47 urteko emakume bat hil dute Isla Cristinan (Huelva) eta haren bikotekidea atxilotu dute
Guardia Zibilak 08:50ean jaso du abisua. Agenteek biktimaren gorpua aurkitu dute, arma zuriz egindako hainbat zauri zituena, Punta del Caiman hondartzan. Emakumearen bikotea, gizonezkoa, atxilotu egin dute krimenaren egile delakoan.