AP-15 autobidea itxi dute Izurdiagan, istripu larri baten ondorioz
Ezbeharra 110. kilometroan gertatu da, iparralderako noranzkoan. Bi pertsona zauritu dira, horietako bat larri.
Ezbeharra 110. kilometroan gertatu da, iparralderako noranzkoan. Bi pertsona zauritu dira, horietako bat larri.
Afrikan, gizonezkoak dira migratzen duten gehienak eta emakumeak bertan geratzen dira seme-alabak zaintzen eta askotan oso egoera zaurgarrian. Hori dela eta, alfabetatze edo ogibideak irakasteko tailerrak ezinbestekoak dira emakumeen erabaki ahalmena garatzeko eta autonomia gehiago izan dezaten.
Bide luze eta zail baten ondoren, IBM Quantum System Tworen ordenagailua martxan da Donostian. Mugarri hau Euskadi zientziaren abangoardian jarri nahi zuten agintari eta zientzialariek elkarrekin hartutako erabakiaren emaitza da.
Jesus Polo izan da Nafarroako Parlamentuko Ikerketa Batzordean obra publikoko lizitazioei buruz hitz egiten lehena.
"Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia" erakusketak Frantzian bizi izan zen XX. mendeko portuges margolariaren (Lisboa, 1908-Paris, 1992) lanak biltzen ditu. "Margolan bat ez da sekula amaitzen”, esan zuen Vieira da Silvak. Musika: "Nao es tu, faculdade de sentir", Mikel Laboa
Biktimak Gaza hirian eta Khan Junisetik gertu zeuden euren etxeetara itzultzen saiatzen ari ziren, iturri palestinarren arabera. Armadak argudiatu duenez, pertsona horiek marra horiaz harago joan dira, eta urruntarazteko "saiakera asko" egin ondoren, tiro egin diete.
Hainbat urteko lanaren ondoren, Euskadik IBM Basque Country inauguratu du, IBMren sareko ordenagailu kuantiko indartsuena. Aurrerapauso historikoa da, teknologia eta zientzia eralda ditzakeena. Superkonputagailua Ikerbasqueren Donostiako eraikin berrian egongo da. Horrela, IBM-Basque Country IBMren ordenagailu kuantiko aurreratuenen munduko sarean integratuko da.
Donostiako IBM Quantum System Two superordenagailu kuantikoa Europako lehena eta munduko hirugarrena da.
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuak jakitera eman duenez, dagoeneko jaso dituzte IBMren ordenagailu kuantikoaren inguruan lan egiteko proposamenak.
Gazako genozidioaren egileen aurka Nazioarteko Zigor Auzitegian irekitako prozesuek jarraitu dezatela eskatu du Espainiako Gobernuko presidenteak.