6 kilometrorainoko auto ilarak sortu dira Txorierriko igarobidean, hiru autok eta kamioi batek talka egin ostean
Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte Donostiarako noranzkoan, eta ilarak BI-10 errepideraino iritsi dira.
Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte Donostiarako noranzkoan, eta ilarak BI-10 errepideraino iritsi dira.
Lehen ikerketei esker jakin ahal izan denez, Barakaldoko 60 urteko gizonezko bat da, espainiarra. Gizonezkoa desagertuta zegoen asteazkenetik.
Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean, Arabako Gizarte Politiketako diputatuak asilo eskatzaileentzako neurriak aztertu eta pertsona errefuxiatuentzat eraiki nahi duten azpiegitura justifikatzeko ez ote diren galdegin du.
Pakistango Defentsa ministroak jakinarazi duenez, bertan zeuden segurtasun zaindariek "aurre egin" diote erasotzaileari, baina "tiro eginez eta immolatuz erantzun du". Pakistango agintariek zuzenean egotzi diete Afganistango talibanei eta Indiari erasoa.
Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak "lanerako hipotesi gisa" planteatu ditu zenbaki horiek. Jon Insausti Donostiako alkateak eta Imanol Pradalesek bezperan adierazi zuten eraiki beharreko pisuak halako bi izango zirela.
Miren Echeveste Elkarrekin Podemosek Gipuzkoako Batzar Nagusietan duen bozeramaileak adierazi duenez, bere alderdiak "jarrera ireki, arduratsu eta eraikitzailearekin" egingo dio aurre zerga honen negoziazioari, "aurreproiektua indartzeko eta herri eta hirietako bizitzarekin bateragarria den turismo eredu jasangarriago baterantz aurrera egiteko".
Asiako erraldoiak dio bere gaitasun nuklearrak ez daudela Estatu Batuen edo Errusiaren parean. Etxe Zuriak salatu du Txinak nabarmen handitu duela bere ahalmen nuklearra.
Arabako txapelketaren XVII. edizioko lehen saioa Oionen egingo dute, larunbatan. Aroa Arrizubietak, Felipe Zelaietak, Iñaki Viñasprek, Martin Abarrategik, Sabin Abarrategik eta Unai Andak kantatuko dute.
Jose Miguel Ayerza Adegiko zuzendari nagusiak positibotzat jo du Cebekek gai horretan neurriak hartzeko egin duen eskaera. "Eragile guztiok partekatu beharko genuke diagnostikoa eta neurriak jarri beharko genituzke hori murriztu ahal izateko", gaineratu du.
Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu-automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek dio "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.