Igandera arte luzatu dute beroagatik EAEn ezarritako alerta laranja
Meteofrancek alerta laranja ezarri du larunbatera arte Ipar Euskal Herrian, eta Aemetek alerta laranja aktibatuko du igandean, Nafarroa erdialdean.
Meteofrancek alerta laranja ezarri du larunbatera arte Ipar Euskal Herrian, eta Aemetek alerta laranja aktibatuko du igandean, Nafarroa erdialdean.
Alberto Martinez Osasun sailburuak egungo konpentsazio-sistema berrikustea eskatu du. "Arau argiak, babes nahikoa eta irizpide homogeneoak lurralde guztientzat", esan du.
Juanma Moreno Andaluziako presidenteak eman du albistea, eta argitu du zendutako ia gehienak atzerritarrak direla. "Azken urteetako suterik azkar eta zailenetako da", aitortu du, eta litekeena da "egunak" behar izatea mendean hartzeko.
Maiatza hasieran desobedientziara joko zutela iragarri zuten Seaskako ikasleek eta zigorrak zigor matematikako azterketa euskaraz egingo zutela jakinarazi zuten.
CETMren arabera, neurri horrek nabarmen handituko ditu kate logistiko osoaren kostuak, eta erabakia berriz aztertzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.
Aurtengo San Fermin jaiek bidearen erdia egin dutenean, Inma Jurio Nafarroako Gobernuko Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak orain arteko segurtasun-balantzearen berri eman du.
Ekainaren 22an Santurtzin atxilotu eta bi egunera hil zen Ander 30 urteko gaztearen hilketa argitzeko zenbait herritarrek plataforma sortu dute. Santurtziko udaltzainek taser pistola batekin mendean hartu eta gero, ospitalean hil zen, koman egon ondoren. Ander “polizia indarkeriaren” biktima izan dela adierazi dute gaur.
29 urte dira ETAk Miguel Angel Blanco bahitu eta hil zuela, euskal gizartean sekulako astindua eman zuen gertaera. Gaur bere jaioterrian, Ermuan, omenaldia eskaini diote, eta mezu bat zabaldu horrelako gertaerak ahanzturan ez geratzeko.
Laneko absentismoari buruz Alberto Nuñez Feijook egindako adierazpen polemikoak hizpide izan ditu gaur Mikel Torres bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak. Horren iritzian, Feijook "ezjakintasun handia" erakutsi zuen, eta frogatuta geratu da Espainiako Gobernura iritsiz gero, "langileentzako arriskutsua" dela.
Alvaro Nuñez ganadutegiko zezenak izan dira protagonista aurtengo sanferminetako laugarren entzierroan. Emozio handiko lasterketa bizia eta zirraragarria izan da, baina ez dute inor adarkatu.