez); horrenbestez, guztira 18.095 kasu baieztatu dituzte orain arte proba horien bidez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak asteazken honetan emandako datuen arabera (aurreko egunean 20:00ak arte bildutakoak).
Osasun Sailak azaldu duenez, azken 24 orduetan 73 pertsona sendatu dira (guztira 14.986). Horrek esan nahi du kutsatutakoen % 82,8 sendatuta daudela edo alta eman dietela jada.
Osasun arloko krisi hau hasi zenetik, Euskadin 140.665 PCR proba eta 83.415 test azkar egin zaizkie 116.535 pertsonari, horietatik 8.837 azken 24 orduetan. Gaur egun, 420 pertsona daude ospitaleratuta Euskadin, atzo baino 15 gutxiago; horietatik 360 gelan daude (4 gutxiago), eta 60 zainketa intentsiboetako unitatean (11 gutxiago).
Lurraldeka, Araban 85 pertsona daude ospitaleratuta (atzo baino 2 gutxiago), 355 hil dira (1 gehiago) eta 4.766 positibo atzeman dira (56 gehiago). Bizkaian, 263 pertsona ospitaleratu dituzte (aurreko balantzean baino 11 gutxiago), 806 pertsona hil dira koronabirusak jota (9 gehiago) eta 10.218 kutsatu dira (99 gehiago). Gipuzkoan erregistratu dira daturik baxuenak: 72 ospitaleratu zenbatu dituzte orain arte (bi gutxiago), 281 hildako (3 gehiago) eta 3.111 kasu (100 kasu gehiago).
Nafarroan, berriz, pertsona bat hil da azken orduotan koronabirusaren eraginez, 494 guztira, eta 115 kasu gehiago atzeman dituzte (13 PCR proben bidez eta 102 test azkarren bitartez). Datu horiekin, orain arte baieztatutako kasuak 7.752 dira guztira (5.094 PCR proben bidez eta 2.658 test azkarren bitartez).
Gainera, 3 gaixo berri ospitaleratu dituzte Nafarroan, 2.042 pandemia hasi zenetik. Horietatik, 135 paziente zainketa intentsiboetako unitatean izan dira, Foru Gobernuak adierazi duenez, eta 9 azken orduotan sendatu dira.
Bestalde, azken orduetako hiru heriotzekin, 494 pertsona dira jada koronabirusaren eraginez hildakoak (kutsatuen % 6,37). Horietatik, % 68,22 (337 pertsona) ospitaleetan jazo dira, eta % 31,78 (157 pertsona) ospitaleetatik kanpo. Hildakoen adin-tartea 26 eta 107 urte bitartekoa da, eta batez besteko adina 83 da.
Gauzak horrela, 3.297 lagun sendatu dira pandemia hasi zenetik (zaurituen % 42, 53).
Nafarroako Osasun Sistemako (publikoa eta pribatua) profesionalei dagokienez, 9 kasu berri diagnostikatu zituzten atzo, asteartea. Orain arte, pandemia hasi zenetik 865 profesional kutsatu dira, 15.000 pertsonako kolektiboaren % 5,77, gutxi gorabehera.
Espainiako Osasun Ministerioak PCR bidez baieztatutako kasu berriak jakinarazten ditu bakarrik. Proba horren bitartez, pertsona batek une horretan bertan birusa duen ala gaixo dagoen jakin daiteke. Test azkarrek, berriz, pertsona bat kutsatuta egon den ala ez jakinarazten dute, baina ez dute zehazten gaixotasuna garatu duen, uneotan duen edo dagoeneko sendatuta dagoen. Izan ere, test azkarrek pertsona batek hartutako immunitatea edo sortutako antigorputzak neurtzen dituzte, eta, beraz, iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.
Oharra: PCR testak eta test azkarrak batu dira grafikoan
Hildako kopuruak gora egin du Espainian
Bestalde, Espainian koronabirusaren ondorioz hildako pertsonen kopuruak gora egin du bigarren egunez jarraian, 184 pertsona hil baitira azken 24 orduetan. Gauzak horrela, Estatuan dagoeneko 27.104 pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren ondorioz.
