Amets Hautsien Zumardia Zornotzan dago
"Boulevard" pelikula ikusten ari zarela, oso sentsazio arraroa sumatzen duzu zure baitan. Pertsonaiek izen arrotzak dituzte: Hasley Weigel, Luke Howland, Ligé Neizan, Zev…. Ez dute, baina, anglo-saxoi itxurarik, ibilkerarik, aurpegierarik, gorpuzkerarik.