ENBAk neurriak eskatu ditu Eusko Label haragiaren "sektorearen egoera kezkagarriaren aurrean"
Azken bost urteotan, Eusko Label behi-azienden ustiategien kopurua % 25 jaitsi da. Haragi ekoizleek ohartarazi dute kostuen igoerak eta errentagarritasunaren jaitsierak arriskuan jartzen dutela sektorearen etorkizuna. Izan ere, ekoizpenean gehitutako kostuen ondorioz, abeltzain askok Euskaditik kanpo saldu behar dute haragia.