Gernikako 36 bizilagunek 20 egun daramatzate etxetik kanpo, ondoko lursaileko obrek euren etxebizitzetan eragindako arrakalen ondorioz
Gernikako Errenteria auzoko bizilagunek uztailaren 1etik daramate etxetik kanpo, ondoko lursailean egiten ari diren obrek euren etxebizitzetan arrakala larriak eragin ostean. Orain arte, etxetik kanpo egoteak eragindako gastuak obretan dagoen kooperatibak ordaindu dizkie, baina aurrerantzean, ez omen da horrela izango. Kooperatibak egoera berrikusi dezan eskatu dio Udalari, eta auzia aseguruen esku dagoela dio; bizilagunek, berriz, babesik gabe sentitzen direla salatu dute.