Euskal Herriko txoko bakar bat ere ez da berotik libratu gaur
Duela astebete baino gehiagotik Euskal Herria jasaten ari den bero-boladak 40 ºC-tik gorako tenperaturak utzi ditu berriro EAEko 24 udalerritan. Maximoa Laudion (Araba) erregistratu da berriro: 44 gradu neurtu dituzte bertan.