Albiste izango dira: EITB Maratoiaren balantzea, Presidenteen Konferentzia eta historiako Gabonik garestienak
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko abenduaren 13an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- EITB Maratoia: 2024ko EITB Maratoia da, eta egun handia bizi izan du ostegun honetan, abenduak 13, "Entzun bihotzari" lelopean. Urtero bezala, egun berezia izan da, eta bertan bildu diren 720.700 euroak gaixotasun kardiobaskularrak ikertzera bideratuko dira. Oraindik diru ekarpenak egi daitezke: banku-transferentzia bidez (Caixabank, Laboral Kutxa eta Kutxabank), BIZUM bitartez (33478) eta EITB Maratoiaren webgunean online dohaintza eginda eta 900 840 750 doako telefono zenbakira deituta (abenduaren 13an eta 14an, 11:00etatik 22:00etara).
- Presidenteen Konferentzia: Eusko Jaurlaritzak eta Kanariar Uharteetako Gobernuak bidaiderik gabeko adingabe migratzaileen banaketa "orekatua, koordinatua, ordenatua eta bidezkoa" planteatuko dute gaurko Presidenteen Konferentzian, eta diru gehiago ematea "ahalegin handiagoa" egiten duten erkidegoeei. Halaber, Espainiako Gobernuari eta gainerako erkidegoei proposatuko diete hiru hilabeteko epean horren inguruko akordioa lortzea gaur egungo presioa gutxitu eta migrazioa kudeatzeko estrategia lasaitasunez landu ahal izateko. Horretarako lege dekretu bat indarrean jartzea eskatuko dute.
- Historiako Gabonik garestienak: Espainiako Kontsumitzaileen Elkarteak (ASESCON, gaztelaniazko siglak) historiako Gabonik garestienak izango direla aurtengoak jakinarazi du. Azken asteetan egindako inkesta baten emaitzen arabera, batez beste, 1.081 euro gastatuko ditu Estatuko biztanle bakoitzak eta lehen aldiz, 1.000 euroko langa gaindituko dugu. Gastu horren zatirik handiena oparietan joango da ASESCONen arabera (427,79 €). Alabaina, gastu honen igoera, hein handi batean, otorduetan gastatuko denaren (286,98 €) ondorio izango da. Izan ere, erosketa saskia etengabe igotzen aritu da azken aste eta hilabeteetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salatzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.
Eusko Jaurlaritzak 271 milioiko inbertsioa egingo du hezkuntza sistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko
ADIMEN DIGITALA estrategiak software librean oinarritutako hezkuntza-plataforma propioa ahalbidetuko du, irakasleen prestakuntza digitala indartuko du eta euskarazko hezkuntza-edukiak sustatuko ditu.