EAE alerta laranjan: 560 kasu berri izan ditu, % 5,2ko positibotasunarekin
Covid-19aren kasu berriek eta egindako PCR proben positibotasun tasak gorakada txiki bat izan dute igandean Euskadin: 560 kutsatu berri (aurreko egunean baino 51 gehiago) eta % 5,2ko positibotasun-tasa (aurreko lanaldikoa % 5,1 zen). Datu horiekin, Euskal Autonomia Erkidegoa alerta laranjan sartu da, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia-tasa Euskadin 305,40ra igo ostean.
Igandean 10.760 proba diagnostiko egin zituzten (larunbatean baino 655 gehiago), horietatik 8.722 PCR probak eta 1.629 antigeno test, Eusko Jaurlaritzak astelehen honetan jakitera eman duen aldizkari epidemiologikoaren arabera.
Positibo berri gehienak Bizkaian erregistratu zituzten, 322 (larunbatean baino 61 gehiago), Gipuzkoan 166 (aurreko egunean baino hiru gutxiago) eta Araban 67 (larunbatean 73 izan ziren).
Positibotasun-tasa apenas igo den arren, igoerarik handiena 14 eguneko intzidentzia-tasa metatuan ikusten da; izan ere, Euskadi "eremu laranja" deiturikoan dago igande honetatik, hau da, 300 kasu baino gehiago daude 100.000 biztanleko aldi horretan, zehazki, 305,4.
Adierazle horrek gora egin du: ostegunean, 261; ostiralean, 280,6; larunbatean, 293,4; eta igandean, 100.000 biztanleko, 305,4 kasu.
Lurraldez lurralde aztertuta, Bizkaiak bakarrik jarraitzen du "eremu horian", 291,8 kasu pilatuta. Araban 306,4 dira eta Gipuzkoan 315,3.
R0 zenbakiak ere, gaixo batek zenbat pertsona kutsa ditzakeen adierazten duenak, gora egiten jarraitzen du eta atzo 1,21era iritsi zen. Ostegunean 1,08 izatetik ostiralean 1,17 izatera, eta, larunbatean, 1,19 izatera igaro zen.
Beste datu negatibo bat ospitaleko presioari dagokio; izan ere, 400 paziente baino gehiago ospitaleratu dituzte dagoeneko, zehazki, 410. Horietatik 76 zainketa intentsiboetako unitateetan daude, bezperako berberak, baina gela arruntetan 334 daude, larunbatean baino 25 gehiago.
Udalerriei dagokienez, bederatzi daude "gune gorrian", hau da, 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago dituzte 14 egunetan, joan den ostegunean baino 5 gehiago.
Araban, Agurain zerrendan sartu da. Bizkaian, Amorebieta-Etxanok bat egiten du Bermeorekin eta Lekeitiorekin; Gipuzkoan, berriz, Beasainek eta Zumaiak ez ezik, Andoainek eta Villabonak ere eragin handia dute, baita Lazkaok ere.
Euskadiko intzidentzia epidemiologikoaren bilakaera kontsulta daiteke. Azken orduetan herriz herri zenbatutako positibo berriak azter daitezke, eta pandemia hasieratik atzemandako kasu guztiak eta adin-taldeen araberako datuak ageri dira bertan.
Nafarroan
Positibo berrien kopuruak behera egin du berriro Foru Erkidegoan, 133 kasu, Nafarroako Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera. Dena dela, positiboen tasak gorantz egiten jarraitzen du, eta % 10etik gertu kokatu da.
Kutsatzeen gorakada nabarmena Estatuan
Betalde, pilatutako kasuen tasa 435era igo da Estatuan, urri bukaerako datu txarrak errepikatuz.
Osasun Ministerioak emandako datuen arabera, ostiraletik 61.422 positibo gehiago detektatu dituzte. Hortaz, guztira, 2.111.782 pertsona kutsatu tea 52.275 hil dira koronabirusarekin Espainian.
Fernando Simon Espainiako Osasun Larrialdietarako koordinatzaileak esan du joera gorakoa dela eta herritarrei egotzi die ardura, Gabonetan izandako jarrera egokia izan ez dela iritzita.
"Oporrak behar baino hobeto igaro ditugu eta orain ondorioak ikusten ari gara", adierazi du. Halaber, baztertu egin du kasuen gorakada Erresuma Batuan agertutako aldaerarekin lotuta egotea.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.