Osasun Ministerioak gaur goizean emandako datuen arabera, herrialdean 228.691 kasu baieztatu dituzte PCR proben bitartez, alegia, 439 positibo gehiago zenbatu dira egun bakar batean.
Horrez gain, 140.823 paziente sendatu dira jada, atzo baino 2.000 gehiago (138 980). Halaber, 65 pertsona zainketa intentsiboetako unitatean artatu dituzte azken orduetan, eta 412 ospitaleratu behar izan dituzte. Kutsatutako osasun langileak 49.113 dira, 300 gehiago (48.860).
Datu horiekin, kutsatu gehien dituen munduko hirugarren herrialdea da Espainia, AEBren eta Errusiaren atzetik, eta Europako bigarrena.
Zure interesekoa izan daiteke
1,1 milioi euro utzi ditu Primitivak Bilbon
Astarloa kaleko 3. zenbakian dagoen 11 zenbakia duen Loteria Administrazioan zigilatu zuen txartela asmatzaileak.
25 pertsona artatu dituzte EAEn igande honetan izandako tenperatura altuen ondorioz
16 eta 94 urte bitarteko pertsonak dira artatuak. Horietatik zortzi tokian bertan artatu dituzte sendagiria eman diete; beste 17ak, aldiz, anbulantzian eraman dituzte osasun zentroetara eta ospitalera, jarraipena egiteko, baina ez daude larri.
Mañeruko sutea egonkortu dute, eta pertsona bat eraman behar izan dute ospitalera kea arnastu duelako
Hainbat etxebizitza hustu behar izan dituzte Mañerun, eta A-12 errepidea bi orduz itxita egon da, pilatu den keagatik.
30 urteko gazte bat hil da Sopuertan, trafiko istripu bat izan ostean
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, istripua 02:10 aldera gertatu da; gidatzen ari zen ibilgailua errepidetik atera da eta horma baten kontra jo du. Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean hil da handik ordu batzuetara.
Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako presidente ohia hil da
1947an Ataunen jaioa, gaur egun, Gaindegia behatokiko presidentea eta Jakiundeko akademiako ohorezko kidea zen.
Sute txikiak, atzerapenak Metroan, arazoak TUVISAn... hainbat gorabehera eragin ditu beroak
Muskizen, Arena hondartzatik gertu, sute txiki bat izan da, eta horrek ikuspena zaildu du. Bestalde, Metro Bilbaoren zerbitzua eten egin da beroak arazo teknikoak eragin baititu. TUVISAk ere gorabeheren berri eman du bere zerbitzuan.
Polemikaz inguratura itzuli da Sokamutura Eibarrera, zortzi urteren ostean
Eibarren azken sokamuturra egin zutenetik 8 urte igaro direnean, gaur berriro egin dute halako bat bertan. Udalak aurten festetako egitarauan sartzea erabaki du, eta polemika handia izan da aurreko asteetan. Hala ere, arazorik gabe egin da. Parte hartzaile asko izan dira, batez ere gazteak, eta sokamuturren aurka dauden dozena bat lagun ere bertaratu dira, protesta egiteko.
Arenako hondartzatik gertu sastraka batzuek su hartu dute, eta kea A-8raino heldu da
Sastraka batzuek su hartu dute Muskizen, Arenako hondartzatik gertu, eta A-8raino heldu da kea. Larrialdietarako zerbitzuek jakitera eman dutenez, A-8ko zati bati ere eragin dio, eta, ondorioz, zirkulatzeko arazoak izan dira. Suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera, inguruko beste sail batzuetara zabal ez zedin.
Bizirik topatu dute Gasteizen desagertutako 56 urteko emakumea
Desagerpenak kezka sortu zuen eta mobilizazio handia eragin zuen sare sozialetan.
15 urte martxan daramatzan Iraetako Trena elkarteak tren txikien X. topaketa egin du gaur
Bost hazbeteko, edo bestela esanda, 12 zentimetroko errailetan ibiltzen diren trenak jarri dituzte. Batzuek ikatzez ondo hornitu dituzte eta besteek ezustekoei aurre egin behar izan diete.