gabon gaua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Olentzerok eta Mari Domingik magia eta ilusioa banatu dituzte Euskal Herri osoko etxeetan zehar

Milaka haur eta helduk egin diete harrera ikazkinari eta artzainari, euskal geografia osoko herri eta hirietan.
Ordu gutxi geratzen dira zuhaitz pean opariak aurkitzeko. Baina, horren aurretik, Euskal Herriko kaleetan barna ikusi ditugu Olentzero eta Mari Domingi. Bi urte berezi hauen ostean, gaur milaka pertsona elkartu dira ongi etorria behar bezala eman eta desfileez gozatzeko.
18:00 - 20:00
Arratsaldean Olentzero eta Mari Domingiren kalejirak izan dira nagusi herri eta hirietan

Olentzerok eta Mari Domingik gure etxeetan opariak, magia eta ilusioa banatu dituzte, larunbatean arratsaldean Euskal Herri osoko herri eta hiriak bisitatu ondoren. Donostiak, Gasteizek eta Iruñeak larunbat honetan jaso dituzte, eta Bilbok gauza bera egin zuen ostiralean.

Ikazkina eta artzaina menditik heldu dira txikienen gutunak jasotzera eta, Bizkaiko eta Nafarroako hiriburuen kasuan, hiru urtean lehen aldiz desfilatu dute. Gaur gauean, eguraldi lasaia izango dute lagun ohiko banaketa egiteko, tenperatura goxoekin.

Bilbon, Carlton hoteletik Arriaga plazaraino egin zuten ibilaldia ostiralean, eta gaur goizean ere ehunka haur hurbildu dira ilusioz Olentzerok eta Mari Domingik Arriaga Antzokian eskaini duten tradiziozko harrerara.

Olentzero y Mari Domingi
18:00 - 20:00

Larunbat honetan, Urgul menditik Donostiako kaleetara jaitsi dira oinez, Ijentea kaletik Boulevarderaino desfilatzeko.

Gasteizen ere, Iparragirre Gizarte Etxetik Andre Maria Zuriaren plazaraino desfilatu dute, euskal mitologiako pertsonaia ugariz lagunduta.

Iruñearen kasuan, Iturralde y Suit kaletik hasi dute ibilbidea, eta puntu berean amaitu dute kalejira, hiriko haurrek lagunduta, gaur gauean etxean zer utziko duten zain.

Olentzero eta Mari Domingi duela astebete, abenduaren 17an, agertu ziren lehen aldiz Baionako kaleetatik. Aturri eta Errobin barna txalupan heldu ziren eta, jarraian, Lapurdiko hiriburuko kaleetan gazteenak agurtu eta haien eskaerak entzun zituzten.

Gabonak gerturatzen ari diren honetan, Olentzero eta Mari Domingi hasi dira gure kaleetan barna agertzen. Baionara iritsi dira larunbat honetan txalupaz Aturri eta Errobin zehar, jarraian Lapurdiko hiriburuko kaleetan gaztetxoenak agurtu eta beren eskariak entzuteko.
18:00 - 20:00

Gainera, euskal geografia osoko herri ugarik ere beren desfile propioak egin dituzte gaur.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Familian Mugikorrik Gabeko Eguna ospatuko dute Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familietan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta denbora partekatuaren balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X