Tasa metatua 400 kasutik gorakoa da, baina R0 jaitsi egin da zazpigarren egunez
Covid-19aren pandemiaren ondorioz, 648 positibo berri atzeman dituzte Euskadin azken orduetan, larunbatean baino 28 kasu gehiago, baina ostiraleko 835 kasuetatik urrun. Hala ere, positibotasun tasa % 6,8tik % 8,2ra igo da.
100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia-tasa metatuak gora egiten jarraitzen du, 412,05 kasukoa baita. Igoera hiru lurraldeetan erregistratu da: Bizkaian (432,88), Gipuzkoan (376,98) eta Araban (378,55).
Osasun Sailak jakinarazi duenez, 7.927 proba egin dituzte igande honetan, aurreko egunean baino 2.000 gutxiago, eta horietatik 648k eman dute positibo; ondorioz, kutsatze-tasa % 8,2koa izan da.
R0 kopurua jaitsi egin da zazpigarren egunez jarraian, eta 1,15ean kokatu da, baina ospitaleen egoerak okerrera egiten jarraitzen du: 98 gaixo daude zainketa intentsiboetako unitateetan eta 409 pertsona daude gela arruntetan ospitaleratu. Gainera, azken orduetan 40 pertsona ospitaleratu dituzte EAEn.
Positibo berri gehienak Bizkaian erregistratu dituzte, 358 izan baitira (larunbatean baino 33 gutxiago); Gipuzkoan 187 positibo berri atzeman dituzte (bezperan baino hamar gehiago) eta Araban 90 (larunbatean baino bederatzi gutxiago). Gainera, 13 kasu erregistratu dituzte Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi diren pertsonen artean (aurreko egunean baino lau gehiago).
Euskadiko intzidentzia epidemiologikoaren bilakaera kontsulta daiteke. Azken orduetan herriz herri zenbatutako positibo berriak azter daitezke, eta pandemia hasieratik atzemandako kasu guztiak eta adin-taldeen araberako datuak ageri dira bertan.
Guztira, 15 udalerri daude arriskurik handiena zehazten duen zonaldean. Balmaseda, Deba, Orio eta Tolosa eremu gorrian sartu dira astelehen honetan, covid-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera.
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Radio Euskadiko "Boulevard Informativo" saioan adierazi duenez, orain dauden datuekin, baliteke asteazken honetan bertan Bizkaiko hiriburua gune gorrian sartzea, hau da, koronabirusaren transmisio handiko gune bihurtzea.
Heriotza bat Gipuzkoako erresidentzia batean
Horrez gain, azken orduetan, Gipuzkoako egoitzetan adineko bat hil dela eta beste positibo bat detektatu dutela jakinarazi du Foru Aldundiak. Halaber, beste bi pertsona sendatu egin direla azpimarratu dute.
Heriotza Errenteriako Sanmarkosene egoitzan izan da eta kasu berria Gurutze Gorriak Irunen duen zentroan antzeman dute.
Udatik hona, 146 adineko hil dira Gipuzkoako erresidentziatan eta 595 sendatu dira. Une honetan, 51 egoiliar daude koronabirusarekin kutsatuta.
55 ikasgela itxita
55 ikasgela itxi dituzte astelehen honetan Euskadin, aurreko asteazkenean baino 42 gehiago, hau da, eskolen % 0,31 (HHko eta DBHko ikastetxeetan).
Hezkuntza Sailaren datuen arabera, astelehen honetako (urtarrilak 18) 12:00ak arte ez dago koronabirusaren ondorioz aurrez aurreko jarduera bertan behera utzi duen zentrorik. Hala ere, 55 ikasgela itxi dituzte, aurreko asteazkenean baino 42 gehiago. Guztira 42 zentro daude kaltetuta.
Nafarroako egoera
199 koronabirus kasu zenbatu dituzte azken orduetan Nafarroan, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera. Datuok egunean zehar baieztatuko dituzte.
