Bi atxilotu Bilbon, Munduko Txapelketako finalean Espainiako kamiseta jantzita zeraman gazte bati eraso egitea egotzita
Atxilotuei gorroto eta lesio delituak eta desordena publikoak eragitea egotzi diete. Ez da baztertzen atxiloketa gehiago egotea.
Atxilotuei gorroto eta lesio delituak eta desordena publikoak eragitea egotzi diete. Ez da baztertzen atxiloketa gehiago egotea.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak ohartarazi du "larrialdi klimatikoak hil egiten duela" eta berriro eskatu du Larrialdi Klimatikoaren eta "negazionismoaren" aurkako Estatu Ituna hitzartzea. Sanchezek gogorarazi du 2026an suteek 170.000 hektarea baino gehiago kiskali dituztela Espainian, iaz baino sei aldiz gehiago. Gainera, suteek dagoeneko hamar hildako inguru eragin dituztela adierazi du, abuztua eta iraila, arrisku handieneko hilabeteetako bi, oraindik aurretik direla.
Landa goi-mailako teknikaria da Nekazaritzan, eta 36 urteko esperientzia du babes zibilaren arloan. Garaikoetxeak 41 urte daramatza Ertzaintzan, azken 7 urteetan Herritarren Babeserako arloburu izanda.
Auzitegiak uste du atxilotutako emakumearen deklarazioa legez ezarritako epetik kanpo hartu zela, eta auzi penala artxibatzea erabaki du.
Amnistia ezartzen dioten Generalitateko lehen kontseilari ohia da. 2017ko urriaren 1eko Kataluniako erreferendumagatik urtebeterako gaitasungabetu zuten eta 12.000 euroko isuna ezarri zioten, desobedientzia larria egotzita.
Castelloko sutearen laugarren eguna da. Haizea ahul dabil eta ikuspen arazoak eragiten ari da, Aemeten arabera. Dagoeneko 8.500 hektarea kiskali dira.
Oraingoz agintariek ez dute kalteen ezta biktimen inguruko informaziorik zabaldu.
Euskal Autonomia Erkidegoan 12.400 langabe gutxiago daude, eta tasa % 7,11koa da; Nafarroan, berriz, 3.300 langabe gutxiago daude, % 8,07ko indizearekin.
Jon Insausti alkatearen arabera, kalean otorduak banatzen diren tokietan delinkuentziak gora egin du. Aurrera galarazita egongo da kalean otorduak banatzea Donostian, eta Kaleko Afari Solidarioak taldeak salatu duenez, 300 pertsona baino gehiago afaltzeko alternatibarik gabe utziko dituzte.
Espainiako Gobernuko iturriek ohartarazi dutenez, sutea oraindik ez dago kontrolatuta eta "eguraldiak aldakor jarraitzen du".