Edadekoak, sanferminetako azken txanparen protagonista: adinak ez du festarako gogoa zapuzten
Gaur adinekoen eguna da sanferminetan. San Lorentzo elizan meza eman dute goizean, eta Iruñeko Udaletxean harrera ofiziala egin zaie ehun urtetik gorako herritarrei. Erritmoa eta alaitasuna Kasinora ere eraman dira ohiko Alpargataren Dantzarekin. Egunari amaiera Orquesta Mondragonen kontzertuak emango dio, arratsaldean.