Positiboen portzentajeak % 8tik eta % 17tik gora egin du EAEn eta Nafarroan
Euskadin, azken 24 orduetan, COVID-19aren positibo tasak gora egin du eta % 8,4ra igo da, eta ospitaleetako presioak okerrera egin du; izan ere, 300 gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Autonomia Erkidegoan, 657 kasu zenbatu dituzte, eta larunbatean 743 izan ziren. Halaber, 18 udalerrik, horietako 14 Gipuzkoakoak, 'marra gorria' gainditu dute, 100.000 biztanleko 500 kutsatze baino gehiago izan baitituzte 14 egunean.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman dituen datuen arabera, 7.838 PCR eta antigeno proba egin zituzten igandean, aurreko egunean baino 4.284 gutxiago.
Positiboen portzentajeak 2,3 puntu egin du gora bi egun horietan, % 6,1etik % 8,4ra. Euskadin ez zen portzentaje hori erregistratzen irailaren hasieratik, eta MOEk pandemia kontrolik gabe geratu aurretik ezarritako muga (% 5) gainditu du.
Ospitaleen egoerari dagokionez, dagoeneko 300 gaixo ospitaleratu daude gela arruntetan (aurreko egunean baino 15 gehiago) eta 55 (hiru gehiago) zainketa intentsiboetako unitateetan, 33 gaixo berri ospitaleratu zituzten egunean (larunbatean baino hiru gutxiago).
Oinarrizko ugalketa indizeak (R0 indizeak gaixo batek zenbat pertsona kutsa ditzakeen neurtzen du) ere gora egin du apur bat, eta 1,26an zegoen igandean, bezperan baino ehunen bat gehiago.
Bizkaia da kasu gehien izan dituen lurraldea, 313 positiborekin (305 izan ziren aurreko egunean). Gipuzkoak, berriz, behera egin du, eta 275 positibo berri zenbatu ditu (larunbatean baino 61 gutxiago). Araban ere, behera egin du kasu berrien kopuruak, 59 kutsatu baitira (99 positibo atzeman zituzten bezperan). Halaber, EAEtik kanpo bizi diren 10 pertsonak eman dute positibo EAEn egindako probetan (larunbatean baino zazpi gehiago).
Kutsatu gehien Bizkaian atzeman arren, Gipuzkoan dago 100.000 biztanleko intzidentzia-tasarik txarrena 14 egunetan (479,37), Bizkaian (296,28) eta Araban (290,88) baino handiagoa baita. Gaur egun, 360,74ko tasa du Euskadik.
Gipuzkoako 14 herri eta Bizkaiko lau gorriz sailkatu ditu gaur, astelehena, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, COVID-19ak Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan izandako eragina aztertzen duen koloreetako semaforoa erabiliz. Hain zuzen ere, Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.
Euskadiko intzidentzia epidemiologikoari buruzko bilakaera hemen kontsulta daiteke. Azken orduetan herriz herri zenbatutako positibo berriak azter daitezke, eta pandemia hasieratik atzemandako kasu guztiak eta adin taldeen araberako datuak ageri dira bertan.
Iñigo Urkullu lehendakariak astelehen honetan adierazi duenez, "birusak gure artean jarraitzen du", eta, beraz, "guri dagokigu une oro beharrezkoak diren neurri guztiak hartzea", "inork ez baitaki zenbateko iraupena izango duen pandemiak".
Bestalde, Nafarroan COVID-19aren 466 kasu positibo berri zenbatu dituzte azken orduetan, Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuak emandako datuen arabera.
Kasu horiek guztiak 2.719 PCR proba eta antigeno proba eginda atzeman dituzte, eta positibo tasa, beraz, % 17,1ekoa da.
Atzo, gaixotasun horrekin lotutako 17 ospitaleratze izan ziren Nafarroako ospitaleetan, horietako bi zainketa intentsiboetako unitateetan. COVID-19ak bi heriotza eragin zituen, 92 eta 97 urteko bi emakume, eta, beraz, 651 dira guztira hildakoak.
Zonaldeka, positiboen % 65 Iruñean eta Iruñerrian erregistratu dituzte, Tuteran % 7 eta Lizarran % 2. Gainerako positiboak (% 26) Nafarroako beste eremu batzuetan atzeman dituzte.
Erregistratutako kasuen banaketari dagokionez, adin-tarteen arabera, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak (% 25) eta 30 eta 44 urte artekoak (% 21) dira. Ondoren, 15 eta 29 urte bitarteko taldea dago (% 19); gero, 15 urtetik beherakoak (% 17); ondoren, 60 eta 75 urte artekoak (% 12), eta, azkenik, 75 urtetik gorakoak (% 6). Kasu berrien batez besteko adina 39,3 urtekoa da.
Generoari dagokionez, % 49 emakumeak dira eta % 51 gizonak.
