Booking.com plataformak hainbat bezeroren datuak agerira atera ditu, zibereraso bat jasan ostean
Konpainiak mezu bat bidali die erabiltzaileei, ohartarazteko "baimenik ez zuten hirugarrenek" erreserbei lotutako informazioa eskuratzeko aukera izan dutela; izen-abizenak, helbideak, telefono zenbakiak eta bezeroek ostatuei emandako beste zenbait datu. Hala ere, enpresak ziurtatu du zibererasoak ez duela bankuko datuetan eraginik izan.