Euskadik positiboen jaitsiera izan du, eta Nafarroak kasu berriak bikoiztu ditu
EAEk 387 koronabirus kasu berri erregistratu ditu azken 24 orduetan, aurreko egunean baino 59 gutxiago. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman dituen datuen arabera, igandean 7.316 PCR proba egin dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan; aurreko egunean, aldiz, 9.357 PCR egin zituzten, ia 2.000 PCR test gehiago.
Egindako PCR proben gaineko positiboen ehunekoak apur bat gora egin du aurreko eguneko datuarekin alderatuta, orduan % 4,7koa izan baitzen, baina hil honen erdialdetik % 5 ingurukoa izaten jarraitzen du, eta kopuru hori gehienekotzat jotzen da erkidegoko transmisioa saihesteko.
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Araban 73 kasu berri detektatu dituzte, Bizkaian 163 eta Gipuzkoan 142. 9 kasu, berriz, EAEtik kanpo bizi diren pertsonei dagozkie.
Euskadiko intzidentzia epidemiologikoari buruzko bilakaera hemen kontsulta daiteke. Azken orduetan herriz herri zenbatutako positibo berriak azter daitezke, eta pandemia hasieratik atzemandako kasu guztiak eta adin taldeen araberako datuak ageri dira bertan.
Araban, kutsatze gehienak (60) Gasteizen izan dira, larunbatean baino 13 pertsona gehiagok eman baitute positibo; Bizkaian, 163 kutsaduretatik 49 Bilbon izan dira, eta Donostian, 142 kasu berrietatik 35.
Ospitaleen egoerari dagokionez, igandean 53tik 57ra igo da zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratutako pertsonen kopurua, baina 304tik 303ra jaitsi da gela arruntetan ospitaleratutako pazienteen kopurua.
Igandean, 22 pertsona ospitaleratu dituzte EAEko ospitaleetan COVID-19arekin lotuta, eta larunbatean, berriz, 25 pertsona ospitaleratu zituzten.
R0 indizeak (gaixo batek zenbat pertsona kutsa ditzakeen adierazten du) gora egin du apur bat asteburuan, baina 1etik behera jarraitzen du, ostiraleko 0,89tik larunbateko 0,9ra eta igandeko 0,95era igaro baita.
Nafarroan 362 positibo zenbatu dituzte
Foru Erkidegoko Osasun Sailak 362 COVID-19 kasu berri atzeman ditu atzo. Hamabi gaixo ospitaleratu dituzte, horietako bi zainketa intentsiboetako unitateetan, eta ez da bat ere hil.
Hala ondorioztatzen da Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako datuetan, sistema publikoan 2.514 PCR proba egin ostean, % 14,4ko positiboarekin.
Nafarroako osasun-sare integratuak, alten eta bajen balantzea egin ondoren, 207 paziente ditu ospitaleetan, horietatik 25 zainketa intentsiboetako unitateetan.
Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian zenbatu dituzte positiboen % 52, Tuteran % 10 eta Lizarran % 4. Gainerako positiboak (% 3) Nafarroako beste eremu batzuetan atzeman dituzte.
Gaixoak adin-tartearen arabera bereiziz gero, gehienak (% 23) 30-44 urtekoak dira, baina antzekoa datua ikus daiteke 45-59 urtekoak (% 21) eta 15-29 urtekoak (% 20) aztertuz gero.
Horien atzetik daude 14 urtetik beherakoak (% 16), 60 eta 75 urte bitartekoak (% 11) eta 75 urtetik gorakoak (% 9).
Kasu berrien batez besteko adina 40,4 urtekoa da, eta generoari dagokionez, % 49 gizonak dira eta % 51 emakumeak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 15.107 pertsonakoa da.
31.428 kasu ostiraletik Espainian
Testuinguru honetan, Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak zehaztu du 31.428 koronabirus kasu baieztatu dituztela ostiraletik (horietako 2.975, azken 24 orduetan). Horrenbestez, guztira 671.468 dira pandemiaren hasieratik kutsatutakoak, eta 30.663 hildakoak (311 hil dira azken 7 egunetan).
Beste behin ere, Madril izan da kutsatze gehien izan dituen erkidegoa (11.991 ostiraletik, eta 794 azken 24 orduetan).
