394 positibo berri atzeman dituzte Euskadin eta birsorkuntza tasa 1,11raino igo da
Euskadin covid-19aren birsorkuntza tasa (pertsona batek zenbat pertsona kutsa ditzakeen adierazten du) hamar puntu igo da azken 24 orduetan, 1,11raino; hau da, gaixo batek 1,11 pertsona kutsa ditzake dagoeneko. Araba zen igandean indize onena zuen lurraldea (0,94), baina atzo 1,13raino igo zen; atzetik ditu Bizkaia eta Gipuzkoa, 1,11rekin.
100.000 biztanleko 14 egunetan metatutako kasu positiboen tasak gora egin du astelehen honetan, eta 203,25ean kokatu da, hau da, igandean (201,98) baino bi puntu gorago, eta bost egun daramatza jarraian apurka-apurka gora egiten.
Araban izan du igoera handiena, 212,2tik 220,4ra igaro baita; Gipuzkoan, 181,9tik 182,8ra pasatu da; eta egonkor dago Bizkaian, 206,5ean.
Hiru hiriburuei dagokienez, metatutako tasak gora egin du hiruretan. Gasteizen 254,5era igo da, Bilbon 224,5era eta Donostian 95,9ra.
Horiek dira, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoan covid-19ak izan duen eragina zertxobait igo dela egiaztatzen duten adierazleetako bi, asteleheneko buletin epidemiologikoan jasotako azken datuen arabera.
Horrenbestez, egindako probekin alderatuta, positibotasuna hiru hamarren jaitsi da Euskadin azken orduetan: % 4,6tik % 4,3ra. Adierazle horrek, dena den, lau egun daramatza % 5etik behera, martxoaren 11n % 5,2an kokatu ostean.
Bizkaian, 187 kasu berri atzeman dituzte; Gipuzkoan, 116; Araban, 89; eta EAEtik kanpo bizi diren bi pertsonak ere eman dute positibo.
Bestalde, 98 gaixo daude zainketa intentsiboen unitateetan, aurreko egunean baino bat gehiago, eta ospitaleratze berriak 34 izan dira, hau da, igandean baino 20 gehiago. Hala ere, gela arruntetan dauden pazienteen kopurua 224ra jaitsi da, eta 236 zeuden bezperan.
Gainera, intzidentzia-tasen arrazoia (14 egunetan metatutako intzidentzia-tasa duela astebetekoarekin alderatzen duena) hazten ari da, eta 0,99 da Euskadi osoan (0,97 zen igandean).
Astearte honetan, 77 ikasgela itxi dituzte Euskadin, covid-19aren kasuren bat detektatu ostean, astelehenean baino 22 gutxiago; hau da, Haur Hezkuntzako 2 urteko gelen eta derrigorrezko hezkuntza postunibertsitarioraino dauden eskolen % 0,44.
Zure interesekoa izan daiteke
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Elgeako mendilerroan, Barrundian, piztutako baso sutea kontrolatu nahian ari dira suhiltzaileak
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, ez baita baztertzen tximista batek eragindakoa izatea. Bi hegazkin, helikoptero bat, hiru parketako suhiltzaileak eta basozainak ari dira bertan lanean.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.
Huelvako eta Castelloko suteak ezin menderaturik jarraitzen dute
467 lagun ebakuatuta daude oraindik Nieblako suteagatik; Tirigen, berriz, 395 hektarea inguruko eremua erre da eta Cati herria konfinatuta dago.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.