Titular nagusiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango da: Denboralea, Telebistaren Nazioarteko Eguna eta 25 urte Ernest Lluch hil zutela

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

foruzaingoa elurra nafarroa
Elurra Nafarroan.

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko azaroaren 20an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Denboralea: Denboraleak gogora astinduko du gaur Euskal Herria. Errepide sare nagusian A15 errepidea itxi dute Nafarroako noranzkoan elurragatik, eta AP-8 errepidea itxi dute Mendaron, Irunera bidean. Kamioi batek artaziarena egin du eta bidea oztopatzen du. Hori dela eta, trafikoa N-634 errepidetik bideratzen ari dira. Halaber, hainbat mendate itxi dituzte: Bernedo, Salinas, Herrera eta Opakua en Araban, eta, Belagua, Nafarroan.

- Telebistaren Nazioarteko Eguna: Azaroaren 21ean Telebistaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Telebistaren kontsumoa asko aldatu da azken urteotan. Hala ere, 50 urtetik gorako biztanleen artean kontsumoa oso altua da oraindik.  Bea Narbaiza EHUko irakaslearen esanetan, telebistaren etorkizuna bermatu dezakeen giltza sinesgarritasuna da. 

- 25 urte Ernest Lluch hil zutela: Gaur 25 urte hil zuen ETAk Ernest Lluch. Haren lagunek omenaldia egingo diote Donostian.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X