Banku-txartelari agur? Bizum bidezko ordainketa saltokietara iritsi da
NFC teknologiaren bidez egingo dira ordainketak, contactless metodoaz, erabiltzaileak Bizum aktibatuta duen banku-aplikazioaren edo Bizum Pay-ren diru-zorro digital berriaren bitartez. Ordainketa berehala egingo da, eta bitartekariak (Visa, Mastercard…) ezabatuko dira. Massimo Cermelli ekonomialariaren ustez, Bizum "erakargarria izan daiteke saltoki txikientzat batik bat", komisioetan aurreztu dezaketelako.