Zure interesekoa izan daiteke
Portu Zaharreko jaietan gutxienez hiru sexu-eraso salatu direla jakinarazi du Algortako Mugimendu Feministak
Uztailaren amaieran ospatu ziren San Inazio jaietan ere beste eraso bat izan zela gogoratu dute Getxoko feministek ohar batean.
ENBAk plan bat eskatu du baserri guztiak urez hornitu ahal izateko
Xabier Iraola nekazarien sindikatuko bozeramaileak zehaztu duenez, 5.000 baserri inguru daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ur-hornidurako sare publikotik kanpo. Udako lehorteen ondorioz, gero eta gehiago pairatzen dute ur-falta.
4,7ko beste lurrikara batek Granada astindu du, hiru zauritu eta Alhambra itxita utzita
Granadan 4,7ko indarreko beste lurrikara bat izan dute, eta hiru pertsona arin zauritu dira, tartean adin txikiko bat. Granadako Gojar herrian egon da epizentroa, baina Andaluziako beste lurraldeetan ere igarri da. Granadako monumentuak itxi egin behar izan dituzte badaezpada, Alhambra bera ere bai.
Epaileak 24 urteko espetxe-zigorra ezarri dio Nelson David Morenori, Bilbon 73 urteko gizon bat hiltzeagatik
Epaileak 22 urteko zigorra ezarri dio hilketa astunduagatik, eta beste bi urtekoa iruzur informatikoagatik. Laugarren kondena du, eta ikertzaileek uste dute 2021eko udazkenean hildako zazpi gizon homosexualen heriotzekin zerikusia duela.
Suhiltzaileak Urzainkin piztutako baso-sutea itzaltzeko lanean ari dira
Baso suteetarako Babes Zibileko Plan Bereziaren bigarren egoera operatiboa aktibatu du Nafarroako Gobernuak, ostiralean piztu zen sutea berpiztu ostean.
Llantenoko sutea egonkortuta dute eta zaintza- eta hozte-lanetan ari dira suhiltzaileak
Egoerak onera egin duen arren, puntu beroak daude oraindik eta lanean jarraitzen dute Gasteizko eta Espejoko suhiltzaileek. Aiarako Udalak herritarrei eskatu die ez gerturatzeko sute-eremura, suhiltzaileen lana ez oztopatzeko.
Eguzki eklipsearen ondoren, beste bat dator: ilargiarena, partziala, hilaren 28an
Joan den abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osoaren ondoren, zeruak fenomeno astronomiko berri bat eskainiko du: abuztuaren 28ko gauean ilargiaren eklipse partziala ikusiko da, eta ilargiaren diskoaren % 93 estaliko du, gutxi gorabehera. Begi hutsez ikusi ahal izango da, instrumentazio berezirik gabe.
Jacan oporretan dauden euskaldunak boluntarioen taldeetan antolatu dira sua herrira irits ez dadin
Huescako sutea itzaltzen saiatzeko boluntaro taldeak antolatu dira. Horietako asko, euskaldunak dira. Jakan etxebizitza duten gipuzkoar eta nafarrak. Sugarrak kontrolatzeko bidean dira suhiltzaileak, baina beraiek ere bere aletxoa jarri nahi dute. Sasi, zuhaitz eta adar; sua indartu dezakeen erregaia kentzen.
Imsersok iazko formula bera erabiliko du 2026-2027 denboraldian: bidaiak 50 eurotan eta maskotarekin bidaiatzeko aukera
Ia 900.000 plaza eskainiko dira orotara, eta horietatik 7.400 baliabide gutxien dituzten pentsiodunentzat erreserbatu dira, 50 euroko prezioan. Bidaiak irailaren 14tik 15era bitartean merkaturatuko dira.
Iruñeko Udaltzaingoaren ustez, gidariak giza akats bat egin zuen Nabarreriako kamioiaren istripuan
Gidaria ibilgailutik jaitsi zen kamioia itopuntuan zuela eta esku-balazta aktibatu gabe, Iruñeko Udaltzaingoak epaitegira bidalitako atestatuaren arabera. Hasiera batean balaztari eragin ziola ziurtatu zuen, baina gero adierazi zuen ez zuela argi gogoratzen.