Nafarroako ospitale-sarean, 296 pertsona (14 gehiago) daude ospitaleratuta COVID-19arekin; horietatik 37 (atzo bezala) zainketa intentsiboetako oheetan daude eta 44 etxean ospitaleratuta. Gainerakoak (215 paziente) gela arruntetan daude.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 25.403 dira gaur egun.
Egoitzak
Bizkaiko adinekoen egoitzetan positiboek gora egin dute azken bi egunetan, baina ez da adinekorik hil.
Aldundiak jakitera eman duenez, ostiraletik igandera 37 positibotik 47ra (hamar gehiago) pasa dira, eta 11 adineko ospitalean daude. Bi egunetan adineko bat sendatu da.
Era berean, langile gehiagok eman dute positibo; izan ere, 65etik 73ra igo dira kasuak beharginen artean, ostiralean baino zortzi positibo gehiago. Isolatutako langileen kopuruak, ostera, behera egin du, 51etik 45era.
Gipuzkoako egoitzetan bi adineko eman dute positibo azken orduetan, Aldundiak jakitera eman duenez. Ez da adinekorik hil.
Espainia
Erkidegoek Osasun Ministerioari COVID-19 3.750 positibo berri jakinarazi dizkiote azken 24 orduetan. Ostiralean 6.591 kasu diagnostikatu zituzten.
Guztira, 974.449 kasu izan dira pandemia hasi zenetik, datu ofizialen arabera. Azken bi asteetan, 45.046k sintomak izan dituzte eta positibo izan dira, 12.742 azken zazpi egunetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Haurrak protagonista Gasteizko jaietan, Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsierarekin
Jaietako laugarren eguna haurrei eskainiko diote gaur, Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsierarekin. Egun osoan zehar, jarduerak izango dira eta orain.eus-ek zuzenean eskainiko du jaitsiera Andre Maria Zuriaren plazatik.
Migratzaileek helmuga berri baterainoko bidea azaldu dute
Azaldu dutenez, askok saiakera bat baino gehiago egin behar izan zituzten aurreikusitako helmugara iritsi aurretik. Migratzaile batzuek egoera berean dauden beste pertsona batzuekin egiten dute ibilbidea.
Martxoaren 3ko biktimak gogoan, zapi beltzak jantzi dituzte blusek eta neskek
Jaiak eta memoria ekimenaren barruan, Martxoaren 3ko sarraskian hildako bost langileak eta ehunka zaurituak gogoratu dituzte gaur Gasteizko Andre Maria Zuriaren festetan. Jendetza batu da Katedral Berriaren atarian egin duten oroimen ekitaldian.
Abuztuaren 12an eguzki eklipseaz segurtasunez gozatzeko aholkuak
Ahal den guztietan bidaia luzeak saihestea da gomendio nagusia. Eklipsea bizilekutik edo ikuspen-baldintza onak dituen gertuko udalerri batetik ikus badaiteke, hobe da horren alde egitea, gehiegizko joan-etorriak murrizteko.
Itsuek eklipsea "entzun" ahal izango dute, ONCEk jarriko dituen gailue batzuei esker
LightSound dispositiboa soinu bihurtzen du argiaren intentsitatea, eta abuztuaren 12ko fenomeno astronomikoa behatzeko gune batzuetan egongo da eskuragarri.
Gizon batek bikotekide ohia, 44 urteko emakume bat, hil du Murtziako merkataritza-gune batean
Halaber, 45 urteko emakume bat hiltzeagatik Benahavisen (Malaga) atxilotutako gizonak aitortu du hiltzailea dela, ihesaldian idatzi eta lagun baten etxeko atarian utzi zuen ohar batean. Horrek idatzia aurkitu eta Guardia Zibilari eman dio.
Gaztelugatxerako sarbideak itxita egongo dira eklipsearen egunean, arratsaldetik aurrera
Natur gunearen inguruan jendetza biltzea espero da, fenomeno astronomikoa ikusteko. Hori dela eta, segurtasun operatibo berezia aktibatuko dute Bizkaiko Aldundiak eta Bakioko eta Bermeoko udalek.
Onintza Enbeita eta Ainhoa Urrejola, Aste Nagusiari hasiera emateko prest
Enbeitak pregoia idatzita dauka. Bertsoak egongo direla aurreratu du, baina dena ez dela bertsotan izango. Pregoilariak errespetuan eta bizikidetzan oinarritutako jaien alde egin du, albiste txarrik gabe.
Abuztuaren 15ean Maroko eta Ceuta arteko muga berriro zeharkatzeko deia egiten ari dira sare sozialetan
Ceutako Gobernuaren bozeramaileak ziurtatu duenez, Espainiako Gobernuak deialdi horren berri du, eta iragan asteko krisia ez errepikatzeko baliabide nahikoak jartzea espero du.
Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik
Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.