Israeli armak salerostea eta genozidioan parte hartzen dutenei Espainian sartzea legez debekatuko du Sanchezek
Moncloan egindako galderarik gabeko adierazpenean salatu duenez, Israel Gazako Zerrendan egiten ari dena, 2023ko urriaren 7ko "Hamasen atentatu ankerren" erantzun gisa hasi zena, "ez da inoren burua defendatzea, ez da erasotzea ere, babesik gabe dagoen herri oso bat akabatzea da, Zuzenbide Humanitarioaren lege guztiak haustea da".