Positibotasuna ia puntu bat igo da, eta positibo berriak 771era heldu dira
Covid-19aren pandemiaren ondorioz, 771 positibo berri atzeman dituzte Euskadin azken orduetan, asteartean baino 36 kasu gehiago. Halaber, positibotasun tasa % 5etik % 5,9ra igo da, proba diagnostiko gutxiagorekin.
Koronabirusaren intzidentzia-tasak gora egiten jarraitzen du 100.000 biztanleko 14 egunetan, 348,64 kasuraino, astearteko 336,68 kasuen gainetik. Igoera hiru lurraldeetan erregistratu da: 350,81 Bizkaian (335 asteartean), 334,65 Gipuzkoan (331,87 asteartean) eta 340,09 Araban (323,73 asteartean).
Osasun Sailak jakitera eman duenez, asteazken honetan 13.021 proba egin dituzte, aurreko egunean baino 1.628 gutxiago, eta horietatik 771k positibo eman dute, kutsatze tasa % 5,9koa izan baita. Atzemandako kasu berriek eta positibotasun indizeak okerrera egin dute astearteko datuekin alderatuta, orduan 735 kutsatze berri izan baitziren, eta tasa % 5ekoa izan zen.
R0 kopurua egonkor mantendu da eta 1,24an kokatu da (1,24 asteartean), baina ospitaleen egoerak okerrera egin du; izan ere, 74 gaixo ospitaleratu zituzten asteazken honetan, eta dagoeneko 368 gaixo daude gela arruntetan, asteartean baino 13 gehiago. Zainketa intentsiboetako unitateek bost gaixo larri gehiago dituzte, 83 guztira.
Positibo berri gehienak Bizkaian izan dira berriro, 428 kutsatze berri (asteartean baino 58 gehiago), Gipuzkoan 209 (aurreko egunean baino 28 gutxiago) atzeman dituzte, eta Araban, 119 (asteartean baino bost gutxiago). Gainera, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi diren 15 pertsona positibo eman dute, aurreko egunean baino bat gehiago.
5.000 biztanletik gorako udalerriei dagokienez, hamaika udalerri daude "eremu gorrian", hau da, 100.000 biztanleko 500 kasutik gorako intzidentzia metatua dute 14 egunetan. Gernika eta Markina-Xemein (Bizkaian) zerrenda horretan sartu ziren asteartean.
Bi herri horiez gain, egoera horretan jarraitzen dute Agurainek (Araba), Andoainek, Beasainek, Villabonak eta Zumaiak, Gipuzkoan, eta Zornotzak, Bermeok, Lekeitiok eta Muskizek, Bizkaian.
Nafarroako egoera
COVID-19ak kutsatutakoek gora egiten jarraitzen dute Nafarroan, eta atzo 208 positibo berri atzeman zituzten, Foru Gobernuaren behin behineko datuen arabera. Azken bi hilabeteetako daturik txarrena da. Positibotasun tasak ere gora egin du, % 7,7an kokatuz.
Bi positibo, Gipuzkoako zahar-egoitza batean
Azken orduetan, covid-19arekin lotuta, bi kasu gehiago atzeman dituzte Gipuzkoako zaharren egoitzetan. Biek ala biek Pzifer-BioNtechek garatutako txertoaren lehen dosia jaso zuten iragan astelehenean.
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Irungo Inmaculada auzoan atzeman dute positiboetako ba. Han, urtarrilaren 11n hasi zuten txertaketa. Arratsaldean argitaratutako txostenean, ostera, bi kasu atzeman dituztela zehaztu dute.
Aldundiak esandakoaren arabera, oraingoz ez dakite bi pertsona horiek txertoa jaso orduko kutsatu ziren ala ez.
Bestalde, azken orduetan ez da inor hil Gipuzkoako adinekoen zentroetan, eta hiru pertsonak gaixotasun gainditu dute.
Abuztuaren 11az geroztik, 590 adineko sendatu eta 114 hil dira Gipuzkoako zahar-egoitzetan. Gaur-gaurkoz, 52 positibo daude, eta horietako 18 Eibarren eta Ordizian daude, covid-19arekin kutsatutako pertsonei arreta ematen dieten zentro berezietan.
100.000 biztanleko 523 kasu berri, Espainian
Osasun Ministerioak 35.878 kasu berri zenbatu ditu ostegun honetan. Guztira, 2.211.967 pertsona kutsatu ditu covid-19ak Espainian, eta 53.079 hil dira birus horren ondorioz (201 azken orduetan). Azken 14 egunetan, 522,7an kokatu da metatutako intzidentzia.
Autonomia erkidegoek emandako datuetan oinarrituta, 18.924 pertsona daude ospitaleratuta (asteazkenean baino 709 gehiago). Ospitaleen okupazioa % 15,14koa da, eta ZIUetakoa % 28,46koa.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.