EAEko biztanleriaren % 3,3k osatu dute covidaren kontrako txertaketa prozesua
Bi hilabete eta erdian Pfizer-BioNtech, Moderna edota AstraZeneca konpainiek ekoitzitako covid-19aren kontrako 266.407 txerto jarri ditu Osakidetzak. Immunizazioa lortzeko, txerto marka horien bina dosi jartzea beharrezkoa da, eta EAEn, orain arte, 72.996 pertsonak jaso dituzte bi txertoak, biztanleria osoaren % 3,3, gutxi gorabehera. 193.411 herritar, berriz, lehen dosia jasota, bigarrenaren zain daude.
Osasun Sailak txertaketari buruzko datuak eman ditu gaur jakitera, ohar bidez, eta horren arabera, zentro sozio-sanitarioetako egoiliar eta profesional ia denek (% 99,3) jaso dituzte, jada, bi dosiak, eta Osakidetzako langileen % 84,8k ere osatu dute txertaketa prozesua. Aldiz, osasun zentro pribatuetan eta garraio sozio-sanitarioan lan egiten dutenen % 5,2k bakarrik jaso dute dagokien bigarren dosia.
Bestalde, Ertzaintzako profesionalen % 100ek, unibertsitatez kanpoko hezkuntzako beharginen % 65ek eta beste zerbitzu sozio-sanitario batzuetako profesionalen % 97,7k jaso dute lehen dosia, eta ia guztiak bigarrenaren zain daude.
Osakidetzak, orotara, Pfizer-BioNtechek 239.850 dosi jaso ditu, Modernaren 30.800 eta AstraZenecaren 360.850.
Bigarren txertoak "bermatzeko" helburuarekin jarraitzen ari den estrategiaren baitan, Osasun Sailak 77.240 dosi ditu gordeta; horietatik, 37.200 Pfizerrenak dira, 2.950 Modernarenak eta 37.090 AstraZenecarenak.
Martxoaren 17tik 23rako tartean 28.829 txerto jartzea dute aurreikusita, 12.726 Pfizerrenak eta 16.103 Modernarenak.
AstraZenecaren txertaketa etenda egon ondoren, baliteke datorren asteazkenean bertan berrekitea berriro txerto hori jartzeari, Europako Sendagaien Agentziak (EMA, ingelesez) txertoa "segurua" eta "eraginkorra" dela ondorioztatu ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Elgeako mendilerroan, Barrundian, piztutako baso sutea kontrolatu nahian ari dira suhiltzaileak
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, ez baita baztertzen tximista batek eragindakoa izatea. Bi hegazkin, helikoptero bat, hiru parketako suhiltzaileak eta basozainak ari dira bertan lanean.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.
Huelvako eta Castelloko suteak ezin menderaturik jarraitzen dute
467 lagun ebakuatuta daude oraindik Nieblako suteagatik; Tirigen, berriz, 395 hektarea inguruko eremua erre da eta Cati herria konfinatuta dago.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.