Positibo marka berria EAEn, 1.212 kasurekin, eta Nafarroan goraka, 497rekin
Euskadik 1.000 kutsatze baino gehiago atzeman ditu berriro ere, azken orduetan 1.212 izan baitira, bezperan baino 5 gehiago. Orotara 13.895 PCR proba egin dira. Beraz, positiboen portzentajea % 8,7ra igo da. Bigarren olatu pandemikoan izan den portzentajerik altuena da hori.
Osasun Sailak ostiraleko pandemiaren bilakaerari buruzko datuak eguneratu ditu, Eusko Jaurlaritzak ezarritako murrizketa berriak indarrean diren honetan. Murrizketa horien arten dago 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 kutsaduratik gora pilatu dituzten 25 udalerrietatik ez ateratzeko eta sartzeko gomendioa.
Gipuzkoa da kutsatze berri gehien izan dituen lurraldea, 620. Bizkaian 452 positibo berri atzeman dituzte eta Araban 136. Beste 4 kasu Euskaditik kanpo bizi diren pertsonei dagozkie. Deigarria da Gipuzkoan zein Araban kasuek izan duten gorakada.
Ospitaleratzeei dagokienez, 61 pertsona ospitaleratu behar izan zituzten atzo COVID-19a dela eta, eta 71 lagun daude gaur egun Zaintza Berezien Unitateetan infekzio hori dela eta.
Herriz herriko informazioa eta RO indizea ez dira astelehenera arte jakinaraziko.
497 positibo Nafarroan, atzo baino 28 gehiago
Bestalde, 497 COVID-19 kasu gehiago atzeman ziren ostiralean Nafarroan. Kopurua bezperakoa baino altuagoa da, 469 kasu izan baitziren orduan.
Nafarroako Gobernuko Osasun Sailetik jakitera eman dutenez, atzo 3.848 PCR eta antigeno test egin zituzten (aurreko egunean 3.717), eta positibotasun tasa % 12,9koa izan zen, aurreko eguneko % 12,3aren gainetik.
30 pertsona ospitaleratu behar izan zituzten COVID-19a dela eta, eta lau pertsona hil ziren: 68,75, 90 eta 97 urteko lau gizon. Guztira, 672 pertsona hil dira COVIDarekin Nafarroan, pandemia hasi zenetik.
Iruñean eta Iruñerrian atzeman zituzten ostiralean positibo berrien % 54, Tutera aldean % 23, Lizarraldean % 8 eta gainontzeko %15a Nafarroa osoan zehar.
Adinari dagokionez, kasu gehienak 15-29 adin tarteetan atzeman ziren (% 23), 30-44 artean eta 45-59 artean % 22na, 15 urtetik behera % 14, 60-75 artean % 12 eta 75etik gora % 7.
Gaur egun 367 pertsona daude ospitaleratuta COVID-19arekin, horietako 41 ZIUn.
Zure interesekoa izan daiteke
Zeledon Txikik eta Edurnek giro aparta sortu dute Andre Maria Zuriaren plazan, Txikien Egunean
Ekai Gonzalez eta Haizea Lauzurika izan dira Zeledon Txikiren eta Edurneren jaitsieraren protagonistak, Gasteizko jaietako haurrek gehien espero duten ekitaldietako batean.
Kerman Villateren familiak gezurtatu egin du Gasteizko Udalak barne ikerketa egin izana
Gasteizko Mitika diskotekako atezain baten kolpe baten ondorioz hildako gaztearen familiak Maider Etxebarria alkatearen adierazpenei erantzun die, eta esan du Udalak ez duela inoiz ikerketa bat egin gertatutakoa argitzeko. Gainera, eskatutako dokumentazioa emateko eta justiziarekin elkarlanean aritzeko eskatu diote Udalari.
Ander Zubillagak omenaldia egin die Biescasko biktimei tragediaren 30. urteurrenean
Biescasko kanpinaren uholdea 1996ko abuztuaren 7an gertatu zen, Araseko sakanaren bat-bateko ur-goraldi bikain batek Las Nieves kanpina suntsitu zuenean. 87 pertsona hil ziren eta 187 zauritu. Ander Zubillaga gitarrista tolosarrak sei urte eskasekin bizi izan zuen tragedia hura.
Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzea antzeztuko da Getarian ostiral honetan
EITBk zuzenean emango du Orain.eus atarian, ETB1en eta ETB ONen, 16:45etik aurrera, lau urtean behin egiten den ekitaldi honen berri.
Zuzenean: Eklipsea Bardean
Abuztuaren 12ko 19:00etatik aurrera, eguzki-eklipse osoaren zuzeneko seinalea eskainiko dugu Bardeatik.
Zuzenean: Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzea
Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzearen antzezpena zuzenean Getariatik, 16:45etik aurrera.
Asintomatikoa eta kontrolpean dago Galizian atzemandako hantabirusaren kasua
Pazientea, frantziar-argentinar herritar bat, ostatuan isolatuta dago, eta Osasun Ministerioa zein Galiziako Xunta haren kontaktuen jarraipena egiten ari dira.
Mila pertsona inguru etxetik atera dituzte Baionako erdigunean gas-isuri baten ondorioz
Baionako hiriguneko mila bizilagun etxetik atera behar izan dituzte bart, gas-ihesa dela eta; ondorioz, segurtasun dispositibo handia aktibatu behar izan dute. Suhiltzaileek 100 metroko perimetroa itxi dute, eta goizaldeko ordu batak arte ezin izan dute etxebizitzetara itzuli.
Sosik ez, eta hilobirik ere ez: Juan Sebastian Elkano getariar nabigatzaile handiari buruzko 5 bitxikeria
Zenbat dakizu munduari lehen bira eman zion euskal itsasgizon handi honi buruz? Elkanoren figura lerroburuetara ekarri nahi dugu, haren heriotzaren 500. urteurrena bete berri den honetan. Hain justu, Getarian Elkanoren lehorreratzea antzeztuko dute gaur arratsaldean, lau urtean behin egiten den gisara, eta Orain-ek zuzenean eskainiko du, streaming bidez.
Haurrak protagonista Gasteizko jaietan, Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsierarekin
Jaietako laugarren eguna haurrei eskainiko diote gaur, Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsierarekin. Egun osoan zehar, jarduerak izango dira eta orain.eus-ek zuzenean eskainiko du jaitsiera Andre Maria Zuriaren plazatik.