114 urteren ostean, lehen aldiz ikusiko dugu aurten Euskal Herrian eguzki-eklipse oso bat
2026ko abuztuaren 12an Euskal Herrian eguzki-eklipse osoa ikusiko da, 114 urteren ondoren lehen aldiz. Minutu batetik gorako erabateko iluntasuna izango da arratsaldean, eta Eguzkiaren koroa ikusteko aukera egongo da. 19:30 inguruan hasiko da, eta 20:30 baino lehen izango da une gorena. Euskal Herria izango da ikusteko lekurik onenetarikoa.