Erregaiek % 4,3ra igo dute inflazioa abuztuan, tasarik altuena 2023tik
Uztailean baino zazpi hamarren gehiago igo da inflazioa ( % 3,6), eta horrek 2023ko otsailetik izan duen mailarik altuenean kokatzen du inflazioa. Eragina izan du, neurri txikiagoan bada ere, elikagaien eta alkoholik gabeko edarien taldeak ere, horien prezioak gutxiago jaitsi baitira abuztuan.