Positiboek apur bat behera egin dute, baina tasa metatua 360 kasutara igo da Euskadin
Covid-19aren pandemiaren ondorioz, 760 positibo berri atzeman dituzte Euskadin azken orduetan, asteazkenean baino 11 kasu gutxiago. Positibotasun tasa ere % 5,9tik % 5,7ra jaitsi da, eta proba diagnostiko gehiago egin dira.
Koronabirusaren intzidentzia-tasak gora egiten jarraitzen du 100.000 biztanleko 14 egunetan, 360,91 kasuraino, asteazkeneko 348,64 kasuen gainetik. Igoera hiru lurraldeetan erregistratu da: 365,87 Bizkaian (350,81 asteazkenean), 345,20 Gipuzkoan (334,65 asteazkenean) eta 345,54 Araban (340,09 asteazkenean).
Osasun Sailak jakitera eman duenez, 13.224 proba egin zituzten ostegun honetan, aurreko egunean baino 203 gehiago, eta horietatik 760k eman zuten positibo, % 5,7ko kutsatze-tasarekin. Kasu berriek eta positibotasun-indizeak behera egin dute asteazkeneko datuekin alderatuta, orduan 771 kutsatze berri izan baitziren, eta tasa % 5,9koa izan zen.
Pandemiaren bilakaera islatzen duen beste parametroetako bat R0 zenbakia da, gaixo batek zenbat pertsona kutsa ditzakeen adierazten duena, eta, oraingoan, egonkor mantentzen da eta 1,23an dago, aurreko egunean baino hamarren bat gutxiago.
Ospitaleen egoera egonkorra da: 50 gaixo ospitaleratu zituzten ostegun honetan (aurreko egunean baino 34 gutxiago), 367 gaixo daude gela arruntetan, asteazkenean baino 1 gutxiago, eta zainketa intentsiboetako unitateek gaixo larri bat gehiago zaintzen dute, 84 guztira.
Positibo berri gehienak Bizkaian izan dira berriro, 412 kutsatze berri (asteazkenean baino 16 gutxiago), Gipuzkoan 239 (aurreko egunean baino 30 gehiago) eta Araban 100 (asteazkenean baino 19 gutxiago). Gainera, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi diren bederatzi pertsonek positibo eman dute.
5.000 biztanletik gorako udalerriei dagokienez, 12 daude "eremu gorrian", hau da, 100.000 biztanleko 500 kasutik gorako intzidentzia metatua dute 14 egunetan, asteazkenean baino bat gehiago, Bizkaiko Durango gehitu baitzaie.
Gainera, kutsadura-indize altuekin jarraitzen dute Agurainen (Araba), Andoainen, Beasainen, Villabonan, Zumaian, Zornotzan, Bermeon, Lekeition eta Muskizen.
Hildakoei dagokienez, Osakidetzak zuzendu egin du azken astean covid-19aren ondorioz hildako pertsonen kopurua, joan den asteazkenean jakinarazitako 36 pertsonetatik 66ra igaro baitira.
Adinekoen egoitzen egoera
Lau pertsona hil dira covid-19ak jota azken orduetan Bizkaiko zahar-egoitzetan. Guztira 152 dira pandemiaren bigarren olatuan hil diren pertsonak.
Foru Aldundiak ostiral honetan, osteguneko datuetan oinarrituta, jakinarazi duenez, 13 zentrotan daude koronabirusak gaixotutako pertsonak Bizkaian.
Egoiliar kopuruari dagokionez, 251 dira covid-19a duten adinekoak, duela bi egun baino 9 gehiago. Gaixorik dauden pertsona horietatik 26 ospitaleratura daude, asteazkenean baino 5 gutxiago.
Gainera, 164 langile daude birusak jota, azken zenbaketan baino bat gehiago, eta 78 profesional daude isolatuta, PCR proben emaitzen zain.
Araban, sei dira kasu positiboak, Aldundiak jakitera eman duenez.
Halaber, zehaztu du Zuiako Gorbea egoitzan dagoeneko ez dagoela koronabirusarekin gaixotutako inor, gaitzari aurre egitea lortu baitu kutsatuta zegoen pertsona bakarrak.
Gipuzkoan, bestalde, bi kasu berri atzeman dituzte, baina ez da inor hil azken orduetan.
Horrez gain, aipatzeko moduka da hiru egoiliarrek lortu dutela covid-19a gainditzea. Orotara, bost zentrok dituzte covid-19 kasuak gaur-gaurkoz, eta Aretxabaletako Debagoiena zentroan dute egoera okerrena: 30 kasu.
Gipuzkoa osoa kontuan izanda, 51 kasu positibo daude adinekoen zentroetan. Abuztuaren 11az geroztik, 593 pertsonak egin diote aurre koronabirusari, eta 144 hil egin dira.
Nafarroako datuak
Beste behin, gora egin du positibo berrien kopuruak Nafarroan. Ostegun honetan, 226 kasu atzeman dituzte, 2.861 proben artean (PCR eta antigenoak); horrek % 7,9ko positibotasun tasa utzi du, Foru Gobernuak jakitera eman duenez.
40.000 kasu berri, Espainian
Osasun Ministerioak emandako datuetan oinarrituta, 40.197 positibo berri atzeman dituzte Espainiako Estatuan azken 24 orduetan; 2.252.164 pandemia hasi zenetik. Hildako kopurua 53.314koa da martxotik; atzotik, ostera, 235ekoa. Metatutako intzidentzia 575,10 kasutan dago.
Ospitaletan geroz eta jende gehiago dago. Covid-19a duten pertsonak betetzen dute ospitaleen % 15,69, eta ZIUen % 29,56 (atzo baino puntu bat gehiago). Guztira, 19.657 pertsona daude covid-19ak jota (atzo baino 704 gehiago), eta ia 3.000 lagun zainketa intentsiboen unitateetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.