Bestalde, Espainian 84.287 positibo gehiago detektatu dituzte joan den ostiraletik eta kutsatze-tasa 689,27 kasura igo da 100.000 biztanleko. Gainera, azken hiru egunetan 455 pertsona hil dira koronabirusarekin.
Pandemia hasi zenetik, 2.336.451 pertsona kutsatu eta 53.769 zendu dira Estatuan.
Zure interesekoa izan daiteke
Kantauri itsasoko ura 25,2 graduan dago, inoiz baino epelago
Ekainean, normalean, itsasoko ura 18 graduren bueltan egoten bada ere, gaur, ekainaren 24an, Donostiako Aquariumean egindako neurketak Kantauri itsasoko ura 25,2 gradutan dagoela erakutsi du, inoiz baino beroago.
Anne Baskaran Egido gasteiztarraren "Zuriaren, zure, gure... jaiak" izango da aurtengo Gasteizko jaietako kartela
Egileak azaldu du kartelak "Gasteizko jaiak bizitzeko dauden modu anitzak" islatu nahi dituela.
Ertzaintzak Euskadin erregistratutako gorroto delituak % 18 jaitsi dira 2025ean
Kasu horiei buruzko txostenaren egileek jaitsiera hori tentuz interpretatzeko eskatu dute, delitu asko ez baitira salatzen.
Sanferminek 516 ekitaldi izango dituzte, eta protagonismo handiagoa hartuko dute aurten haurrek eta auzoek
Asteazken honetan aurkeztu dute egitarau ofiziala, askotarikoentzako musika, jolasak, erakusketak, su artifizialak, kirol jarduerak, antzerkia, kalejira, ganadu-feria eta prozesioa biltzen dituena. Txupina uztailaren 6an jaurtiko dute, eta festak eztanda egingo du hilaren 14ra arte.
Bilbok badu kartela Aste Nagusirako: "Besarkada urdin bat Bilborentzat"
Juan Manuel Martinez Rodriguezen obra abuztuaren 22tik 30era ospatuko den Bilboko Aste Nagusiaren irudi ofiziala izango da.
"Naruto" anime japoniar arrakastatsua, estreinakoz euskaraz, EITBren PRIMERAN plataforman
Ostegun honetan, ekainak 25, estreinatuko ditu PRIMERANek lehen bost atalak. Guztira 52 kapitulu eskainiko ditu, ostiralero bost berri, lehen aldiz euskaraz bikoiztuta. Estreinaldiaren bezperan, EITBk aurrestreinaldi esklusiboa antolatu du Bilboko egoitzan. Gaur izango da, 18:00etan, Multibox aretoan, eta lehen lau atalak izango dira ikusgai.
"Ihesi, norbera izateko": Trumpen Amerikatik ihes egin eta Euskal Herrian bizi diren transen familien testigantzak jaso ditu EITBk
Seme-alaba transak dituzten zenbait familiak Estatu Batuak utzi eta Euskal Herrira etorri dira. EITBk haien lekukotasunak bildu ditu Ihesi, norbera izateko dokumentalean. Lehenengo erreportajeak asteazken honetako albistegietan ikusi ahal izango dira.
Osakidetzak eTXERTOA ezarri du txertoen kontrola eta segurtasuna hobetzeko
Sistema Bilbo-Basurtu ESIko zenbait zentrotan probatzen ari dira, eta txerto bakoitzaren funtsezko datuak automatikoki erregistratu ahal izango dira eman aurretik.
Bi pertsona zauritu dira Leioako ostalaritzako lokal batean izandako gas-leherketa baten ondorioz
Gertakariaren ondorioz, kaltetutako eraikineko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte, eta udal-teknikariak kalteak ebaluatzen ari dira, Iparragirre kalean.
Zalduondoko (Araba) baso-sutea kontrolatzen saiatzeko lanean jarraitzen dute
Gaur goizaldean Galarreta mendiaren goialdean, Zalduondon (Araba), piztutako baso-suteak aktibo jarraitzen zuen 21:00etan, eta suhiltzaileek sua itzaltzeko lanean jarraitzen dute, Foru Aldundiko iturriek jakitera eman dutenez.