Adegi: "Absentismoak gizarte osoaren kezka izan beharko luke eta ez bakarrik enpresariena"
Jose Miguel Ayerza Adegiko zuzendari nagusiak positibotzat jo du Cebekek gai horretan neurriak hartzeko egin duen eskaera. "Eragile guztiok partekatu beharko genuke diagnostikoa eta neurriak jarri beharko genituzke hori murriztu ahal izateko", gaineratu du.