Eneko Anduezak “oso zail” ikusten du EAJrekin akordioa lortzea lanpostu publikoetan euskara blindatzeko
PSEren buruak adierazi du “prest” daudela hitz egiteko, baina jeltzaleen proposamena zalantzan jarri du eta esan du “milaka herritarren eskubideen aurka” doala. Joseba Díez Antxustegik, EAJren bozeramaileak Eusko Legebiltzarrean, “albiste txarra” dela uste du, “bai herriarentzat, bai euskararentzat”.