Albiste izango dira: EITB Data cannabisaren kontsumoaren inguruan, gobernu bilera Bilboko Carlton hotelean eta Ekialde Hurbileko azken ordua
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Egunaren lehen zatian tenperatura maximoak 30 graduraino iritsiko dira, hego haizeak bultzatuta. Hala ere, arratsaldetik aurrera bero-hodeiak garatuko dira eta litekeena da, tokian-tokian, ekaitza lehertu eta zaparrada batzuk botatzea. Segurtasun Sailak euriagatiko abisu horia ezarriko du 18:00etan zaparrada mardulengatik, ordubetean 15 litrotik gora pila baitaitezke.
Su-etena amaitzeko ordu gutxiren faltan, Iran Islamabadeko negoziazio mahaian eseriko dela ziurtzat jo du Donald Trump presidenteak, eta baieztatu du ordezkaritza estatubatuarra harako bidean dela, elkarrizketei berriz ekiteko.
Imanol Pradales buru duen Gobernuak lehen Eusko Jaurlaritzaren sorreraren 90. urteurrena gogoratu du.
Lapurtar bikote aitzindariak ekainaren 21ean jasoko du Donostiako Udalaren eta Donostia Kulturaren saria, Victoria Eugenia antzokian, eta kontzertua egingo du jarraian.
Konpainia teknologikoak aho batez onartu du enpresaren burua ordezkatzea, eta irailaren 1ean gauzatuko da. Orduz gero, Cook administrazio-kontseiluaren presidente exekutiboa izango da.
Cannabisaren arriskuaren pertzepzioa aztertutako drogen artean apalena da, EITB Datak jaso duenez. Pertzepzio apala izatearekin prebalentziarekin lotuta egon daiteke, eta talka egiten du intoxikazioengatiko larrialdietako datuekin.
Azken EITB Dataren arabera, gazteen adin-tarte guztietan izan da kontsumoaren beherakada. 15 eta 19 urte bitarteko gazteen % 9k cannabisa kontsumitu dute azken hilabetean; 2008an, berriz, % 20ra iristen zen kopurua.
Euskal Autonomia Erkidegoan, herritarren % 55ek diote “behin behintzat” kontsumitu dutela substantzia hori; Nafarroan, berriz, portzentajea % 45era jaisten da.
Erasotzailea turistei tiroka hasi zaie, Ilargiaren piramidera igota. Kanadako emakume bat hil du eta hainbat pertsona zauritu ditu; gero, bere buruaz beste egin du.